{"id":25153,"date":"2018-09-20T13:21:13","date_gmt":"2018-09-20T11:21:13","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=25153"},"modified":"2018-09-20T13:21:13","modified_gmt":"2018-09-20T11:21:13","slug":"deskontsumoa-ate-joka-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/deskontsumoa-ate-joka-dugu\/","title":{"rendered":"Deskontsumoa ate joka dugu"},"content":{"rendered":"<p><strong>Gure bizitzako edozein espazio deskontsumora makur dezakegu<\/strong>. Badira zenbait pertsona azken-azken belaunaldiko sakelako telefonoak alde batera utzi eta oinarrizko modeloak erabiltzen hastea erabaki dutenak, eginkizun nagusiak deitzea edo deiak jasotzea dituztenak. \u201cKonektatu ohi\u201d edo \u201cdeskonektatu\u201d esaten zaie, eta berriro ere komunikazio pertsonalagoa eta aplikazio digitalen hain mende ez dagoena edukitzea erabaki dutenak dira.<\/p>\n<p>Beste pertsona batzuek esaten digute beren trastelekuak, armairuak eta etxeak garbitzeak bakea ekarri diela, etxean milaka objektu pilatuta edukitzean ez zeukaten bakea. Jardunbide horren inguruan \u2013<strong>\u2018decluttering\u2019<\/strong> esaten zaio\u2013, hamarnaka metodo sortu dira, adibidez, Konmari, Kaizen\u2026 eta bai lanbide berriak ere, antolatzaile profesionala izatearena, besteak beste. Zehazki, helburua da ordena, garbitasuna eta horrekin batera bakea eramatea bakoitzak duen toki \u201csakratuenera\u201d, etxera.<\/p>\n<p>Ehungintzaren sektorean \u20132015ean, planetako CO<sub>2<\/sub> gasen igorpenen %2 eragin zituen sektore horrek, eta, kalkulatzen denaren arabera, 2050ean %26 eragingo ditu\u2013 ere badira ekimen ugari, gure ohiturak hobetzeko asmoa dutenak: <a href=\"https:\/\/www.greenpeace.org\/international\/act\/detox\/\">Detox mugimendua<\/a>, <em>fashion revolution<\/em> esaten zaiona, kapsula armairuak\u2026<\/p>\n<p>Honi buruz ez dakitenentzat, <strong>Detox mugimendua Greenpeacek<\/strong> sustatu zuen 2011n, ehungintzaren arloko munduko enpresa handiei zuzenduta, baina geroztik diseinatzaileek, modaren zaleek, ekintzaileek eta blogariek ere bat egin dute harekin, jantziak egitean substantzia toxikoak erabiltzea eta substantzia horiek ur iturriekin kontaktuan egotea saihesteko. Zazpi urte geroago, antolatzaileen iritziz, lortu diren aurrerabideak garrantzitsuak dira, ehungintzaren arloko kideen %15ek konpromisoa hartu baitute, eta beren ekoizpenetatik produktu kimiko arriskutsuak ateratzeko eta beren lantegietako lan-baldintzak hobetzeko hainbat ekintza gauzatu baitute. Hala eta guztiz ere, oraindik %85 gelditzen dira \u2013eta %85 asko dira\u2013 arazoan esku hartu gabe.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-25151\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1.jpg\" alt=\"\" width=\"6000\" height=\"4000\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1.jpg 6000w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/09\/fancycrave-254187-unsplash-1-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 6000px) 100vw, 6000px\" \/>Alderdi on bat da \u201cdetox\u201d hitza ohitura txarrak, haietako asko kontsumoarekin lotutakoak, aldatzen saiatzeari buruz hitz egiten dugunean erabiltzen hasi garela. <strong>Ignacio Ramonet<\/strong> kazetari, historialari, idazle eta neoliberalismoaren kritikariak adierazpen interesgarri bat idatzi zuen 2017an kontsumismo larriagotutik antikontsumismora igarotzeko ematen ari den pausoaren gainean. Zehazki, \u201corain itoarazten gaituztela sentitzen dugun gauzak, eta planeta itotzen dutenak\u201d historikoki pilatzera eraman gaituzten arrazoiak azaltzen ditu.<\/p>\n<blockquote><p><a href=\"https:\/\/redfilosoficadeluruguay.wordpress.com\/2017\/10\/15\/la-era-detox-del-consumismo-al-anticonsumismo\/\">Ramoneten artikulua hemen irakur daiteke<\/a>.<\/p><\/blockquote>\n<p>Edonola ere, <strong>Mercedes Guti\u00e9rrez-Moyano Zimmermann<\/strong> psikologo konduktualak, <a href=\"https:\/\/www.slowfashionnext.com\/blog\/2015\/05\/14\/detoxwithdrslow-5-los-habitos-de-consumo\/\">Slow Fashion Next mugimenduak egindako elkarrizketa batean<\/a>, aitortzen du oso finkatuta dauden kontsumo ohiturak \u2013eta hala daude gizarte garatuetan eta bai gizarte behartsuagoetan ere\u2013 aldatzen zailak direla, batez ere gure eguneroko bizimoduan publizitatearen eragina erabatekoa delako.<\/p>\n<p>Argi dago kontsumitzeko modu berrietan txikitatik hezteak eta kontsumitzeko ditugun ereduak (ez erostea erosteagatik, jaramon gutxiago egitea publizitateari eta kasu gehiago kontsumitzen duguna ekoizten duten pertsonen lan-baldintzei, gehiago birziklatzea eta abar) aldatzeko beharraren gainean pertsonalki eta gizarte gisa kontzientzia handiagoa hartzeak norbanako bakoitzari lagunduko diola, lehenik eta behin, eta, are garrantzitsuagoa dena, baita planetari ere.<\/p>\n<p>Kalkulatzen denez, mundu osoan CO<sub>2<\/sub> gasen igorpenen ehuneko berrogeita hamar inguru kontsumitzen dugun guztia ekoizteko erabiltzen diren baliabideei lotuta daude. Ekonomia zirkularra garatzearen inguruan sortzen ari den indarrak lagundu ahal izango luke zabortegira bideratzen diren baliabide baliotsuen bolada geldiarazten\u2026 baina kontsumitzaile gisa dugun lana eta ardura ere garrantzitsua da eta merezi du ohiturak aldatzea. <strong>Deskontsumoa egiten duzu? Konta iezaguzu zure esperientzia!<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Deskontsumoa ate joka dugu, mugimendu sozial desberdinen bidez: erosteko ditugun moduak planteatzera bultzatzen gaituzte, eta bai ia erabili gabe erraz-erraz alde batera uzten ditugun objektuak ekoizteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak planteatzera ere.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25149,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3463,3465,3467,3469,3461,3471,3459],"class_list":["post-25153","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-alargaszentzia","tag-baliabideen-kontsumoa","tag-detox-eu","tag-ignacio-ramonet-eu","tag-kapsula-armairuak","tag-low-food-eu","tag-zero-zabor"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25153","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25153"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25153\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25156,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25153\/revisions\/25156"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25149"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25153"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25153"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25153"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}