Posted

Ontzi iraunkorrak: konpostagarriak, biodegradagarriak edo biobasatuak. Berdinak al dira denak?

Ba al dakizu ontzi batzuk gai organikoetarako edukiontzira bota daitezkeela biodegradagarriak direlako? Baina ez dira denak era berean degradatzen. Enpresak ahalegin handia egiten ari dira beren produktuetatik sortzen diren hondakinak berrerabili edo eraldatzeko aukera izateko.

- - -

Duela urte batzuetatik hona, ontziak egiten dituzten enpresek, eta bai beren produktuak babesteko erabiltzen dituztenek ere, nagusiki bi arlotan bilatzen dituzte irtenbide onenak: jatorri biologikoko materialen erabileran, tradiziozko fosilen aurrean; eta biodegradazioan, ontziek sortzen dituzten hondakinak kudeatzeko modu gisa. 

Badirudi biodegradazioa ahalmen handieneko lan-ildoetako bat dela, hondakinak murritzeko orduan dakarren laguntzarengatik. Edonola ere, TÜV Austria egiaztapen-markak gogorarazten digunez, prozedura hori ez da lurrean zerbait desagertzea itxarotea bezain erraza. Aintzat hartu behar da biodegradazioaren ingurune biologikoa eta bere berezitasunak: konposta tenperatura jakin baten mende egoten da; uraren azidotasuna erabakigarria da biodegradazioa gertatzeko; lur bakoitzaren berariazko mikroorganismoek materia deskonposatuko dute edo ez… 

Ontzi-mota horietako bakoitzaren adibideak aurkitu ditugu merkatuan, eta ziur lagunduko digula haien ezaugarrien ideia argiago bat izaten.  

1. ONTZI BIOBASATUAK

PASCUALEN TETRABRIK ONTZIA (TÜV Austriaren OK Biobased ziurtagiria du ontziak, 4 izarrekin).

Merkatuko ontzi jasangarri edo iraunkorrentzat jotzen dutena aurkeztu berri du enpresak. Eta adierazpen hori hiru alderdi hauetan oinarritzen dute: berriztagarritasuna,jatorri biologikoko materialetatik abiatuta eginda dago, besteak beste, azukre-kanaberatik eta FSC ziurtagiria (produktu jakin bat, etekin ekonomikoak ez ezik, ingurumen- eta gizarte-onurak ere sortzeko moduan kudeatutako basoetatik eratorri dela ziurtatzen duena) duten baso iraunkorretatik datorren kartoitik; inpaktua minimizatzea, modelo hau egitean enpresak atmosferara egiten dituen CO2gasaren isurpenak murriztuko ditu, 30 urteko hazkundean 16.5456 zuhaitzek xurgatzen duten CO2kantitatearekin parekatu ahal den proportzio batean; eta birziklagarritasuna, edukiontzi horian birziklatu ahal baita, erraz tolestuta.

2. ONTZI BIODEGRADAGARRIAK

  • LURREAN

HI-CONE ETA BERE RING CYCLEAK

Hi-Cone multinazionalak asmatu zituen 1960ko hamarkadan edari-latei eusteko balio duten plastikozko eraztunak, gero baztertu egin zirenak. Bere merkatura krisia iritsi zenean, bere produktua berrasmatu behar izan zuen. Orduan, hiruzpalau hilabetean degradatzen zen modelo fotodegradagarri bat merkaturatzen hasi zen. Hala ere, irtenbidea hori ere ez zela jakitun, plastiko birziklatuaren %50etik baino gehiagotik abiatuta bere produktu ezaguna egiten lan egin zuen. 

  • URETAN

ONTZI-GARBIGAILURAKO ETA GARBIGAILURAKO MONODOSIA 

Ontzi-garbigailurako eta garbigailurako garbigarriaren monodosiak uretan disolbatzen den plastiko batez inguratuta daude, eta, beraz, segundo gutxi batzuetan, materialaren lauzpabost gramoak disolbatzen dira uraren ibilera naturalean, inolako tranpa toxikorik utzi gabe. 

  • KOSPOSTEAN

SUPERMERKATUKO POLTSAK

Haien erabilera gero eta gehiago ari da zabaltzen saltoki handietan. Jeneralean, patata- eta arto-almidoitik abiatuta egiten dira, eta finak direnez, konpost bihurtzen errazak dira metanizazio-prozesuetan (materiala oxigenorik gabe biodegradatzen duena, konpost organikoan izaten diren tenperaturak baino baxuagoak direnetan).

AINA zentro teknologikoak onlineduen gida teknikoak behin betiko ontzi iraunkorra lortzera eramango gaituzten ikerketen eta ikerketa-prozesuen alde egiten ari diren enpresa-proposamenen katalogo luze bat du.

Argazki:

Kelly SikkemaUnsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.