Emakumeen txirrindularitza gorantz doan kirol-modalitatea da. Beste kirol-diziplina asko bezala bere tokia eskatzen hasi da. Dena den, oraindik ere emakume askok zalantzak edo mesfidantza sentitzen dute bizikletaz ibiltzean. Iruñean, Mujeres en Bici ekimenak bost urte daramatza bizikletaren erabilera emakumeen artean zabaltzen, eta emaitzak ezin hobeak dira.

Urteak daramatzagu klima-aldaketaren aurkako borrokaz eta herrialde guztiek beren berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztu behar izateaz hitz egiten. Espainian, atmosferara igorritako CO2gasen isurpen guztien %28,7ren arduraduna da garraioa eta hartan ibilgailu pribatua da arduradun nagusia, Ingurumeneko Kontseilaritzako 2016ko datuen arabera.  Hori jakinda, mundu osoko administrazioak ari dira oinezkoaren, bizikletaren eta autobusaren aldeko eta ibilgailu pribatuaren aurkako mugikortasun iraunkor baten alde egin behar izatearen gaineko kontzientzia hartzen. Hartara, 2019ko Mugikortasun Astearen kariaz,…

Ibilgailu pribatuaren erabilera ez dago bere unerik gozoenean: salmentak gutxitzen ari dira, mugitzeko modu berriak ari dira sortzen, hirietan zirkulaziorako murrizketak eta eragozpenak dituzte… eta, hala ere, oso presente dago gure hirietan. Bizitzeko atseginagoak diren hiriak sortzeko aplikatu diren neurriak asko dira. Ecologistas en Acción erakundeak neurri haietako asko zerrendatu zituen duela hamabi urte, eta egun arrakasta handiagoarekin edo txikiagoarekin ezartzen saiatzen dira.