{"id":25267,"date":"2018-11-23T11:48:00","date_gmt":"2018-11-23T10:48:00","guid":{"rendered":"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=25267"},"modified":"2018-11-23T11:51:53","modified_gmt":"2018-11-23T10:51:53","slug":"nola-birziklatu-gure-etxeko-botika-kutxako-sendagaiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/nola-birziklatu-gure-etxeko-botika-kutxako-sendagaiak\/","title":{"rendered":"Nola birziklatu gure etxeko botika-kutxako sendagaiak"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">Hondakinen Prebentziorako Europako Astean erabat murgilduta gaudela, <strong>SIGREk<\/strong> kanpaina berria abiarazi du, sendagaiak birziklatzeko orduan herritarren elkarlan saiatua eskertzeko, batetik, eta hutsik dauden ontziak edo botika hondarrak dituztenak zuzen birziklatzearen gainean kontzientzia harrarazten jarraitzeko, bestetik.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Sendagaiak zaborretara edo hustubidetik behera botatzeak eragin kaltegarria izan dezake ingurumenerako, lurzorua, ura, ibaia edo ekosistemak kutsatzeko arriskuarengatik. Beste alde batetik, iraungita dauden, kontserbatze egoera txarrean dauden edo jada bukatuta dauden sendabideetako hondarrak etxetik kentzeak haien erabilera desegokitik eratorritako arazoak ekiditen ditu eta mundu mailako arazo bat arintzen da, antibiotikoen erabilera okerrak eragindako bakterio-erresistentziena, hain zuzen.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Hondakin mota hau zuzen botatzeko orduan herritarren laguntzari dagokionez <strong>SIGREk<\/strong> ematen dituen datuak ezin hobeak dira, eta urtetik urtera hobekuntza erakusten dute. Egun, herritarren %97k uste dute botikak zaborretara edo hustubidetik behera botatzeak kalte \u201cdezentea edo handia\u201d egiten diola ingurumenari. Beste alde batetik, 10 etxebizitzatatik 9tan botika-kutxa nolabaiteko erregulartasunarekin berrikusten dute eta ia kasuen ehuneko ehunean aurkitzen dute kendu egin beharko litzatekeen sendagairen bat, edo iraungita dagoelako, edo kontserbatze egoera txarrean dagoelako, edo amaitu gabe dagoelako.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Arrakastaren oinarrian bilketa sistema zabal bat dago, 21.779 <strong>SIGRE<\/strong> gune baino gehiago hartzen dituena Espainiako beste hainbeste botikatan, industria farmazeutiko bereziki aktiboa hondakinak prebenitzean, ontzien ekodiseinuko 2.350 neurri baino gehiago dituena (bolumena edo pisua murriztea, material biodegradagarriak erabiltzea, eta abar) eta hondakin hauen bilketarekiko konpromisoa hartua duen banaketa sistema bat.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Herritarren eginkizuna ere ezin da ahaztu. <em>\u201cSendagaiak zuzen birziklatzeak onura du ingurumenerako eta osasunerako\u201d<\/em>, gogorarazi digu <strong>Juan Carlos Mampaso SIGREko zuzendari nagusiak<\/strong>. Bere ustez, herritarrek badakite hori, baloratu egiten dute eta horregatik hartzen dute parte hain era aktiboan mota honetako produktuak birziklatzean.<\/span><\/p>\n<div id=\"attachment_25261\" style=\"width: 3452px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-25261\" class=\"size-full wp-image-25261\" src=\"http:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE.jpg\" alt=\"\" width=\"3442\" height=\"2266\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE.jpg 3442w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE-300x198.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE-768x506.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE-1024x674.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/00025PUNTO-SIGRE-600x395.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 3442px) 100vw, 3442px\" \/><p id=\"caption-attachment-25261\" class=\"wp-caption-text\">SIGRE gune baino<\/p><\/div>\n<p><span lang=\"EU\">Botiketako <strong>SIGRE guneetan<\/strong> utzitako ontzien materialak birziklatuta, azken 16 urteetan, 495.000 zuhaitz baino gehiago moztea saihestu da, 245 milioi litro ur eta 210 milioi kW\/h-aren baliokidea den aurrezpen bat lortu da, eta atmosferara 70.000 tona CO<sub>2<\/sub>igortzea ekidin da.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Norbaitek ez badaki ziur nola jokatu, hona hemen gako batzuk modu seguruan egiteko:<\/span><\/p>\n<blockquote><p><strong><span lang=\"EU\">ZER ERAMAN DAITEKEEN ETA NOIZ<\/span><\/strong><br \/>\nSendagai bat bukatutakoan, ontzi hutsa bota behar da botikan, edozein estilotakoa dela ere, blisterra, flaskoa, tuboa, aerosola\u2026, eta kartoizko kaxarekin batera egin behar da.<br \/>\nSendabide bat amaitutakoan, sobera gelditu den sendagaia duen ontzia botikako SIGRE gunean utzi behar da, hura ere bere kaxaren barnean.<br \/>\nBotika-kutxa berrikustean, iraungita dauden botikak, kontserbatze egoera txarrean daudenak eta jada behar ez direnak bota egin behar dira. Hori guztia botikara eramango dugu.<\/p>\n<p><strong>ZER EZIN DEN ERAMAN<\/strong><br \/>\n<span lang=\"EU\">SIGRE guneetako ontzietan ezin izango dira inolaz ere orratzak utzi, zerrenda erreaktiboak, objektu ebakitzaileak, matxardak, protesiak, termometroak, pilak, erradiografiak, gazak, txaplatak, eta abar. Zenbait autonomia erkidegotan, berariazko edukiontziak daude orratzak eta objektu ebakitzaileak botatzeko, osasun etxeetan edo botiketan egoten direnak; pilak, erradiografiak edo mediku erabilerako gailu elektronikoak bilketa sistemetan edo udal mailan egokitutako garbiguneetan bota behar dira; gazak, txaplatak, esparatrapuak eta abar, etxean erabiltzen direnak, gainerakoen frakzioko edukiontzira bota behar dira. <\/span><\/p><\/blockquote>\n<p><span lang=\"EU\">Salbuespen bat baino ez dago orratzen kasuan: sendagaiaren ontziari batuta dauden eta hartatik bereizi ezin diren orratzak <strong>SIGRE gunean<\/strong> utzi ahal izango dira, besteak beste, luma batzuk eta aurretik kargatuta dauden xiringak. Nolanahi ere, egoki estali beharko dira, beren luma-estalkia edo babesteko gailua erabilita.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Zalantzarik badugu, botikariek argitu diezagukete zer utz dezakegun eta zer ez botikako <strong>SIGRE gunean<\/strong>. <\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela 16 urtetik, SIGRE guneak tokia egiten joan dira botiketan eta gizartean, herritarrek jada bai baitakite etxean erabiltzen ditugun sendagaiak botatzeko tokiak direla. Hondakin horiek egoki kudeatzeak ingurumeneko eta osasuneko arazoak saihesten ditu. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25272,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[2869,3637,3639],"class_list":["post-25267","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-aholkuak","tag-sendagaiak-birziklatzea","tag-sigre-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25267"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25267\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25269,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25267\/revisions\/25269"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25272"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25267"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25267"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}