Posted

Mendiak bihurtzen diren itsasoak, itsasoak bihurtzen diren mendiak

Ba al zenekien duela berrogei miloi urte Aralar mendia koral arrezife batetik sortu zela? Eta orain dela sei miloi urte Mediterraneo itsasoa laku erraldoi bat bihurtu zela, klima lehorraren eraginez eta Atlantiko Ozeanoarekiko ur iturria murrizketaren ondorioz? Eta geologoen esanetan hemendik 50.000 urtera Etiopía, Somalia eta Afrikako Adarra Madagascar baino irla handiagoa bihurtuko direla?

- - - - - - -

Ba al zenekien duela berrogei miloi urte Aralar mendia koral arrezife batetik sortu zela? Hori dela eta, oskolen beste itsas animalien aztarnak aurki daitezke hango  harkaitzetan. Urteak urte Aralar mendia gaur ezagutzen dugun paisaia bihurtu zen  eta bertako biztanleak  leku sakratutzat hasi ziren hartzen; mitologia, kontu-zaharrak eta erlijio praktikak sortarazten zituen leku berezi eta paregabekoa. Horren ondorioz, aipatutako fosil arrasto horiez gain, hango gizakien arrastoak Euskadi eta Nafarroako monumentu megalitikoen multzorik handiena osatzen du.  Harrigarria, ezta?, itsaso batez mintzatzen ari garela kontuan hartuta…

Imagen de la Sierra de Aralar. Autor: mongider/flickr (CC BY-SA 2.0)

Hala eta guztiz ere hau ez da aldatzen den itsaso baten kasua ezagutzen dugun bakarra.

Orain dela sei miloi urte Mediterraneo itsasoa laku erraldoi bat bihurtu zen,  klima lehorraren eraginez eta Atlantiko Ozeanoarekiko ur iturria murrizketaren ondorioz hango ur kopurua lurrundu ondoren. Plaka tektonikoen mugimenduak lurraldea altxaketa gauzatu zen eta itsasartea ixtea behartu zuen.  Horrek itsasoko neurria 1000 metro jaistea eragin zuen, baita ozeanoren gatzaren %10a hango lurrean geratzea ere.

Denboraldi horri Messiniense Gazitasun Krisialdia esaten diogu. Horren ondorioz, esaterako, Afrikako ugaztun batzuen Europarako migrazioa topatzen dugu (Valentziatik gertu aro horretako gamelu afrikarren arrastoak aurkitu dira).

Imagen del vídeo que recrea la inundación Zancleana realizado por la Universidad de Malta. Fuente: https://www.youtube.com/watch?v=Ev1PdwbgvM8

Denboraren poderioz “Mare Nostrum”a urez bete zen berriro ere. Zancleana uholdeari esker izan zen eta uraren itzulera ez zen batere bare-baretsua izan. Maltako malkarrak –itsaspeko kareharrizkoa amildegi luze bat- 1.5 kilometroko ur-jauzi bat sortu zuen (bost Eiffel dorreen altueraren baliokidea).

Aldaketa handi hauek eta plaken tektonikaren eragina ez da atzo eguerdiko kontua. Gaur egun gure paisaia eta planeta aldatzen ari dira eta etorkizuneko mundua berregiteko ardura dute.

Afrikako Dallol adibide on bat da esaten ari garena ulertzeko. Han egundoko hiru arrail urtean 15 milimetroko abiadurez zabaltzen ari dira eta mapa berri bat marrazten ari dira. Horietako bi urez beteta daude: Itsas Gorria (Afrika eta Asia arteko Indiako Ozeanoren golkoa) eta Aden Golkoa (Afrikako Adarra eta Arabiar Penintsularen artean kokatua). Gainerako hirugarrena idortua dago oraindik, baina Tanzaniatik igotzen den eta Kenia eta Etiopia zeharkatzen dituen marra bat bistan utzi du. “Rift Valley” izena du, Arrail Arana alegia.

Hiru arrail horiek elkartzen diren kokapenean Danakil dago, Itsas Gorriak behin eta berriro urperatu duen depresio bat. Messiniense Gazitasun Krisialdian gertatu zen bezala, itsas besoak hemen ere lurrundu dira eta urak zeukan gatza lurrean geratu da, gatz-basamortu bat sortuz.

Bestalde, aipatutako hiru arrail horiek sortzen ari diren izugarrizko “Y” hori Arabiar Penintsula Afrikatik bereizten ari da, baita Afrikako Adarra kontinentetik ere. Geologoen esanetan hemendik 50.000 urtera Nubia eta Etiopia lurraldeek Afrika puskatuko dute. Plakak bananduko dira orduan eta erdian geratuko den hutsunea itsasoak beteko du. Afrika kontinentea orain ezagutzen dugun baino txikiagoa izango da eta Indiako Ozeanoan Madagascar baino irla handiagoa ageriko da Etiopía, Somalia eta Afrikako Adarrak osaturikoa. Kontinentearen itxuraren aldaketaz gain, banaketa horrek Victoria eta Tanganika lakuak desagertzera eramango du eta animalien eta landare espezieen suntsipenaren arriskua handituko du.

Bistan dagoenez lurra eta itsasoa planetaren historian zehar bikotekideak izan dira beti eta modu berberean jarraituko dira etorkizunean ere. Lehortuko diren itsasoak eta urperatuko diren lurrak… guztiek Lurraren bizi zikloa osatzen dute. Orain aldaketa horietan gizakion eragina nolakoa den ikusi beharra dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.