{"id":25858,"date":"2019-06-05T11:48:56","date_gmt":"2019-06-05T09:48:56","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=25858"},"modified":"2019-06-05T11:49:49","modified_gmt":"2019-06-05T09:49:49","slug":"airearen-kutsadurarik-gabeko-mundua-eskatzeko-egun-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/airearen-kutsadurarik-gabeko-mundua-eskatzeko-egun-bat\/","title":{"rendered":"Airearen kutsadurarik gabeko mundua eskatzeko egun bat"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Munduko biztanle guztion %90ek aire kutsatua arnasten dugu<\/strong>. Datu kezkagarria da, baina, era berean, saihesteko modukoa, gure esku baitago egoera hori arintzeko aldaketak egiten hastea. Teknologia berriak, izan ere, oso baliagarriak izan daitezke airearen kutsadura murriztea ekar dezaketen <a href=\"https:\/\/www.worldenvironmentday.global\/es\/cuestionarios-y-encuestas\">keinu txikietako<\/a> batzuk ezagutzeko.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gure <strong>etxebizitzak, industria, garraioa, nekazaritza eta hondakinen kudeaketa<\/strong> dira <a href=\"https:\/\/www.worldenvironmentday.global\/es\/sabias-que\/tipos-de-contaminacion-del-aire\">bost kutsadura-iturri nagusiak<\/a>. <strong>Ingurumenaren Mundu Eguna<\/strong> ospatzean, <strong>Nazio Batuen Erakundeak<\/strong>, batetik, gogorarazi nahi dio gizarteari giza jarduerak gure planetaren gainean duen eginkizun nagusia, eta, bestetik, gobernuei, erakundeei, industriei eta partikularrei eskatu nahi die <em>\u201cjada ezagunak eta inplementatzeko modukoak diren\u201d<\/em> neurriak hartzeko energia berriztagarriak eta mundu osoan airearen kalitatea hobetuko duten teknologia berdeak esploratzeko. Erakundearen webgunean, mezu hau nabarmentzen dute: <em>\u201ckutsadura-mota desberdinak ulertzeak, eta bai gure osasunari eta ingurumenari nola eragiten dioten ulertzeak ere, arnasten dugun airea hobetzeko neurriak hartzen lagunduko digu\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube aligncenter wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"OMS: Respira la Vida - C\u00f3mo la contaminaci\u00f3n del aire afecta a tu cuerpo\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/vdhDnYdBDhQ?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>MASKARA, SINBOLO GISA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bai mezua eta bai beharra ere ikusgai egiteko, <strong>NBEk<\/strong> erronka jo die herritarrei maskara bat erabil dezaten airearen kutsaduraren kontra borrokatzeko sinbolo moduan. <strong>\u201cMaskaren erronkarekin\u201d<\/strong> bat egitera animatzen gaitu: \u201cEstali sudurra eta ahoa zapi batekin, egin argazkia eta kaleratu sare sozialetan #AirearenKutsadurarikGabe traolarekin, beste pertsona batzuk izendatuta, haiek ere bat egin dezaten kausarekin\u201d. Hori dela-eta, baliteke egun hauetan maskarak albiste eta sare sozialetako protagonistak izatea.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube aligncenter wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"World Environment Day 2019 - Mask Challenge\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/3dg152zbTvg?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p>Sinbolo bat izateaz gain, maskara ekintzarako bitartekoa eta sorkuntzarako mihisea ere bihurtu da <strong>Ingurumenerako Nazio Batuen Erakundeak duen Programarako<\/strong>. <a href=\"https:\/\/www.maskbook.org\/en\/\">Maskbook<\/a> proiektuaren webgunean ikus daiteke nola mundu osoko 2.500 pertsonak baino gehiagok antsietatea eta herstura eragiten duen irudi bat (maskararekin estalitako aurpegiena) baikortasunaren eta planetarekiko konpromisoaren adierazpide bihurtu duten.<\/p>\n\n\n\n<p>Egun hauetan zeurea egiteko gogoa baduzu edo ahalik eta ekologikoena egiteko ideien bila bazabiltza, proiektuaren webgunean (2016az geroztik Ingurumenerako Nazio Batuen Erakundeak duen Programak babesten du) milaka adibide aurkituko dituzu.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Eta hori guztia gure bizimodu-eredua aldarazi nahi duen lelo batean jarrita arreta: <strong>\u201cAirearen kutsadurarik gabeko planeta baten alde batuta\u201d<\/strong>. Eraginak zuzenean nabaritzen ditugun modelo bat, nahiz eta horren jakitun ez izan. Hori dela-eta, beharbada, lehenbizi jabetu beharko genuke inguruan dugun errealitateaz, esate baterako, <a href=\"https:\/\/breathelife2030.org\/city-data-page\/?city=1600\">gure hirietako airearen kalitatea egiaztatuta<\/a>&nbsp;edo denbora errealean kontsultatuta, planetako edozein tokitatik, gure eremuaren kutsadura-mailak eta haien bilakaera egunean zehar. Horretarako, behera kargatu <a href=\"https:\/\/plumelabs.com\/en\/air\/\">Plume Air Report-Pollution aplikazioa<\/a>&nbsp;zure sakelakoan.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Munduko biztanle guztion %90ek aire kutsatua arnasten dugu. Datu kezkagarria da, baina, era berean, saihesteko modukoa, gure esku baitago egoera hori arintzeko aldaketak egiten hastea.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":25856,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[4136,3257,4135],"class_list":["post-25858","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-maskarenerronka","tag-aire-kutsatua","tag-ingurumenaren-mundu-eguna"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25858","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25858"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25858\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25863,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25858\/revisions\/25863"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25856"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25858"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25858"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25858"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}