{"id":26843,"date":"2020-04-14T11:55:49","date_gmt":"2020-04-14T09:55:49","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=26843"},"modified":"2020-04-14T11:58:25","modified_gmt":"2020-04-14T09:58:25","slug":"covid-19a-eta-kutsaduraren-beherakada","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/covid-19a-eta-kutsaduraren-beherakada\/","title":{"rendered":"COVID-19a eta kutsaduraren beherakada"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Airearen agente kutsatzailetzat jotzen dira pertsonen, landareen edo animalien osasuna bestelakotu edo kaltetzeko gai diren substantzia guztiak. Mota desberdinak daude: partikula esekiak, nitrogeno dioxidoa, ozonoa, CFCa, sufre dioxidoa, karbono dioxidoa, karbono monoxidoa, metanoa eta beste batzuk.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Zergatik aztertzen da bereziki nitrogeno dioxidoa, NO<sub>2<\/sub>-a?<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Irizpide-kutsatzailetzat (<em>criteria pollutant<\/em>) hartzen da atmosferara isurtzeak airearen kalitatea okertzea ekartzen duelako.&nbsp;<strong>Giza jarduerak eragiten du kasuen %99tan<\/strong>, eta naturak beste %1ean.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hirietako airearen kutsadura neurtzeko adierazle gisa balio du %60 (giza jarduerak eragiten duen %99 horretatik) ibilgailuen motorren errekuntzarengatik sortzen delako eta oso kantitate handietan kontzentratzen delako ibilgailuak pilatzen diren eta aireztatze posiblerik ez dagoen hirietan.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hasiera batean pentsa dezakegu kutsadura-maila handiak dituzten hiriek asteak edo hilabeteak beharko dituztela atmosfera garbitzeko, baina ez da hala. Zirkulaziorik gabeko egun baten ondoren, airearen kalitatea nabarmen hobea da eta NO<sub>2<\/sub>asko gutxitzen da. Greenpeacek adierazitakoaren arabera, lehenbiziko egunetan Madrilen eta Bartzelonan ibilgailu-zirkulazioa %60 inguru murrizteak ekarri zuen martxoaren 19an NO<sub>2<\/sub>-ren batez besteko mailek Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta EBk finkatutako metro kuboko 40 mikrogramoren mugaren %40 lortzea.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Greenpeaceren arabera,\u00a0<\/strong>erregistro horiek\u00a0<strong>egiaztatzen dute \u201cautomobila hirietako kutsatzaile nagusia dela,<\/strong>beste iturri batzuek, besteak beste, etxebizitzetako berogailuek eta garraio publikoak, funtzionatzen jarraitu baitzuten egun horietan\u201d.\u00a0Eta premisa hori aintzat hartuta, gaineratzen dute gogoan hartu beharko genukeela eta administrazioak bultzatu beharko genituzkeela, alarma-egoeraren ondotik, airearen kalitatearen hobekuntza aztertzera eta berriro ere kutsadura-maila maximoak ez betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzera.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">NO<sub>2\u00a0<\/sub>gasari buruzko ohar interesgarri batzuk<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">NO<sub>2<\/sub>bizitza laburreko kutsatzailea da, atmosferan egun bat inguruko prebalentzia izaten duena. Gas toxikoa da, horixka, eta naturan ere sortzen da, sumendien jardueran, basoetan izaten diren suteetan edo egurra erretzean, baina oso kantitate txikian (%1). Gizakion jarduna da kantitate izugarrian sortzea ekartzen duena: ibilgailuen motorren errekuntzak, eta fabrikek eta zentral termikoek egiten dituzten isurpenek. Kalkulatzen denaren arabera, N0<sub>2<\/sub>-ren isurpen kutsatzaileen %60 inguru ibilgailuen zirkulazioak eragiten ditu.\u00a0\u00a0Egiatan, autoek sortzen dutena nitrogeno oxidoa da (NO), baina atmosferara igotzean nitrogeno horrek bigarren oxigeno-atomoa hartzen du (hau da, oxidatu egiten da) eta NO<sub>2<\/sub> bihurtzen da.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">NO<sub>2<\/sub>-ak inpaktu larria du biztanleongan\u00a0<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">OMEren azterlanetan frogatu izan dute korrelazioa dagoela NO<sub>2<\/sub>-ren kontzentrazioen eta biriketako funtzioen galeraren artean. Arnasa-gaixotasunekin lotzen da eta, oro har, osasunak okerrera egitea ekartzen duen osagaietakotzat jotzen da. Gas honek atmosferan dituen ondorioak pairatzeko arrisku handiena dutenak asma eta alergia duten pertsonak dira.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">NO<sub>2<\/sub>-ren beste ondorioetako bat da urarekin kontaktua izatean azido nitrikoan disolbatzen dela eta euri azidoa ekartzen duela. Euri azidoak kalte egiten die landareei, eraikinei, ur-metaketei (adibidez, aintzirak eta urmaelak) eta izaki bizidun guztiei ingurune horietan.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>COVID-19 gaitzak eragindako alarma-egoeraren ondorioz mundu osoko hirietan NO2 gasaren maila asko jaitsi da. Nitrogeno dioxidoa kasuen %99tan giza jardunaren ondorioz sortzen den kutsatzaile bat da, eta bereziki ibilgailuen motorren errekuntzaren ondorioz. Gas horren beherakadak esan nahi du aire garbiagoa arnasten dugula.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":26839,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[4368,4345,4366,4365],"class_list":["post-26843","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-beherakada","tag-covid-19","tag-nitrogeno-dioxidoa","tag-no2-gasaren-isurpenak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26843","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26843"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26843\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26844,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26843\/revisions\/26844"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26839"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26843"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26843"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26843"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}