{"id":24802,"date":"2018-04-05T12:30:29","date_gmt":"2018-04-05T10:30:29","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=24802"},"modified":"2018-04-05T12:30:29","modified_gmt":"2018-04-05T10:30:29","slug":"laranja-hondakinei-esker-costa-ricako-soro-bateko-lurzoruaren-degradazioa-eten-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/laranja-hondakinei-esker-costa-ricako-soro-bateko-lurzoruaren-degradazioa-eten-da\/","title":{"rendered":"Laranja hondakinei esker Costa Ricako soro bateko lurzoruaren degradazioa eten da"},"content":{"rendered":"<p>1997an \u00a0Pensilvaniako (Estatu Batuak) Unibertsitateko ikertzaileak Daniel Janzen eta Winnie Hallwachs senar-emazteak Costa Ricako Guanacaste Kontserbazio Eremuarentzat lan egiten zuten, aholkulari gisa.<\/p>\n<p>Garai hartan Uneskok paraje hura ez zuen parke naturatzat hartzen eta aipatutako senar-emazteak helburu hori lortzeko buru belarri lanean jardun zuten. Onarpen hori eskuratzeko lur eremu handiagoa behar zuten, baina inguruko lur gehienak esku pribatuetan zeuden.<\/p>\n<p>Horietako bat \u201cDel Oro\u201d zuku enpresarena zen. Daniel eta Winnie haren jabeekin akordio bat sinatzen saiatu ziren. Horren bidez, lurzoru hura Parkearena izango zatekeen eta, ordainetan, abeltzantzaren ondorioz degradaturik gelditutako soro batean gai-organikoen hondakinak horra dohainik botatzeko baimena izanen zukeen enpresa horrek.<\/p>\n<p>Enpresak onartu zuen akordioa eta handik oso gutxira milaren bat kamio baino gehiagok hiru hektareatan 12.000 tona laranja hondakin bota zituzten. Laranja azal tonak, ordura arte, saltzeko frutaren zukua eta oinarrizko-olioak atera ondoren \u201cDel Oro\u201d enpresaren lurretan hondakin gisa geratzen ziren. Lehenago enpresak eskaini izan zituen aipatutako azal horiek abere-janarirako bideratzea, baina ez zuen abeltzainen onespenik izan.<\/p>\n<p>Arduradunen asmoa urtean lurraren aldaketa aztertzea zen, hau da, gai-organikoak nola jokatzen zuen ikusi nahi zuten. Egiaztatu nahi zuten ea posible zen mundu mailan desagertzeko zorian zegoen baso tropikal idorra berreskuratzea edo ez.<\/p>\n<p>Baina ezin izan zuten aztertu. \u201cTicoFruit\u201d enpresak, hau da, \u201cDel Oro\u201d zelakoaren lehia, akordioa epaileen aurrera eraman zuen eta epaileak arrazoia eman zion, lurra kutsatzen ari zela uste zuelako. Horren ondorioz, ingurumen-esperimentua bertan behera utzi behar izan zuten eta azterketarik ezta jarraipenik ere ezin izan zioten egin esperumentuari.<\/p>\n<p>Hamasei urte ondoren Daniel Janzen Princetongo (New Jersey, Estatu Batuak) Unibertsitateko Ekologia eta Eboluzio-Biologia departamentuko ikertzailea zen Timothy Treuerekin hizketan zegon batean hango lurretan zer gertatu zen aipatu zion. Treuer, alde batetik jakinminez, eta bestetik ikerketa ildo berri bat bilatzearen aitzakiarekin, Janzenek izendatutako lurraldera joan zen. Baina han ez zuen lurzoruaren degradaziorik aurkitu. Horren ordez, landaredi mardul bat topatu zuen.<\/p>\n<p>Berreskurapena, beraz, gauzatu zen eta, horri esker, baso tropikal idorra berreskuratzeko beste bide berri batzuk zabaldu ziren. Baso horiek klima aldaketa gutxitzeko beharrezkoak dira, karbono-dioxidoa prozesatzeko oso iraunkorra direlako, animal espezieen ugaritasuna gordetzen duen bitartean.<\/p>\n<p><strong>Guanacaste Kontserbazio Eremua <\/strong><\/p>\n<p>Azken 30 urte hauetan. Guacanaste Kontserbazio Eremua (GKE) tropiko-biodibersidade arloan oso begionean hartua izan da.<\/p>\n<p>1999tik <a href=\"https:\/\/es.unesco.org\">Unescok<\/a> <a href=\"http:\/\/whc.unesco.org\/es\/list\/928\">gizon-emakume guztien ondaretzat hartu zuen<\/a>.<\/p>\n<p>Tropikoko bost ekosistematik lau ditu barneratuak eta elkarturik: itsasoa, baso lehorra,\u00a0 baso hodeitsua, baso euritsua.<\/p>\n<p>Bestalde, Hego Amerikan dagoen Transektu bakarra dago. Transektua ikerketa teknika bat da. Berez flora eta faunaren arteko aldaketa dagoen zonaldean zehar kokatzen den.benetako edo asmatutako linea bat da.<\/p>\n<p>163,000\u00a0<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Hect%C3%A1reas\">hektareetako<\/a> hedadura du: Bare Ozeanoko Xaguzaharren irlatik hasita, Santa Rosa mendikateetatik pasa, Guanacaste Sumendi-katean kokaturik dauden Oros\u00ed, Cacao eta Rinc\u00f3n de la Vieja sumendieetaraino helduta eta Costa Ricako Karibeko lur-ertzeraino iritsi arte.<\/p>\n<p><strong>Fuentes<\/strong>:<\/p>\n<p>R\u00f3ger Blanco Segura .- Coordinador Programa de\u00a0Investigaci\u00f3n <a href=\"http:\/\/www.acguanacaste.ac.cr\">Area de Conservaci\u00f3n Guanacaste<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/wws.princeton.edu\/system\/files\/research\/documents\/Treuer_et_al-2017-Restoration_Ecology%20%281%29.pdf\">Restoration_Ecology<\/a><\/p>\n<p>www.vozdeguanacaste.com<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gan-nik.es\/blog\/toneladas-de-cascara-de-naranja-recuperan-una-zona-forestal-en-costa-rica\/\">www.gan-nik.es<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/mancoeduca\/status\/960533144922357761\">https:\/\/twitter.com\/mancoeduca\/status\/960533144922357761<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela 21 urte Estatu Batuetako Daniel Janzen eta Winnie Hallwachs senar-emazte ikerlariek, gai-organikoen hondakinak erabiliz, Costa Ricako degradaturik gelditutako soro bat bereskura zitekeen ala ez aztertu nahi izan zuten. Haiek ezin izan zuten ikerketa hura amaitu baina naturak haiek hasitako lana bukatu zuen.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":24799,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3056,3058,3066,3068,3060,3070,3062,3064],"class_list":["post-24802","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-cascara-de-naranja-eu","tag-costa-rica-eu","tag-degradatutako-lurraren-berreskurapena","tag-gai-organikoen-hondakinak","tag-guanaste-eu","tag-laranja-azala","tag-recuperacion-areas-degradadas-eu","tag-residuos-organicos-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24802","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24802"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24802\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24806,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24802\/revisions\/24806"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24799"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24802"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24802"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24802"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}