{"id":26279,"date":"2019-12-05T10:40:00","date_gmt":"2019-12-05T09:40:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=26279"},"modified":"2019-12-04T20:44:14","modified_gmt":"2019-12-04T19:44:14","slug":"klimari-buruzko-2019ko-goi-bilera-zer-egin-dezakegu-klima-aldaketaren-aurrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/klimari-buruzko-2019ko-goi-bilera-zer-egin-dezakegu-klima-aldaketaren-aurrean\/","title":{"rendered":"Klimari buruzko 2019ko goi-bilera. Zer egin dezakegu klima-aldaketaren aurrean?"},"content":{"rendered":"\n<p>1992az geroztik Nazio Batuen Erakundeak urtero egiten duen ekitaldia da Klimari buruzko Goi Bilera, eta helburua da atmosferan berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa egonkortzea, planetan interferentzia arriskutsurik eragingo ez duen maila batean. Aurten, ikusmina maximoa da, inoiz ez bezalako presioa baitago gizartean, gazteen eta Greta Thunberg aktibistaren aldetik.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Orain arteko goi-bilera garrantzitsuenetako bat Kyotokoa (Japonia) izan da, 1997an egina (bertan hitzartu zen isurpenak %5 murriztea), eta bai Parisko Akordioa ere, 2015ean egina (mende honetako tenperatura-berotzea gehienez ere 2 gradu zentigradu mugatzea jarri zen helburutzat).&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Aurtengoa ere gogoangarria izatea espero da, historiara igarotzea. Madrilen egingo den COP25 goi-bilera honen xedea izango da&nbsp;<strong>klima-aldaketari aurre egiteko inplikatuta dauden nazio guztietarako betebeharrak<\/strong>ezartzen dituen akordio bat lortzea. Goi-bileraren asmoa da herrialdeen arteko lasterketa bultzatzea ekintzara igarotzeko eta asmo handiagoko plan klimatikoak aurkezteko, 2020an prest egon beharko dutenak. Gobernariei pultsua hartzeko balioko du, berotegi-efektuko gasak murrizteko ekintza eraginkorrak bultzatzearen alde nor dagoen jakiteko, eta, era berean, agerian uzteko nork arbuiatzen duen klima-aldaketa.<\/p>\n\n\n\n<p>Argi dago esparru politikoa, bere osotasunean, aktore nagusia dela borroka honetan. Baina herritarrek ere badituzte aukerak beren eguneroko jardunak eta bizimoduak eragiten duen karbono-aztarna murrizteko. Zer egin daiteke?&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Zure bizitzan sartu beharko zenituzkeen 5 ekintza proposatzen dizkizugu, klima-aldaketa geldiarazten lagunduko bailukete.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Erabili garraio publikoa edo bizikleta, edo oinez ibili.<\/strong><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Utzi autoa etxean ahal duzun guztietan, eta ibili oinez, bizikletaz edo garraio publikoan. Ibilgailurik gabe bizitzeak urtean pertsonako 2,4 tona CO<sub>2<\/sub>gutxiago aireratzea dakar, hain zuzen.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Murriztu kontsumoa.<\/strong><strong><\/strong><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Murriztu, berrerabili eta birziklatu. Urrezko hiru arau horiek funtsezkoak dira klima-aldaketa geldiarazteko. Lehenbizi pentsatu egin behar da kontsumitu aurretik; gero, bigarren eskuko gauzak hautatu edo bazter utziko direnetarako aukerak bilatu; eta azkenik, bereizi edo gaika bildu birziklatu ahal diren produktuak, tratatu gabe zabortegi batera eraman ditzatela saihesteko. Ez ahaztu gai organikoak bereiztea.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Aurreztu energia.<\/strong><strong><\/strong><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Energia-kontsumo eraginkorra duten etxetresna elektrikoak erosi.&nbsp;OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkartearen arabera, gastu handiena hozkailuak eragiten du (662 kWh urtean) eta bai izozkailuak ere (563 kWh), beti piztuta baitaude. Telebista (263 kWh), arropa-garbigailua (255 kWh), lehorgailua (255 kWh) eta ontzi-garbigailua (246 kWh) doaz ondoren. &nbsp;Duela hamabost urteko konbi baten ordez (izozkailua duen hozkailua) eraginkortasun handiko bat erabiltzeak urtean 120 euro aurreztea ekar dezake, Etxetresna Elektrikoen Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalak (Anfel) egindako azterlan baten arabera.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Baina, gainera, leihoak eta ateak isolatu ahal dituzu, energia-eraginkortasuna handitzeko: etxebizitza batean, energiaren %30 aurreztu ahal da isolamendu termikoa ona bada. Gogoan izan ezazu berogailuak 19 eta 21 gradu artean egon behar duela neguan, eta udan nahikoa dela aire egokitua 26 gradutan jartzea.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Argiztatzeari dagokionez, itzali argiak beharrezkoak ez direnean eta berritu bonbillak. Etxean kontsumitzen den energiaren %7 inguruk argiztatzearekin zerikusia du. Bonbilla zaharren ordez kontsumo baxuko beste batzuk jartzeaz gain, erabili argitasun naturala, ahal den neurrian.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Mugatu plastikoaren erabilera.<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Ahalik eta gutxiena ontziratuta eta bilduta dauden produktuak erosi, eraman zeure poltsa erostera joaten zarenean, erabili berriro erabil daitezkeen ur-botilak eta kafe-kikarak. Izan ere, era arduragabean botatzen dugun plastikoak itsasoko habitata larriki kaltetzen laguntzen du, eta animalia-kopuru handia hiltzen du urtero.<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><strong>Zero kilometroko edo hurbileko eta sasoiko produktuen alde egin.<\/strong><strong><\/strong><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Supermerkatuan dagoen edozein produktuk, jeneralean, ehunka kilometroko bidaia egin du. Sasoiko produktuak eta hurbilekoak erosten baditugu, garraioak eragiten dituen isurpenak gutxitzen dira eta inguruan aberastasuna sortzea ziurtatzen da.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Klima-aldaketaren aurkako borrokak ukitzen gaitu eta arazoari heltzea eskatzen du: gobernuek, erakundeek, enpresek, erakunde zibilek eta herritarrok. Izan ere, planetak existitzen jarraituko du, baina baliteke gizakiok, espezie moduan, kalte handiak izatea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gure esku dago eguneroko bizimoduan aldaketak egitea, hartara, banakoon neurrien baturak aldaketa eragingo du. Aukeratu jardutea!<\/p>\n\n\n\n<p>Argazki:\u00a0<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@markusspiske?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Markus Spiske<\/a>.\u00a0<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/s\/photos\/climate-change?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Unsplash<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Klima-aldaketaren kontrako borrokak denok ukitzen gaitu eta arazoari heltzea eskatzen du. Gobernuez eta erakundeez gain, herritarrek ere lagundu dezakete aldaketa sortzen. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":26277,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[],"class_list":["post-26279","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26279","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26279"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26279\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26282,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26279\/revisions\/26282"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26277"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26279"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26279"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26279"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}