{"id":26160,"date":"2019-10-29T12:46:07","date_gmt":"2019-10-29T11:46:07","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=26160"},"modified":"2019-10-30T10:01:02","modified_gmt":"2019-10-30T09:01:02","slug":"mujeres-en-bici-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mujeres-en-bici-2\/","title":{"rendered":"\u00abMujeres en Bici\u00bb"},"content":{"rendered":"\n<p>2014an, <strong>Erkuden Almagrok<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.mujeresenbici.es\">Mujeres en Bici<\/a> izeneko ekimena jarri zuen abian Iru\u00f1ean, emakumeei seguru sentitzen eta bizikletaz %100ean gozatzen laguntzeko helburuarekin. Egun, komunitate horrez gain, klub bat sortu du, <strong>Bizikume<\/strong> izenekoa, 200 bazkide baino gehiago dituena eta ikastaro eta jarduera ugari antolatzen duena; <a href=\"https:\/\/www.mujeresenbici.es\/el-libro\/\">liburu bat<\/a> idatzi du, bizikletaren arlo zoragarrian hasten diren emakumeei bakarrik eskainia; eta, Txirrindularitzako Espainiako Federazioaren aginduz, herrialdeko geografia osoan dauden emakumeen kluben mapa koordinatzen du. <a href=\"https:\/\/www.mujeresenbici.es\/mapa\/\">Egun, 146 daude zerrendatuta<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignleft is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/DSC_5198-640x426.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-26146\" width=\"480\" height=\"320\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/DSC_5198-640x426.jpg 640w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/DSC_5198-640x426-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/DSC_5198-640x426-600x399.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 480px) 100vw, 480px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p><strong>Erkudenek<\/strong> hogei urte igaroak zituen lehiaketako txirrindularitzan, <strong>Club Ciclista Ermitaga\u00f1a<\/strong> izenekoaren barnean, bizikletatik jaistea erabaki zuenean. Orduan, irteerak eta txangoak egiteko pertsonak bilatu zituen, ez entrenamenduak, baina aurkitu zuenak ez zuen asebetetzen: <em>\u201cBatik bat, mutilen taldeak ziren, eta adinarengatik zela edo zeuzkaten erritmoengatik zela, ez nintzen eroso sentitzen azkenean\u201d<\/em>.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Hori hala izanik,&nbsp;&nbsp;berak bezala bizikletaz beste modu lasaiago batean gozatu nahi zuten beste neska batzuen bila hasi zen. Era harrigarrian, bizikletan ibiltzen hasi nahi zuten neska asko aurkitu zituen, baina ez zekiten nola, non ezta norekin ere.&nbsp;<em>\u201cArropa edo bizikleta desegokiak erabiltzen zituzten, ia ez zekiten garapenak erabiltzen, ez ziren ongi orientatzen errepidera ateratzeko edo mekanikako gutxieneko ezagutzak falta zituzten\u2026 Bizikletaren inguruan aurkitzen joan naizen istorioak benetan bitxiak dira\u201d<\/em>, aitortzen du <strong>Erkudenek<\/strong>.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Hasiera hartatik bost urte igaro eta gero, <strong>Almagrok<\/strong> onartzen du zerbait aldatu dela, gutxienez <strong>Iru\u00f1ean<\/strong>, eta jada errealitatea dela beren artean elkarretaratzeak egiten dituzten emakume-taldeak aurkitzea, martxetara doazenak, lehiaketetara, gurpilen mundua bere bertsio desberdinetatik ezagutzen doazenak: bidaiariak, lehiatzaileak, hirian ibiltzen direnak, mendian, errepidean\u2026 <em>\u201cIzan ere, hasiera hartako emakume batzuk enduroa egiten ere hasi dira, teknika eta ezagutza handia eskatzen duen txirrindularitzako praktika bat. Beste batzuk, berriz, beren ongizate-zonan daude, eta hori ere ongi iruditzen zait\u201d<\/em>.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Bizikleta aukeratzen duten emakumeen artean, hiru mota handi deskribatzen ditu. Hirian lekualdatzeko erabiltzen dutenak, kirolarekin lotuagoak dauden motibazioak bilatzen dituztenak eta ziklo-bidaiariak edo bidaia handiei edo beren buruari proposatzen dieten erronkei beldurrik ez dietenak: Frantziako Tourra igarotzen den gailurretara igotzea\u2026 Edonola ere, gehien eskatzen dizkioten zerbitzuak dira errepideko bizikletan ibiltzen hasteko ikastaroak eta, horrekin, garapenak erabiltzen ikastekoak eta ibiltzeko ibilbideak ezagutzekoak. Mendiko bizikletan ibiltzen ikastekoak ere eskatzen dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>Emakumeen txirrindularitza gorantz doan kirol-modalitatea da. Beste kirol-diziplina asko bezala bere tokia eskatzen hasi da, baina ekintzaile iruindar honek aitortu du hasieran kirol honetako sektore maskulinoaren mesfidantzen aurka borrokatu behar izan zuela, bere jarduerak dakarren genero-segmentazioarengatik.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Denborarekin, lortu du ulertaraztea <strong>Mujeres en Bici<\/strong> ekimenak proposatzen duenak oso ezaugarri bereziak dituela eta ibilbideak egitera edo erronketan izena ematera animatzen diren emakumeetara egokitutakoak: bizikletan ibili ahal izateko denborarengatik, erritmo desberdinak eskatzen dituzten gaitasun fisikoengatik edo bai parte hartzen duten pertsonen interesengatik. <em>\u201cAskotan denbora gehiago ematen dugu argazkiak egiten edo kafea hartzen, pedalei eragiten baino!\u201d<\/em>, aitortzen du <strong>Erkudenek<\/strong> berak. Dena den, argi uzten du antolatzen diren irteerak ez direla bakarrik neskentzat eta parte hartu nahi duen orori zabalik daudela, <em>\u201csoil-soilik ixten dugu parte-hartzea, bakarrik emakumeei utzita, erronken kasuan\u201d<\/em>, zehazten du. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"640\" height=\"478\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Ordizia-640x478-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-26157\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Ordizia-640x478-1.jpg 640w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Ordizia-640x478-1-300x224.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Ordizia-640x478-1-600x448.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Adierazi du kasu askotan bizikleta terapeutikoa izan dela emakume askorentzat: <em>\u201cBazeuden inoiz bizikletarik eduki ez zuten emakumeak edo txikitan erabiltzen uzten ez zietenak, eta beste batzuek bizikletan babes hartu dute, besteak beste, banantze- edo dibortzio-prozesu traumatikoak bizi izan eta gero\u201d<\/em>.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Egun, esan daiteke irteera puntualak antolatzeko helburuarekin eta ezustean sortu zen ekimena profesionalizatu egin dela <strong>Bizikume klubaren<\/strong> bidez. Kluba ikastaro eta erronka berrietan ari da lanean, baina, batez ere, bizikletaz gozatzera bultzatzen ditu emakumeak, bai bizikleta erabiltzen urteak daramatzatenak eta bai, beldurrengatik edo zalantzengatik, bi gurpilen gainean seguru sentitzen ez direnak ere.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Emakumeen txirrindularitza gorantz doan kirol-modalitatea da. Beste kirol-diziplina asko bezala bere tokia eskatzen hasi da. Dena den, oraindik ere emakume askok zalantzak edo mesfidantza sentitzen dute bizikletaz ibiltzean. Iru\u00f1ean, Mujeres en Bici ekimenak bost urte daramatza bizikletaren erabilera emakumeen artean zabaltzen, eta emaitzak ezin hobeak dira.  <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":26156,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2901],"tags":[],"class_list":["post-26160","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mugikortasuna"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26160","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26160"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26160\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26166,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26160\/revisions\/26166"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26156"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26160"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26160"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26160"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}