{"id":24582,"date":"2018-01-29T13:57:39","date_gmt":"2018-01-29T12:57:39","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=24582"},"modified":"2018-02-02T13:23:56","modified_gmt":"2018-02-02T12:23:56","slug":"amsterdam-noord-plastikoa-birziklatzen-duen-auzoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/amsterdam-noord-plastikoa-birziklatzen-duen-auzoa\/","title":{"rendered":"Amsterdam Noord, plastikoa birziklatzen duen auzoa"},"content":{"rendered":"<p><strong>PLASTIKOA BIRZIKLATZEA BLOKE MODULARRAK LORTZEKO<\/strong><\/p>\n<p>Funtzionamendu sistema erraza da. Interesa duten bizilagunek <em>on line<\/em> edo tokiko azokan eman behar dute izena. Kit bat jasotzen dute, eta bertan hauek daude: birzikla daitezkeen plastikozko poltsak, programari eta bertan parte hartzeagatiko ordainen sistemari buruzko informazio zehatza, eta barra kode bat duten eranskailuak, <strong>WASTED programaren<\/strong> \u201clagun\u201d izateagatik duten identifikazio zenbakia dutenak.<\/p>\n<p>Bizilagun bakoitzak poltsa horiek erabili behar ditu, etxeko hondakin plastikoak sartzeko, eta gero, hitzartuta dauden guneetara eraman behar ditu edo orga-bizikleta bitxi batean biltzera joateko eska dezake. Bereizteko eta tratatzeko prozesu baten ondoren, plastikoa errebalorizatzeko laborategira iristen dira poltsa horiek. Han, bizilagunei irekita dauden tailerretan, <strong>hondakin plastikoak bloke bihurtzen dira, eserlekuak, hesiak eta abar eraikitzeko balia daitezkeenak<\/strong>. Horrez gain, programan inplikatuta dagoen bizilagun bakoitzak, ordain gisa, auzoko saltokietan edo tokiko zirkuituaren barnean antolatutako jardueretan truka ditzakeen puntuak jasotzen ditu.<\/p>\n<p>Tokiko komunitateak parte hartzea funtsezkoa da WASTED programan; izan ere, helburu giltzarrietako bat hau baita: <strong>hondakinen balioari buruzko kontzientzia eta, zehazkiago, material plastikoekin lotutako arazoei buruzko kontzientzia harraraztea<\/strong>. Programa diseinatuta dago bertan bizi direnengana eta saltokietara iriseko, baina baita eskoletara eta beste erakunde sozial eta kultural batzuetara ere, beren gunea eta heziketa materialak baitituzte.<\/p>\n<p><strong>NOLA SORTU ZEN PROIEKTUA<\/strong><\/p>\n<p>Wasted proiektua CITIES fundazioaren hiri esperimentu moduan jaio zen (hiriko arazo arruntenetarako konponbideak ikertu eta proposatzen dituen erakundea), hondakinak birziklatzearen gainean bereziki sentsibilizatuta dauden diseinatzaile gazte batzuen topaketa abiapuntu hartuta <strong>\u2013Alexander Wiefel, Bastiaan Tolhuijs eta Roos Meerman\u2013<\/strong>. Topaketa edo hitzordu horretan, hain zuzen, sortzaile horiek <strong>produktu eredu bat hitzartu zuten \u2013bloke modular bat, birzikla daitekeena, egitura desberdinak muntatzeko aukera ematen duena, hartara, nahi diren behar eta eginkizunetara egokitzeko\u2013<\/strong> eta etxeko plastikoa eraldatzeko laborategi baten eredua. Bi eredu horiek, blokeena eta laborategiarena, sortzeko beharrezkoa zen ezagutza guztia txosten publikoetan jasota dago. Hau da, beste eremu batzuetan ezarri nahi duenaren edo alderdiren batean hobetu nahi duenaren esku dago. Hartara, <strong>WASTED<\/strong> elkarlaneko laborategi bihurtzen da, laborategi ireki, <strong>bere komunitatea plastikoaren tokiko birziklapenean inplikatzeko helburua duen edozein pertsonak errepika dezakeen<\/strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-24364 size-full\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bloques2.jpg\" alt=\"\" width=\"970\" height=\"647\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bloques2.jpg 970w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bloques2-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bloques2-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/bloques2-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 970px) 100vw, 970px\" \/><strong>LABORATEGIA<\/strong><\/p>\n<p><strong>WASTED laborategia<\/strong> hasiera batean finkoa zen, ikastetxe batek lagatako instalazio batean kokatuta zegoena, eta orain mugikorra da, <strong>esperimentuak erosotasunez egiteko ingurune materiala eta lanekoa eskaintzen die herritarrei eta beste diseinatzaile batzuei<\/strong>. Aldi berean, CITIESen balioak eta ikuspegia hartzen ditu barnean \u2013tokiko elkarrekiko sorkuntza proiektuen bidez auzoak aktibatzean inplikatuta dagoen erakundea\u2013. Programak bere osotasunean \u2013berekin dakar hasierako diseinua lantzea, biltzeko eta bizilagunei, saltokiei, ikastetxeei eta tokiko beste erakunde batzuei ordaina emateko sistema\u2013 ahalbidetzen du sentsibilizatzeko jarduerak abiaraztea. Kasu honetan, zehazki, kezka handia eragiten duen gai baten gainean egiten du: plastikoaren erabilera bereizkuntzarik gabea eta hura gaizki birziklatzetik eratorritako arazoak.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-24363 size-full\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/laboratorio.jpg\" alt=\"\" width=\"970\" height=\"706\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/laboratorio.jpg 970w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/laboratorio-300x218.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/laboratorio-768x559.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/laboratorio-600x437.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 970px) 100vw, 970px\" \/>Orain arte, ekimen honetan inplikatuta dauden 700 bizilagun holandarrek 15.000 kilogramo plastiko baino gehiago bildu dituzte eta haien bidez ia 7.000 bloke plastikozko eraiki ditzakete. Kopuru horrek kontuan hartzekoa dirudi, hasierako irudian ikusten den moduan, lorategi txiki baten perimetroa edo ingurua eraiki ahal izateko, ahaztu gabe tokiko 28 saltokitako produktuekin edo zerbitzuekin truka daitezkeen ordainen eragina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amsterdam Noord auzoko bizilagunek WASTED izeneko erronka komuna dute duela bi urtetik: auzoko laborategi bat, eskala txikikoa, sortzen dituzten plastikozko hondakinak hainbat erabilera dituzten bloke modular bihurtzeko modua ematen diena. Elkarlaneko proiektu bitxia da, eta auzo osorako onura iraunkorrak eta sozialak ditu.<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":24366,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[2835,2831,2833,2837],"class_list":["post-24582","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-amsterdam-noord-eu","tag-cities-fundazioa","tag-etxebizitzetako-plastikoa","tag-wasted-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24582","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24582"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24582\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24603,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24582\/revisions\/24603"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24366"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24582"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24582"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24582"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}