{"id":26180,"date":"2019-11-12T13:37:00","date_gmt":"2019-11-12T12:37:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=26180"},"modified":"2019-11-12T17:57:57","modified_gmt":"2019-11-12T16:57:57","slug":"komunaren-balioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/komunaren-balioa\/","title":{"rendered":"Komunaren balioa"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Munduko biztanleen %60k ez dute komun-ontzirik etxean ez eta saneamendu-sistema segururik ere, horrek berekin dakartzan osasungarritasun-arazoekin. Ia 700 milioi pertsonak beren eginkariak aire zabalean egiten dituzte, erosotasunik eta higienerik gabe. Hainbat herrialdetan, besteak beste, <strong>Mongolian<\/strong>, oraindik ere borrokan ari dira komun-ontzien inguruko tabuak baztertzeko eta haiek elementu ezinbestekoak, funtzionalak eta seguruak izan daitezela lortzeko, adibidez, <em>\u201cLet&#8217;s Change Our Toilets\u201d<\/em> izeneko kanpainarekin, <strong>Oyungerei Tsedevdamba<\/strong> aktibistarena. Beste herrialde batzuetan, garatu gabeko saneamendu-sistemak erabiltzen dituzte, hala nola simaurtegiak dituzten komunak, gizakion hondakinak bildu eta tratatzen dituztenak, laboreetarako ongarriak egiteko. Toki batzuetan, hezeguneak eta kanaberadiak eraikitzen dituzte, ur fekalak iragazi eta, hartara, ez iristeko zuzenean ibaietara. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta hori gertatzen den bitartean, mundu garatuan, non estolda-sarera konektatuta dagoen komun-ontzi bat izatea ohikoa den eta ez den zaila komun publikoak aurkitzea kaleetan, komun-ontzia zakarrontzi moduan erabiltzeko atrebentzia dugu, izugarrizko buxadurak eraginez hondakin-uren sareetan.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Erabileran eta pentsamoldean dauden diferentzia horiek guztiek eraman zuten <strong>Nazio Batuen Batzar Nagusia<\/strong> azaroaren <strong>19a Komunaren Mundu Egun<\/strong> izendatzera, <a href=\"https:\/\/www.un.org\/es\/events\/toiletday\/\">kontzientzia harrarazteko eta sentsibilizatzeko eguna izan dadin<\/a>. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Izan ere, gure ingurune hurbilenean, badirudi ahaztu egin zaigula zein den&nbsp;<strong>komun-ontzien eginkizun nagusia<\/strong>: gorozkiak, txiza eta, gehienez, komuneko papera biltzea. Besterik ez. Hala ere, ohikoa da higiene intimoko mota guztietako elementuak, kotoi-zotzak eta paper-zapi \u2018arriskutsuak\u2019 botatzea bertara. Gero, hori guztia tapoi erraldoi bat sortzen joaten da, <em>Fatberg<\/em> esaten zaiona eta ur-hoditeriak buxatzen dituena. Horrek berekin ekartzen dituen mantentze-gainkostuez gain \u2013urtean 500 milioi euro baino gehiago Europan\u2013, zikinkeria-bola horrek ingurumen-arazoak ere eragiten ditu, besteak beste, tratatu gabeko ur fekalek gainezka egitea edo urak kutsatzea. Ikusten denez, guztiz ekidin daitezkeen arazoak.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Beharrezkoak diren jokaera-aldaketa&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Ur Horniduren eta Saneamenduen Espainiako Elkarteak (AEAS)<\/strong> eta 99 erakundek baino gehiagok arazo hau nabarmenduko dute aurten, \u2018Ez elikatu estoldetako munstroa\u2019 izeneko kanpainaren bidez. Hain zuzen, arazoa konpondu ahal izango litzateke \u201ctxiza, kaka eta papera besterik ez da bota behar\u201d maxima aplikatuta edo, gainerakoan, bi ideia erraz eta soil hauetako bat:&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Bainugelan zakarrontzi bat kokatzea.<\/li><li>Hondakinak zuzen bereiztea.&nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/li><\/ul>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Ilustrazio honetan argi eta garbi ikusten da non bota behar ditugun zenbaitetan komun-ontzitik behera oker botatzen ditugun hondakin ohikoenak.&nbsp;&nbsp;<strong>&nbsp;<\/strong><\/h3>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignleft is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-1024x605.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-26181\" width=\"768\" height=\"454\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-1024x605.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-300x177.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-768x453.png 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-600x354.png 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA-390x230.png 390w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/ContenedoresResiduos-EUSKERA.png 1931w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Nazio Batuen<\/strong> Erakundeak bizi-salbatzailetzat, duintasunaren babesletzat edo aukeren sortzailetzat joa, giza eskubide bat eskuratzeko bidea ematen digun elementuaren sinboloa da komuna: saneamendua.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size wp-block-paragraph\">Argazki:\u00a0<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@hobz?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Gilles Desjardins<\/a>.\u00a0<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/s\/photos\/wc?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Unsplash<\/a>                                                                                        Ilustrazioa: Ecoblog MCP<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Komuna giza eskubide bat eskuratzeko bidea ematen duen elementua da: saneamendua. Beste batzuk ere errazten ditu, hala nola osasuna, duintasuna eta ongizatea. Edonola ere, dela osasun-arazoak edo kutsadurakoak ekidingo dituzten instalazioak ez edukitzeagatik, dela egiten dugun erabilera txarrarengatik, komunak eskatzen du bere balioaren jakitun izatea. Komunaren Mundu Egunak hala ekarriko digu gogora. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":26174,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[2869],"class_list":["post-26180","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-aholkuak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26180","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26180"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26180\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26189,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26180\/revisions\/26189"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26174"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26180"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26180"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26180"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}