{"id":24713,"date":"2018-02-20T15:38:58","date_gmt":"2018-02-20T14:38:58","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=24713"},"modified":"2018-02-20T16:00:24","modified_gmt":"2018-02-20T15:00:24","slug":"etorkizuneko-etxebizitzak-izen-alemana-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/etorkizuneko-etxebizitzak-izen-alemana-du\/","title":{"rendered":"Etorkizuneko etxebizitzak izen alemana du"},"content":{"rendered":"<p><strong>ENERGIA MERKEENA KONTSUMITZEN EZ DENA DA<\/strong><\/p>\n<p>Etxebizitza eta eraikin mota horiei Passivhaus esaten zaie, ia energia kontsumorik ez duten etxebizitzak edo etxebizitza pasiboak identifikatzeko erabiltzen den termino eta zertifikatu alemana. Eraikuntza mota honek erosotasun klimatikoa bermatzen du, energiaz hornituta berokuntza sistemaren eta hozte sistemaren bidez, soil-soilik airearen bitartez. Emariak minimoa izan behar du airearen kalitatea bermatzeko etxebizitzaren barnealdean: polenik gabe, giro eta hots kutsadurarik gabe, eragile kaltegarriak kanpora ateratzea ahalbidetuta eta, era berean, higienea mesedetuta.<\/p>\n<p>Energia alferrik eralgitzea saihesteko, etxeak isolatze egokia eduki behar du: zolata azpikoa, estalki eta fatxadetan, prestazio handiko zurezko arotzeriak eta beira hirukoitzak\u2026 Horri gehitu behar zaizkio beroa berreskuratzeko aireztapen mekanikoko instalazioak.<\/p>\n<div id=\"attachment_24708\" style=\"width: 963px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-24708\" class=\"size-full wp-image-24708\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA.png\" alt=\"Estructura de una casa Passivhaus\" width=\"953\" height=\"953\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA.png 953w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA-150x150.png 150w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA-300x300.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA-768x768.png 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA-600x600.png 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/ESTRUCTURA-125x125.png 125w\" sizes=\"auto, (max-width: 953px) 100vw, 953px\" \/><p id=\"caption-attachment-24708\" class=\"wp-caption-text\">Passivhaus etxe baten egitura.<\/p><\/div>\n<p>Eraikitzeko eredu honek inbertsioan %10 gehiago gastatzea baino ez du eskatzen, lan konbentzional bateko aurrekontuaren aldean. Hori dela-eta, epe laburrean proiektua ekonomikoa da, urtean aurrezten denarengatik; epe ertainean proiektua errentagarria da; eta epe luzean beharrezkoa da, izan ere, eraikin konbentzionalek ia ez baitute izango egun duten balioa, Europako 2010\/31\/EU zuzentarauaren ondorioz. Zuzentarau horrek, hain zuzen, muga diren bi data ezartzen ditu: lehenbizikoa 2018a, eta hertsatuki eskatzen du erakunde publikoen eraikinak ia energia kontsumorik ez duten eraikinak izateko; eta bigarrengoa 2020a, eta ezartzen du eraikuntza berri guztiak Passivhaus izatea. <strong>Eraikuntzaren arloan, egun dagoen alternatiba bakarra da klima aldaketa murrizteko.<\/strong><\/p>\n<p>Nafarroan, adibidez, ezaugarri hauek dituzten zenbait eraikin pribatu eta publiko daude. Garrantzitsuena Iru\u00f1eko Lezkairu auzoan dagoen kontsumorik gabeko eraikina da: berogailu bakar batekin etxe osoa berotzen da, etxebizitzaren barnean dagoen airea zirkulatzeari esker. Eraikinaren tenperatura ez da 17 gradutik beherakoa izaten neguan, ez eta 25etik gorakoa udan, beroa berreskuratzeko makina bati esker. Beste adibide on bat Lekunberriko Plazaola Etxea da. \u2018Ia energia kontsumorik gabeko\u2019 Espainiako lehen eraikina eta Europako hamargarrena izateagatik zertifikatua lortu du, Passivhaus Institutuak emandakoa. Eraikinaren energia kontsumoa urtean 300 eurokoa baino ez da. Eraikin horri Passivhaus zertifikatua izateko aukera ematen dioten ezaugarriak zubi termikoen kontrol zorrotza eta kalitate bikaineko materialak dira.<\/p>\n<div id=\"attachment_24709\" style=\"width: 4408px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-24709\" class=\"size-full wp-image-24709\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu.png\" alt=\"Primer edificio PassivHaus en Espa\u00f1a, constru\u00eddo en el Soto de Lezkairu, en Pamplona.\" width=\"4398\" height=\"2932\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu.png 4398w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu-300x200.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu-768x512.png 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu-1024x683.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/02\/lezkairu-600x400.png 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 4398px) 100vw, 4398px\" \/><p id=\"caption-attachment-24709\" class=\"wp-caption-text\">Espainiako lehen Passihaus eraikina, Lezkairuko Zalduan eraikitakoa, Iru\u00f1ean. <span id=\"result_box\" class=\"short_text\" lang=\"eu\"><span class=\"\">Argazkia<\/span><\/span>: promocioneslasprovincias.com<\/p><\/div>\n<p>Egun, Estatu osoan, Passivhaus zertifikatua duten 34 etxebizitza daude, eta espero da etxebizitza mota hauek lurralde nazional osoan orokortzea, egungo inguruabar klimatikoetara eta Europako zuzentarauetara egokitzeko. Etorkizunean, ia energia kontsumorik ez duten\u00a0 etxebizitzak gure hirietan nola emendatzen diren ikusiko dugu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Imajina ezazu zure etxebizitzako edozein gelatan soil-soilik bost kandela piztu edukita neguan etxe osoa berotzeko gai izango zinatekeela, tenperatura atsegina eta aldaketarik gabea lortu arte. Etxebizitzako gastuetan, urtean 2.000 euro inguru aurrezteko bidea emango lizuke. Zientzia fikzioa dirudi, baina arkitekturaren eta energiaren arloko aurrerabideei esker, etxebizitzen eraikin batzuetan, erabilera publikokoetan, bulegoetan, igerilekuetan, kiroldegietan, eskoletan, haurtzaindegietan, unibertsitateetan\u2026 dirua aurreztea posible da. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":24709,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[2923,2921,2919],"class_list":["post-24713","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-energia-aurreztea","tag-ezaugarriak","tag-passivhaus-etxebizitzak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24713","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24713"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24713\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24718,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24713\/revisions\/24718"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24709"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24713"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24713"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24713"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}