Posted

Gehiegizko ontziratzeari aurre egiteko moduak

Duela egun batzuetatik hona, etengabe ari da errepikatzen hedabideetan eta sare sozialetan Thailandiako supermerkatu baten irudia, bere produktuak biltzeko, ohiko plastikozko poltsen ordez, bananondo-hostoak erabiltzea erabaki duelako. Horrek balio izan du, hain zuzen, gizartean gero eta presenteago dagoen eztabaida bat mahai gainean jartzeko: elikagai-produktuak plastikoan gehiegi bildu edo ontziratzea, eta horren kontra, erabilera bakarreko plastikoaren aurka dagoen gero eta borroka handiagoa.

- - -

Bere produktuak biltzeko ohiko plastikozko poltsen ordez bananondo-hostoak erabiltzea erabaki duen Thailandiako supermerkatuaren irudia batera gertatu da plastikozko hainbat objektu, besteak beste, lastotxoak eta txotx kotoidunak, 2021etik aurrera debekatzeko Europako Parlamentuaren erabakiarekin. Debeku hori plastikozko poltsen debeku ezagunari gehitu behar zaio, gainera. Erabilera bakarreko plastikoen kontrako borroka egitate soziala eta politikoa da, egunetik egunera indarra hartzen ari dena eta paradoxikoki supermerkatuan erabilera bakarreko plastikoen geruza eta geruzetan bilduta dauden produktuak erosteko gero eta maizagoa den praktikarekin batera bizi behar duena.

Aholku batzuk eman nahi dizkizuegu…

SOLTEAN EDO ONTZIRATU GABE EROSI. Gero eta aukera eta zale gehiago duen hautu bat da, batez ere hiri handietan. Mota guztietako produktuak (elikagaiak, higienekoak…)  soltean saltzen dituzten berariazko dendak edo saltoki handiak iraganeko garaiak gogora ekartzen dituen salmenta-eredu baten alde egiten ari dira eta pixkana gero eta gaurkotasun handiagoa duena.  

Soltean erostea, halaber, aukera bat da hornidura-azoketan edo asteroko azoketan.

PLASTIKOAREN KONTRAKO BORROKAN KONPROMISOA HARTUTA DUTEN SUPERMERKATUETAN EROSI.

Plastikoaren gehiegizko erabilera saihesteko hartzen diren neurriei buruz Greenpeacek egina duen azterlan baten arabera, supermerkatuen zerrendan nota hoberena duen marka Eroski da, bere aztarna plastikoaren arabera. Saltoki-kate horren ondoren, Aldik eta Mercadonak nahiko bat dute.

2018ko apiril eta abendu artean egindako ekintza baten barnean dago azterlan hori, eta hartan ingurumenaren aldeko erakundeak hamar iradokizun helarazi zizkien, saltokietan erabilera bakarreko plastikoen gehiegizko erabilera geldiarazten laguntzeko. Proposatu zituzten neurrien artean, besteak beste, ontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzea nabarmendu zuten, fruta eta barazkiak soltean saltzea, poltsak edo erabilera bakarreko beste plastiko batzuk kentzea eta plastikoak kentzearekiko konpromisoa hartua duten hornitzaileekin elkarlanean aritzea.

Beren aztarna plastikotik abiatuta egindako supermerkatuen zerrendak enpresa bakoitza hartzen ari den edo epe laburrean abiaraztea aurreikusita duen konpromisoei erantzuten die.

GEHIEGIZKO ONTZIRATZEAREN ETA ASKOTAN BEHARREZKOA EZ DENAREN KONTRA BORROKATZEN DIREN KANPAINEI ATXIKI.

Hainbat proposamen dago, batez ere sare sozialetan, kontsumitzaile gisa dugun hitza adierazteko eta irudien eta traolen bidez erakusteko gehiegizkoak iruditzen zaizkigun ontziratze-praktikak. Zehazki, #DesnudaLaFruta, #BreakFreeFromPlastic eta #RidiculousPlastic dira erabil ditzakegunetako batzuk.

PLASTIKO GEHIEGI DUTEN PRODUKTUAK EKIDIN. Ontziratzearen aurrean produktua bera lehenesten duten produktuak hautatzea da helburua. Agian, oso praktikoa izango da banan-banan bilduta dauden magdalenak erostea eguneroko hamaiketako edo askari moduan erabili behar badituzu, baina gosarian jan behar badituzu, etxean, akaso merkatuan beste aukera batzuk aurkituko dituzu, hainbeste plastiko eta hondakin eragiten ez dutenak.

PLASTIKO GEHIEGI DUTEN PRODUKTUAK EKIDIN. Ontziratzearen aurrean produktua bera lehenesten duten produktuak hautatzea da helburua. Agian, oso praktikoa izango da banan-banan bilduta dauden magdalenak erostea eguneroko hamaiketako edo askari moduan erabili behar badituzu, baina gosarian jan behar badituzu, etxean, akaso merkatuan beste aukera batzuk aurkituko dituzu, hainbeste plastiko eta hondakin eragiten ez dutenak.

ZURE ONTZIAK EDO OIHALEZKO POLTSAK ERAMAN. Beharbada, martxan jartzea gehixeago kostako zaigun neurria izango da, lotsa emango digulako arrandegira edo harategira gure ontziekin joatea, haietan jartzeko erositakoa. Dendariarekin konfiantza izatea eta aurreiritziak alde batera uztea da kontua. Pertsona batzuek Interneten kontatzen dituzte beren esperientziak eta nabarmentzen dute praktikoa eta erosoa dela behin etxera iristen zarenean erosketak eginda. Gehitu behar da erle-argizariarekin egindako bilgarriak gero eta ohikoagoak direla eta oihalezko poltsen proposamenek, soltean erosteko, gero eta zale gehiago dituztela.

AZKEN BATEAN, PLASTIKARIANO BIHUR ZAITEZ.

Plastikarianoen mugimenduak (hurrengo artikulu batean hitz egingo dugu horretaz) erabili eta botatzeko plastikoen erabilera errotik kentzearen alde egiten du. Gero eta pertsona gehiagok egiten dute bat asmo horrekin, sinplastico.com webgunean adierazten duten moduan . Ez da erraza: denbora behar da, baina egin daiteke.

Eta zu nola borrokatzen zara gehiegizko ontziratzearen aurka?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.