{"id":26272,"date":"2019-11-28T14:50:47","date_gmt":"2019-11-28T13:50:47","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=26272"},"modified":"2019-11-28T14:51:03","modified_gmt":"2019-11-28T13:51:03","slug":"oihalen-berrerabilera-ehun-artisautzako-era-askoren-oinarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/oihalen-berrerabilera-ehun-artisautzako-era-askoren-oinarria\/","title":{"rendered":"Oihalen berrerabilera: ehun-artisautzako era askoren oinarria"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Rosa M\u00aa Cepa<\/strong> eskulangile bat da, eta duela bost belaunaldi herenaitonak El Bod\u00f3n herri txikian (Salamanca) abian jarri zuen ehundegi bat zutik du duela 20 urte baino gehiago. <a href=\"http:\/\/mantaseltaxistarosa.blogspot.com\">Ehundegi horretan<\/a>, une honetan, 200 urtetik gora dituen ehungailu bat du, eta XX. mendearen hasierako eta erdialdeko pare bat gehiago, eta zabalik dago bisita egin nahi duen ororentzat. Zerrendekin egindako mantak \u2013Espainiako beste toki batzuetan\u00a0<em>jarapa<\/em>edo jantzi arruntekin egindako alfonbra esaten zaie\u2013 logelak apaintzen ari dira, ibilgailuen eserlekuak edo maletategiak babesteko balio dute, edo piknikak egiteko alfonbratxo moduan erabiltzen dira.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040137.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-26260\" width=\"400\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040137.jpg 400w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040137-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Berak onartzen duenez, artisautza tradizionaleko modu bat da berea, oihalak berrerabiltzean oinarritzen dena: <em>\u201cHemen oihalak birziklatzen ditugu. Ni neu joaten naiz lantegira eta aprobetxa daitekeela iruditzen zaidana hartzen dut: ebakinak, botatzekoak izango liratekeen oihal-ertzak\u2026 Bezero batzuek, aldiz, harilkoak ekartzen dizkidate, piezak neurrira egiteko, garai batean egiten zen moduan\u201d<\/em>.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Antzina, etxeko ehungailuetan ehuntzen aritzen ziren pertsonak inguruko herrietara joan ohi ziren, batetik, enkarguak hartzeko, eta bestetik, herritar haiek mataza handietan prestatzen zuten ehun-materiala bereganatzeko. <em>\u201cGarai batean, artilea edo etxeko lihoa erabiltzen zen zakuak edo janzteko arropak ehuntzeko. Gero, zapitxo-harilkoak izan ziren, funtsean alfonbrak edo eserlekuak estaltzekoak egiteko erabiltzen direnak. Haiek erabilita, ehun-hondakinak berrerabiltzeaz gain, lehengaia aurreztu ere egiten zuten\u201d<\/em>, zehaztu du <strong>Rosak<\/strong>.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Berak gogora ekarri duen moduan, <em>\u201cehundegietakoa oso jarduera emankorra izan zen XVIII. mendetik aurrera Salamancako probintzian. Izan ere, eskuarki, ehungailuko lanak nekazaritzako zereginekin batera egiten ziren bertan\u201d<\/em>. Egun, Salamancako probintzian bere lana artisau-eran edo eskuz egiten duen apurretakoa da <strong>Rosa.<\/strong>\u00a0<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040160.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-26261\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040160.jpg 500w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/P1040160-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Urtean zehar, tamaina desberdinetako alfonbrak egiten ditu, eta bai pieza bereziagoak ere, adibidez, errezelak edo bai tapiz artistikoak ere. Gero, azoka tradizionaletan saltzen ditu edo El Bod\u00f3nen duen tailerretik bertatik, baina arazoak izaten ditu ardura handia eskatzen duen artisau-jardun honi balioa ematea lortzeko: <em>\u201cBistan da eskala handiko ekoizpenen aurka lehiatzen garela, prezioak asko merkatzen dituztenen kontra, baina pieza bakoitza nola egiten den erakusten dudanean (zenbait azokatara, zurezko ehungailu txiki bat eramaten du) edo tailerrak ematen ditudanean, prezioarekin lotutako iritziak edo errezeloak (ez dira garestiak, gainera) murriztu egiten dira\u201d<\/em>.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Orain ekonomia zirkularra esaten zaiona duela urte askotik asmatuta dagoela erakusten digun adibide bat baino ez dira Rosa Cepak egiten dituen zerrenden mantak edo\u00a0<em>jarapak<\/em>. Eta iritzi horren beraren alde agertu zen duela hilabete batzuk <strong>Chus Toledo, Errioxako Pradillo de Cameros herriko turismo-bulegoaren arduraduna<\/strong>,\u00a0<em>almazuela<\/em>esekien jaia aurkeztean. Patchworkaren antz handia duen ehun-eskulangintza mota bat da, eta Errioxako mendietako herrietan egiten zuten tradizioz.<\/p>\n\n\n\n<p>Brasilgo\u00a0<em>fuxico<\/em>teknika bezala, diru-eskasiako garaian sortutakoak dira\u00a0<em>almazuelak<\/em>, soinekoak eta jantzi zaharrak birziklatzeko. Orain kultura- eta historia-ondarearen ondasun dira, eta erakunde eta ekimen askok zaintzeko konpromisoa hartua dute. Era berean, sormenezko teknikak dira, gure egun hauetaraino apaintzeko xedeekin iritsi direnak, eskulan moduan, eta hondar-kasu batzuetan goi-mailako joskintzako aplikazio moduan.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Edonola ere, <strong>Unesco<\/strong> etxeak kaleratutako <strong>\u201cH\u00e1blame de la artesan\u00eda\u201d <\/strong>liburuan adierazten den moduan, artisautza \u2013zeinak tradizionalki mugarik gabe eta baliabide iraunkorretatik zetozen lehengaiak erabiltzen ekoitzi duen, eta, besteak beste, eguneroko bizimodua, berreskuratzea, birziklapena, ingurumena eta abar bezalako esparruak esploratzen dituen\u2013 gero eta mehatxatuago dago edo desagertzeko bidean, ingurumen-arazoek markatzen duten mundu batean.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Patchworka, brodatua edo ehungailua bezalako artisau-teknikak ezagutzeak ez luke moda hutsa izan behar, <strong>Alazne Juanizek<\/strong> gogorarazi digunez. <strong>Emausko Trapuketariek Berriozarren (Nafarroa)<\/strong> duten gunean joskintzako, patchworkeko eta\u00a0<em>fuxicoko<\/em>tailerrak emateko ardura du Juanizek, eta ondokoa azaltzen du: <em>\u201cOso interes handia ikusten dut pertsonen artean, baina moda hutsa izatea saihesteko, ni beti harago joaten saiatzen naiz, ideia berriak emanez oihalei beste bizitza bat emateko, jantzien bizitza erabilgarria luzatzen duten konponketetan aplikatzeko\u2026\u201d<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Gure esku dago kontatu dizkizuegun adibideen bezalakoen balioa nabarmentzea, batetik, kultura-tradizioei eustea dakartelako, eta, bestetik, haiek ezagutzeak eta garai berrietara egokitzeak baliabideak balorizatzen eta berreskuratzen lagundu diezagukeelako.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><strong>PATCHWORKA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Patchworka (hitzez hitz, adabakiekin edo petatxuekin egindako lana) duela milaka urte sortu zen ehun-teknika da, arropa adabatzeko premiaren erantzun moduan, eta ornamentaziorantz egin du bilakaera.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><strong>FUXICO<\/strong>A<\/p>\n\n\n\n<p>Ehunka urte dituen teknika da\u00a0<em>fuxicoa<\/em>. Ehun-txatalak erabiltzen dira: puntadak ematen zaizkie eta ondoren izurtu edo tolestu egiten dira, loreak edo xehetasun apaingarriak eratzeko. Portugesez \u201cesamesa edo zurrumurrua\u201d adierazteko duten hitzetik sortu zen izena, beren edo beste batzuen gauzei buruz hitz egiten zuten bitartean josteko elkartzen ziren brasildar emakumeei aipamena eginez.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><strong>SASHIKOA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Japoniako teknika honek milaka urte ditu. Albainua edo albainu txikia bezalako puntada-mota bat erabiltzen du, piezak petatxatu eta elkartzeko. Hala, arroparen bizitza erabilgarria luzatzea lortzen zen. Egun, apaintzeko funtzionalitatea du.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Argazkiak: <em><a href=\"http:\/\/www.elisamerinoc.com\">Elisa Merino <\/a><\/em>(Blog Mantas de tiras El taxista).<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@onesummerday11?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Dinh Pham<\/a>.&nbsp;<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/s\/photos\/patchwork?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Unsplash<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>ITURRIAK\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000181443\">www.unesdoc.unesco.org\/ark:\/48223\/pf0000181443<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"http:\/\/www.infoescola.com\/artes\/fuxico-artesanato\/\">www.infoescola.com\/artes\/fuxico-artesanato\/<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/zurciendoelplaneta.com\">www.zurciendoelplaneta.com<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/nuevecuatrouno.com\/2019\/08\/11\/patchwork-almazuelas-colgadas-fiesta-pradillo-artesania-tradicion-rural-textil-costura\/\">www.nuevecuatrouno.como<\/a><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-group is-layout-flow wp-block-group-is-layout-flow\"><div class=\"wp-block-group__inner-container\"><\/div><\/div>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patchworka, sashikoa, fuxicoa\u2026 ehunka urte dituzten ehun-teknikak dira, eta bai milaka urte ere, eta beren izateko arrazoia oihalen erabileran dute. Azken urte hauetan, teknika horiek guztiek goraldi handia izan dute, lantegien, ikastaroen eta sare sozialetan izan duten zabalkundearen bidez, ehun-hondakinak ongi nola berrerabili erakusten baitute.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":26269,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[],"class_list":["post-26272","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26272","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26272"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26272\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26274,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26272\/revisions\/26274"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26269"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26272"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26272"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26272"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}