{"id":24746,"date":"2018-03-12T12:40:02","date_gmt":"2018-03-12T11:40:02","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=24746"},"modified":"2018-03-12T12:46:02","modified_gmt":"2018-03-12T11:46:02","slug":"plogging-a-mundua-salbatu-nahi-duen-suediako-fitness-a","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/plogging-a-mundua-salbatu-nahi-duen-suediako-fitness-a\/","title":{"rendered":"Plogging-a: mundua salbatu nahi duen suediako fitness-a"},"content":{"rendered":"<p>\u201c<em>Plogging<\/em>\u201d hitzak \u201c<em>plock<\/em>\u201d hitza \u2013suedieraz \u201cbildu\u201d esan nahi du\u2013 eta \u201c<em>jogging<\/em>\u201d hitza bateratzen ditu \u2013ingelesez \u201ctrostan ibili\u201d esan nahi du\u2013. Horrenbestez, aire zabalean egiten den edozein jarduera, hala nola oinez ibiltzea, monopatinean ibiltzea, bizikletaz eta abar, mugimendu honi lotzeko modukoa da. Nahiko hedatuta dago Suedian eta planetako beste toki batzuetara esportatzen ari da.<\/p>\n<p><strong>Erik Ahlstr\u00f6mi<\/strong> bururatu zitzaion ideia. Ohiko korrikalaria da, Suediako <em>running<\/em>-aren arloan oso ezaguna, eta orain baita <em>plogging<\/em>-a eta ingurumeneko beste jarduera batzuk zabaltzea egun kudeatzen duen elkartearen sustatzaile eta sortzailea ere. Ahlstr\u00f6mek adierazitakoaren arabera, nazkatuta zegoen ateratzen zenean hondakinak kaleetan, bideetan edo naturguneetan botata uztea Suediako hirien ingurunea gero eta gehiago zikintzen ari zela ikusteaz, eta, hortaz, biltzen hastea erabaki zuen. Korrika ibiltzeko eta ingurumena garbi edukitzeko ohiturak zituzten beste kide batzuei proposatu zien ideia, eta haiek bultzatu egin zuten. Hortik aurrera, Suediako biztanleen %75ek jada ezagutzen duten mugimendu bat sortzea lortu zuten. Gainera, \u201c<em>plogga<\/em>\u201d suedierako 2017ko 38 hitz berrietako bat izatea lortu dute.<\/p>\n<p>Korrika egiteaz gain, beste teknika batzuk konbinatzeko aukera ematen duen jarduera da <em>plogging<\/em>-a, esate baterako, sentadillak, luzatzeak eta bai <em>parkour<\/em>-a ere. Denen helburua da bidean edo ezkutuko tokietan topatzen diren hondakinak biltzen joatea. Hondakin horiek jaso eta gero, garbigune edo edukiontzi batera eramaten dira, eta, hortaz, jarduera osatzeko besoetako ariketak egiten dira.<\/p>\n<p><em>Plogging<\/em>-a egiten hasteko behar den bakarra plastikozko poltsa bat da, eskularruak, kirol oinetako onak eta oinarrizko aholku batzuk betetzea, <strong>Sandra P\u00e9rez Abadianok<\/strong> gomendatu digun moduan. Hain zuzen, kirol prestatzaile iruindar horri galdetu diogu jarduera honen gainean.<\/p>\n<p>\u201cMakurtu eta zutitzea keinu naturala da, baldin eta jasotzen denak ez badu karga handiegirik \u2013adierazi du\u2013. Zenbait alderdi aintzat hartuta, esate baterako, hankak tolestea, bizkarra zuzen edukitzea, biltzea beso batekin eta gero bestearekin txandakatzea eta mugimendu zakarrak ez egitea, ez makurtzean ez eta zutitzean ere, badirudi aholkatzeko moduko jarduera dela. Jarduera horretarako, gainera, gomendatuko nuke koordinazioa bilatzea lasterraldiaren abiaduraren eta makurtu eta altxatzearen artean, era arinean\u201d.<\/p>\n<p><em>Plogging<\/em> mugimendua Suediatik atera da eta jada ezaguna da Britainia Handian, Australian eta Suitzan, adibidez. Zenbait erakundek, esaterako, World Economic Forum izenekoak, ekimen hau zabaldu dute, eta batzuek ez dute zalantzarik izan mundua salbatu nahi duen Suediako <em>fitness<\/em>-a dela esatean. Beren <a href=\"http:\/\/plogga.se\/english\">webgunean<\/a>, sustatzaileek mota guztietako argibideak ematen dituzte, irtenaldi seguruak antolatzeko.<\/p>\n<p>Ahlstr\u00f6m ekimenaren sortzaileak ondokoa adierazten du argi eta garbi: \u201cBerehala heldu behar diogu arazoari, modu batera edo bestera; izan ere ez badugu zaborra ekiditen gure ingurunean, gerta liteke 2050ean itsasoetan arrainak baino gehiago plastikoak egotea\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Plogging-a Suediatik iritsitako ekimen bat da, jarduera fisikoa eta ingurumena zaintzea bateratzen dituena. Korrika doan pertsona batek aurkitzen duen zaborra biltzean oinarritzen da. Ez da lehiaketako jarduera, baina badirudi bere onurak egiaztatuta daudela.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":24735,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[2967,2963,2961,2965],"class_list":["post-24746","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-korrika-egitea","tag-littering-a","tag-plogging-a","tag-zaborrak-botata-uztea"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24746","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24746"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24746\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24750,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24746\/revisions\/24750"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24735"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24746"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24746"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24746"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}