{"id":24614,"date":"2017-11-15T13:18:59","date_gmt":"2017-11-15T12:18:59","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=24614"},"modified":"2018-02-02T13:21:16","modified_gmt":"2018-02-02T12:21:16","slug":"biciviernes","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biciviernes\/","title":{"rendered":"\u201cBiciviernes\u201d"},"content":{"rendered":"<p><!--more--><\/p>\n<p>Gero eta bizikleta gehiago dago gure hirietan. Bi urte dira <strong>Espainian bizikleta gehiago saltzen direla autoak baino <\/strong>(1.103.839 bizikleta 2015ean eta 1.088.839 2014an, AMBE Espainiako Marka eta Bizikleten Elkartearen datuen arabera), eta, hala ere, bizikleta erabiltzeak zailtasunak ditu. Hartara, Recicleta Ribera taldeak zailtasun horien kontra egin nahi du. Taldearen ekintza ildoen artean, besteak beste, hauek daude: <strong>txirrindulari gisa dituzten eskubideetan eta betebeharretan heztea helduak eta adingabeak<\/strong>, eta, autoen garraiobide alternatibo moduan, <strong>bizikletak erabiltzea laguntzen duten jarduerak egitea<\/strong>.<\/p>\n<p>Hala sortu zen <strong>\u201costiralak bizikletan\u201d <\/strong>ekimena<strong> (\u201cbiciviernes\u201d)<\/strong>. Jatorrizko ideiak planteatzen zuen ikastetxeetan hilabetean behin bizikletarekin lotutako jarduera bat egitea eta hiru hilean behin jarduera handiago bat. Edonola ere, <strong>Griseras ikastetxeko<\/strong> heziketa komunitateak \u2013\u201costiralak bizikletan\u201d ekimena martxan jarri zuen lehena\u2013 pentsatu zuen aproposena zela jarduera astean behin egitea. Ikasturteko ostiral guztietan, eskolara bizikletaz joaten diren ikasleek puntu bat eskuratzen dute, ikastetxeko gurasoen elkarteak hiru hilean behin egiten duen zozketa baterako. Recicleta Ribera elkarteko <strong>Abel del Rey<\/strong> kideak esan digunez, <strong>joan den urtean Griseras ikastetxeko ikasleen %40 bizikletaz joan ziren ikasturteko ostiralen batean eta %20 ostiral oro joan ziren hala<\/strong>. Ikasturte honetan, ikastetxeko jolastokian, batez beste 30-40 bizikleta zenbatu dira egunero, eta ostiraletan hirukoiztu egiten da kopuru hori, 140 inguru izateraino.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-24316 size-full\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS.jpg\" alt=\"\" width=\"1440\" height=\"810\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS.jpg 1440w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS-300x169.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS-768x432.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/APYMAGRISERAS-600x338.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1440px) 100vw, 1440px\" \/>Bere ustez, Tutera bezalako hiri baten ezaugarriek \u2013bertan, ikastetxeak \u201cgertutasunekoak\u201d dira (etxebizitzatik kilometro bat baino gutxiago dago ikastetxera)\u2013 erraztu egiten dute ekimena martxan jartzea, ikastetxearen ingurunea zirkulaziorako ixteak eta beste neurri batzuek egiten duten moduan, besteak beste, eskola bideak berreskuratzeak. Azken hori ez da gauzatu oraindik, baina horretan ari dira lanean.<\/p>\n<p><strong>\u201cOstiralak bizikletan\u201d<\/strong> hiru hilean behin kontrolatzen den esperientzia da, baina, oro har, onarpen handia du. Izan ere, hori erakusten du inguruko herrietako ikastetxeek erakutsitako interesak, hala nola <strong>Ribaforada, Valtierra, Arguedas <\/strong>eta<strong> Corella<\/strong> herriek, <strong>\u201cEskola seguruak\u201d programaren<\/strong> bidez, ekimen honekin bat egin baitute. <strong>Abel del Reyren <\/strong>ustez, ekimen hau hiri handiagoetan ezartzea korapilatsuagoa da, baina, era berean, atsegingarriagoa izango litzateke, hiri seguruagoa edukitzeko premia agerian jarriko bailuke.<\/p>\n<blockquote><p>\u201cInkesta egin dugu ikasleen artean, ikastetxera nola joan nahi luketen jakiteko eta gehienek erantzun dute bizikletaz egin nahi luketela. Baina, paradoxa hau gertatzen da: familia gehienek ez diete uzten seme-alabei bizikletaz joaten autoek beldurra eragiten dietelako, eta, beste alde batetik, seme-alaba horiek ikastetxera eramateko erabiltzen duten garraiobidea da. Autoa etxean utziko bagenu eta bizikletaz joaten lagunduko bagenie, izugarri hobetuko litzateke gure ingurunearen segurtasuna\u201d, adierazi du Abel del Reyk.<\/p><\/blockquote>\n<p>Ekimenaren ezarpen eta onarpenari buruzko datu ofizialik ez dago oraindik, baina badakite <strong>Tuterako 1.400 ikaslek, azken ikasturtean, bizikleta erabili dutela uneren batean eskolara joateko<\/strong>: Recicleta taldeak plaka kopuru hori editatu zuen, identifikatzeko, eta azkenean ahitu egin ziren <strong>Elvira Espa\u00f1a, Huertas Mayores, Griseras, San Juli\u00e1n, Anunciata <\/strong>eta<strong> Compa\u00f1\u00eda de Mar\u00eda<\/strong> ikastetxeko ikasleen artean. Datu horiek erakusten dute jarduera hau eskola programazioan sartzea dela egokiena, bai ikasleak bizikletaren erabileran hezteko, bai eta ibili ahal izateko hiri seguruagoa eskatzeko ere. <strong>Zer deritzozue ekimenari? Antzeko ekimenik ezagutzen duzue?<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cBiciviernes\u201d delakoa Recicleta Ribera taldearen ekimena da. Talde horretan, hirian bizikleta erabiltzearen alde egiten dute, lanera, ikastera, erostera joateko edo, besterik gabe, ongi pasatzeko, baina bizia arriskuan jarri gabe.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":24315,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2901],"tags":[2865,2867],"class_list":["post-24614","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mugikortasuna","tag-biciviernes","tag-recicleta-ribera-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24614","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24614"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24614\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24615,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24614\/revisions\/24615"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24315"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24614"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24614"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24614"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}