{"id":25031,"date":"2018-07-26T12:19:13","date_gmt":"2018-07-26T10:19:13","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=25031"},"modified":"2018-07-26T12:19:13","modified_gmt":"2018-07-26T10:19:13","slug":"turismo-iraunkorra-zertaz-ari-gara-zehazki","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/turismo-iraunkorra-zertaz-ari-gara-zehazki\/","title":{"rendered":"Turismo iraunkorra: zertaz ari gara zehazki?"},"content":{"rendered":"<p>Turismo iraunkorra hainbat jarrera edo jokaera arduratsu izan eta gauzatzetik harago doa.<\/p>\n<p><strong>Turismo iraunkorra egitea ingurumena eta tokian tokiko kulturak errespetatzea da, hartzen gaituzten komunitateek turismoko garapenaren benetako protagonistak izan behar dutela aitortuta.<\/strong> Ez du ohikoena den hondartzako eta eguzkia hartzeko turismoaren antz handirik eta oraindik ere mugimendu desberdina da, baina ez gutxienena, izan ere, gero eta jende gehiagok egiten baitu denboraldi bakoitzean handitzen doan eskaintza honen alde.<\/p>\n<p>Proposamen iraunkorren aukera zabalean, komunitateei diru-iturri osagarria eta beren bizimoduarekin koherentea dena bermatuko dieten ingurune-jarduerak sustatzen dira, eta, batez ere, harrera-komunitateen eta bidaiarien arteko eragin-trukea laguntzen duen esperientzia-mota bat.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-25037\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1575\" height=\"1051\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1.jpg 1575w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/07\/mercado-1-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1575px) 100vw, 1575px\" \/><a href=\"http:\/\/www.turismoresponsable.es\">Agrotravel Turismo Sostenible<\/a> enpresako kide <strong>Susana Condek<\/strong> adierazten duenez, \u201cbidaiak herri eta kultura desberdinen arteko lotunea eta ulermenerako bitartekoa izan behar du\u201d. Soil-soilik hala izan liteke esperientzia aberasgarria bai bisitariarentzat bai eta bisita hartzen duenarentzat ere.<\/p>\n<p><strong>EcoMind Travel<\/strong> bidaia alternatiboen eta iraunkorren direktorioaren arabera, mota honetako esperientziek herrialde bakoitzaren edertasuna aurkitzen lagundu behar diote bidaiatzen duen pertsonari, modu iraunkor eta errespetuzkoan, eta herrialde horrek beti irakats dakioke zerbait eta pertsona moduan eraldatzen lagundu diezaioke.<\/p>\n<p><strong>Taranna<\/strong> bidaia-agentzia ere iritzi berekoa da. Agentzia horrek 25 urte daramatza aukera berriak eskaintzen arduraz bidaiatzen duten pertsonentzat. Bidaiak kontinente guztietan; neurrira egindako bidaiak edo gaikako bidaiak, oinarrizko zenbait funts betetzeko diseinatutakoak beti: tokian tokiko ekonomia sustatzea; toki bakoitzeko kulturan arreta jartzea, ondarea eta sukaldaritza zainduta, beste adierazpen batzuen artean; gizarte-proiektuetan parte hartzea errazten duten edo elkartasunean oinarritzen diren esperientziak ekartzea.<\/p>\n<p>Jende askok uste du bidaiatzeko modu honen alde egiteak erosotasunari edo dibertsioari uko egitea dakarrela, baina, Tarannaren webgunean nonahi dauden iruzkinak ikusirik, badirudi, behin bidaian murgilduta, bezeroek ahaztu egiten dutela ostatuak eduki behar duen izar kopurua eta gogoz saiatzen direla dena ikusteko asmoan eta esperientzia guztien bizipena optimizatzeko denbora izateko asmoan.<\/p>\n<p>Adituen hitzak eta mundu osoko berotegi-efektuko gasen igorpenen %8ren arduraduna turismoa dela aintzat hartuta (<a href=\"https:\/\/www.nature.com\/articles\/s41558-018-0141-x\">Nature Climate Change<\/a>), beharbada, komenigarria litzateke pitin bat gehiago baloratzea hemen aurkezten diren proposamenak oporren, joan-etorrien edo atsedenaldien plangintzak egiterakoan.<\/p>\n<p>A<span id=\"result_box\" class=\"short_text\" lang=\"eu\"><span class=\"\">rgazki<\/span><\/span>: <a href=\"https:\/\/unsplash.com\/photos\/OI19vIdk-us?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Niv Rozenberg<\/a> y <a href=\"https:\/\/unsplash.com\/photos\/20UlIG8Z8Gs?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Mukiibi John Elijah<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Turismo iraunkorrak modu eta estilo asko ditu, eta jarrera batzuk izatetik harago da. Bidaiatzeko modu desberdintzat jotzen bada ere, eta oraindik ere gutxienena, dauden aukera askotarikoek adierazten digute bide berri bat dagoela bidaietan esperientzia berriak bilatzen dituzten pertsonentzat.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25029,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3287,3289,3291,3285],"class_list":["post-25031","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-agrotravel-turismo-sostenible-eu","tag-ecomind-travel-eu","tag-taranna-eu","tag-turismo-iraunkorra"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25031","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25031"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25031\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25038,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25031\/revisions\/25038"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25029"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25031"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25031"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25031"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}