{"id":25053,"date":"2018-08-07T11:45:23","date_gmt":"2018-08-07T09:45:23","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=25053"},"modified":"2018-08-09T08:46:20","modified_gmt":"2018-08-09T06:46:20","slug":"paperezko-txoriak-birziklatzearen-gaineko-kontzientzia-handiena-duten-hirietarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/paperezko-txoriak-birziklatzearen-gaineko-kontzientzia-handiena-duten-hirietarako\/","title":{"rendered":"Paperezko txoriak, birziklatzearen gaineko kontzientzia handiena duten hirietarako"},"content":{"rendered":"<p><strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitateak<\/strong> harrotasunez esan dezake bigarren urtez jarraian lortu dituela \u201cPaperezko Txori Urdinak\u201d, <strong>ASPAPEL Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak<\/strong> eman ohi duen saria. Zehazki, 2017an, paper eta kartoi bilketan bikaintasunez aritzeagatik eman dio. Sari hori duela gutxi eman zion, eta, hartara, Iru\u00f1erriko Mankomunitatea, beste hamabi erakunderekin batera, gai honetan kontzientzia handiena duten hirien artean kokatu du.<\/p>\n<p>Epaimahaiak balioztatu zituen alderdien artean hauek daude: bilketa zerbitzuaren plangintza, edukiontzien hornidura, herritarrei ematen zaien informazioa eta haiei kontzientzia harrarazten saiatzea, bilketa osagarrien kalitatea eta berreskuratutako materialaren trazabilitatea. <strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen<\/strong> paper eta kartoi bilketarako ia 4.000 edukiontzi daude banatuta eskualdean. Etxebizitzen %88k adierazi zuten paper eta kartoi bilketa ona edo oso ona zela, eta negozioen eta enpresen %85ek iritzi bera eman zuten.<\/p>\n<p>Saria eskuratutakoak askotarikoak izateak erakusten du inplikazioa, elkarlana eta etengabeko hobekuntza direla sari hau lortzeko beharrezkoak diren osagaiak. <strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitateaz<\/strong> gain, beste 35 hirik lortu dute saria.<\/p>\n<p>Adibidez, <strong>Soriako Udalak<\/strong> ere lortu zituen Paperezko Txori Urdinak, edukiontzi urdinaren bidez gaikako bilketarako duen sistemarengatik. Zehazki, joan den urtean 1.075 tona berreskuratzeko bidea eman zion sistema horrek. Kaleetan bota daitezkeen hondakin horiei hiriaren erdialdeko saltokietarako egiten den \u2018atez ateko\u2019 sisteman bildutakoak gehitu behar zaizkie.<\/p>\n<p><strong>Palma<\/strong> hiriak, bere aldetik, paperezko bi txori eskuratu zituen, hiriaren gune historikoan gaikako bilketa mugikorra abian jartzeagatik, saltoki eta bulegoetarako kartoiaren atez ateko bilketarekin osatuta.<\/p>\n<p><strong>Kordobako Aldundiari<\/strong>, berriz, paperezko txori bat eman zioten, lanerako dituen lau ildoengatik: kale-plazetan papera eta kartoia botatzeko edukiontzien hornidura handitzea eta bai biltzeko maiztasuna ere; merkataritzako eremuetan kartoia atez ate biltzeko zerbitzua ematen duten udalerrien kopurua emendatzea; ekoizle handientzat edukiontziak kokatzea, adibidez, egoitza eta merkatuetarako; eta azkenik, udal garbiguneen sarea handitzea.<\/p>\n<p>Paperaren eta kartoiaren birziklapenerako gaikako bilketan udal kudeaketaren kalitatean aholkularitza emateko, ebaluazioa egiteko eta aitortza egiteko urteko programaren barnean daude aitortza horiek guztiak. Ez dago zalantzarik: industriaren, administrazioen eta herritarren inplikazioa giltzarria da karbono igorpenetan baxua, iraunkorra eta zirkularra den ekonomia baterantz aurrera egiteko.<\/p>\n<blockquote><p>PAPERA ETA KARTOIA ONGI BIRZIKLATZEAK DITUEN ONURAK<br \/>\n1 \u2013 Basoak salbatzen dira. Paper birziklatuaren tona batek 15 zuhaitz helduren bizitza salbatzen du.<br \/>\n2 \u2013 Energia aurrezten da. Energiaren %60 gutxiago behar da papera egiteko ore birziklatutik abiatuta zelulosa berritik abiatuta baino.<br \/>\n3 \u2013 Ura aurrezten da. Paper birziklatuaren tona batek 30.000 litrotik gora ur aurrezten ditu.<br \/>\n4 \u2013 Zaborren gainkarga murrizten da. Paper berriaren tona bakoitzak osasun-betegarriaren ia bi metro kubo okupatzen ditu. Zabortegiak erritmo nabarmen txikiagoan hazten dira papera birziklatzen denetik.<br \/>\n5 \u2013 Dirua aurrezten da. Ekoizleak %25 gutxitzen du zuntz kostua, eta, beraz, kontsumitzaileak gutxiago ordaindu beharko ditu paper birziklatuarekin egindako gaiak.<\/p><\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Papera eta kartoia biltzean bikaintasunez aritzea Paperezko Txori Urdinak emanda saritzen da Espainian. Sari horiek zer baloratzen duten eta ingurumenerako zein onura dituzten kontatuko dizuegu. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25051,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3323,3102,3321,3319],"class_list":["post-25053","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-aspapel-eu","tag-im","tag-papera-eta-kartoia-birziklatzea","tag-paperezko-txori-urdinak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25053","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25053"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25053\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25054,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25053\/revisions\/25054"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25051"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25053"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25053"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25053"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}