Posted

Zenbat ur gastatzen dugun egunerokoak eta ohikoenak diren ekintzetan

Inkesta azkar batean galdetuko bagenu zenbat ur behar den katilukada bat kafe prestatzeko, ziur asko pertsona askok erantzungo lukete 100 eta 120 mililitro artean behar direla. Alabaina, errealitatea da 140 litro baino gehiago behar direla. Hori hala da, kafe alea lortzeko, landarea ureztatu behar izan zelako, txigortu eta paketatu, eta prozesu horretan guztian ur kantitate handiak kontsumitu direlako. Hori da bere aztarna hidrikoa.

- - -

Aztarna hidrikoaren kontzeptua, UNESCO-IHE erakundeko Arjen Hoekstra irakasleak sortua 2002an, honetan datza: gizabanakoak edo komunitateak kontsumitutako edo enpresa batek sortutako ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko baliatutako ur gezaren bolumen osoa.
Espainian biztanle bakoitzeko kontsumitzen diren ur litroei dagokienez dauden datu eguneratuenen arabera, pertsona bakoitzak 132 litro ur kontsumitzen ditu egunean (INE). Ur kantitate hori, etxebizitzetan, gehienbat, bainugelan eta sukaldean erabiltzen da.
Adibide batzuk:

BAINUGELA (Ecologistas en Acción erakundearen datuak. 2006)

Bainuontzia betetzea                                                     150 eta 250 litro artean

Dutxa hartzea                                                                  50 eta 100 litro artean

Komuneko tanga erabiltzea                                                 8 eta 10 litro artean

Iturria irekita dagoela garbitzea hortz-haginak      5 eta 10 litro artean minutuko

 

SUKALDEA (OCU elkartearen datuak. 2012)

Ontzi-garbigailua jartzea              10 eta 30 litro artean

Ontziak eskuz garbitzea                                     70 litro

Arropa-garbigailua jartzea            35 eta 70 litro artean

Baina geure burua garbitzeko edo etxebizitza egunero garbitzeko egiten ditugun ohiko kontsumoez gain, kontuan hartu behar da egunero kontsumitzen edo erabiltzen ditugun objektuetako bakoitza ekoizteko behar den ur kantitatea.

Behe Kalifornian, Ensenadako Ikerketa Zientifikoko eta Goi Hezkuntzako Zentroak (CICESE) bideo adierazgarri batzuk egin ditu, eta haietan oso ohikoak diren gauza batzuk egiteko behar diren ur kantitate itzelak erakusten dira, besteak beste, paperezko 500 orri dituen pakete bat (5.000 litro ur) eta kotoizko elastiko bat (2.000 litro ur). Espainian, Madrilen, Canal de Isabel II erakundeak ere helburutzat hartu du gure eguneroko bizimoduko erabilera ohikoenek dakarten gastu hidrikoari buruz sentsibilizatzea:

Zenbait elikagairen aztarna hidrikoa*

Margarita pizza = 1.260 litro ur

Sagarra (150 g) = 125 litro ur

Laranja (150 g) = 80 litro ur

Garagardoa (250 ml-ko edalontzia) = 74 litro ur

Arrautza (60 g) = 200 litro ur

Zenbait ehun produkturen aztarna hidrikoa*

Galtza bakeroak = 8.000 litro ur

Kotoizko elastikoa = 2.500 litro ur

Zapatak = 8.000 litro ur

Ohiko zenbait objektu edo gauzaren aztarna hidrikoa*

Autoa = 400.000 litro ur

Paperezko orri bat = 10 litro ur

Pixoihala = 810 litro ur

Ur kantitate horiek ez ikusteak ez du esan nahi gure eguneroko ekintzak eta jarduna betetzeko beharrezkoak ez direnik. Haien eta haien kostuaren jakitun izatea beharrezkoa da. Duela gutxi, La Razón egunkariak inkesta bat kaleratu zuen baliabide hidrikoez egiten dugun aprobetxamenduaren gainean, eta kontsulta egindakoen %78,3k uste zuten ez ditugula ongi erabiltzen gure baliabideak.

Ur kontsumoaren zifra handitu egiten da urtetik urtera. Berriki, IMDEA Agua fundazioko aditu batek, Gonzalo Delacámarak, iragarri du egun kontsumitzen duguna baino %3,1 gehiago kontsumituko dugula 2021 arte. Kontuan hartuta pertsonok urarekin dugun jokaera desegokia dela baliabide hau munduan eskas izatearen arrazoi nagusietako bat, gure jokaerak pitin bat berriro pentsatzea komeni da. Nola aurrezten duzu zuk ura etxean?

*NC Report. Fitxa teknikoa: 18 urte edo gehiagoko espainiarrak. Esparrua: nazionala. Lagina: 300, martxoaren 27tik 29ra. Errore-marjina: %5,77. Telefono bidezko metodologia.

Foto cabecera: Ethan Sykes on Unsplash

Imagen: Súmate al reto del Agua. Canal Isabel II.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.