Guri buruz

Iruñerriko Mankomunitatea hainbat zerbitzu kudeatzen dituen erakundea da, denak ingurumenarekin lotutakoak: uraren ziklo integrala, hiri hondakinak, hiri garraioa, taxia eta Iruñerriko ibai parkea. Horrenbestez, ingurumen kontuen gaineko kontzientzia eta konpromisoa hartua duen erakundea da.

Hori dela-eta, Mankomunitateak webgune bat sortu nahi izan du, blog moduan, ingurumenarekin, mugikortasunarekin eta garapen iraunkorrarekin lotutako eduki interesgarrienak partekatzeko.

Blogari edo landutako alderdietakoren bati buruzko zalantzarik baduzu, ecoblog@mcp.es helbide elektronikora idatz dezakezu. Mila esker zure bisitarengatik.