Posted

13 KEINU ERRAZ, KLIMA-ALDAKETARI HELTZEKO URAREN BIDEZ.

Ur geza erabiltzen dugu geure burua garbitzeko, jaten ditugun elikagaiak ekoizteko, gure etxetresna elektrikoak martxan jartzeko. Gure eguneroko bizimoduan gurekin bizi den urre likidoa da, baina batzuetan ez gara ohartzen uraz egiten dugun erabilerak eragin zuzena duela gure planetaren etorkizunean.

- -

Denok dugu eginkizun garrantzitsua 2.200 milioi pertsonak eskuratu ezin duten natura-baliabide hau baloratu eta babesteko orduan. “Gure eguneroko bizimoduan, harrigarriki errazak diren pausoak daude, denok eman ditzakegunak klima-aldaketari heltzeko ura zaintzearen bidez”, gogorarazi digu Nazio Batuen Erakundeak. Izan ere, uraz egiten dugun erabileraren mende dago lehorteak arintzea eta bai uholdeak eta kutsadura ere.  Ura modu eraginkorragoan erabiltzean berotegi-efektuko gasak murriztu ahal ditugu. Hona hemen denon eskura dauden 13 keinu edo ohitura erraz, aurten Uraren Mundu Egunak (martxoak 22) igorri nahi dituen hiru mezu giltzarriei erantzuten dietenak:

  • Denok izan gaitezke alde aktiboa.
  • Ura, baliabidea klima-aldaketaren aurrean.
  • Ezin dugu itxaron.

SUKALDEAN

1. Haragi-kontsumoa murriztuta gure aztarna hidrikoa ere murrizten dugu, edozein elikagai ekoizteko behar den ur-kantitateaz hitz egiten digun adierazlea. Haragiaren kasuan, eco-huella.com webguneak gogora ekartzen digu 15.400 litro-ur behar direla behi-aziendaren haragiaren kilogramo bat ekoizteko.

2. Batzuetan ahaztu egiten zaigu izozkailutik janari bat ateratzea eta, azkar kontsumitu ahal izateko, iturriaren azpian jartzen dugu. Ez egiteko gomendioa eman behar dugu, batetik, dakarren ur-gastuarengatik, eta bestetik, produktuaren ezaugarriak galtzen direlako, hala nola zaporea.

ETXETRESNA ELEKTRIKOEKIN

3 eta 4. Arropa garbigailuan garbitzeak ekartzen du uraren %40 gutxiago kontsumitzea. Eta horri gehitzen badiogu garbigailuak beteta daudenean jartzea, gastu hidriko hori gutxitzen laguntzen dugu, balio erantsi batekin.  

5. Baxerarekin antzeko zerbait gertatzen da: hobe da ontzi-garbigailua erabiltzea eskuz garbitzea baino. 10 litro ur gastatuko dituzu 40 gastatu ordez!

6. A, A+ eta A++ etiketek ez dute ekartzen etxetresna elektriko bat garestiagoa izatea; egia esan, etxeko ur-kontsumoaren %50 aurrezten lagunduko dizute. Egin kalkuluak, ziur baikaude merezi duela.

BAINUGELAN

7. Dutxa hartzen badugu bainua hartu ordez 400 litro ur ere aurreztu ahal izango ditugu egun eta etxe bakoitzeko.

8. Komunaren sakagailu txikia erabiltzeak ekartzen du ura botatzen den bakoitzean erdia gastatzea. Erraza, ezta? Pertsona askok sakagailu handia erabilezin uzten dute edo elementuak sartzen dituzte tangan ur-balbulak “engainatzeko”. Etxe bakoitzera hobekien egokitzen den metodoa aurkitu baino ez da egin behar.  

9. Eta jakina, ez erabili komuna zakarrontzia balitz bezala. Ura botatzen duzun bakoitzean 6 eta 12 litro ur artean gastatzen dituzu. Ez du ezertarako balio sakagailu txikia erabiltzeak, gainera, hondakin-urak tratatzen dituzten araztegietan kalteak eragiten dituzten elementuak botatzeko baldin bada: paper-zapi bustiak, pixoihalak, konpresak…  

10. Itxi iturria hortzak garbitzen ari zarenean: egunean 30 litro ur aurreztuko dituzu! Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du giza kontsumorako uraren kantitate egokia (edateko, janaria prestatzeko, norberaren garbitasunerako, etxea garbitzeko) 50 litro dela biztanleko eta eguneko. Imajina ezazu 30 litrori ihes egiten uzten badiezu soil-soilik hortz-haginak garbitzeagatik.

11. Beharbada neurri zaharra irudituko zaizue baina autoa ontzi batekin garbitzeak 500 litro ur gastatzea saihesten lagundu ahal du, mahuka batekin edo garbiketa-tunel batean egin ordez. Pentsa ezazu!

12. Kontu handia eduki iturrietan edo etxetresna elektrikoetan egon daitezkeen ur-ihes edo -galera txikiekin. Minutuan 10 tanta galtzen dituen iturri batek urtean 2.000 litro ur alferrik galtzea ekar dezake.

13. Etxean ura berrerabiltzeko askotariko moduak daude: dutxako ur hotza biltzea, loreontzien azpian plater bat jartzea eta barazkiak egosteko erabili den ura salda gozo-gozo bat egiteko erabiltzea, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.