{"id":27031,"date":"2020-05-19T14:00:36","date_gmt":"2020-05-19T12:00:36","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=27031"},"modified":"2020-05-19T14:00:36","modified_gmt":"2020-05-19T12:00:36","slug":"10-aholku-birziklapena-hobetzeko-gure-eguneroko-bizimoduan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/10-aholku-birziklapena-hobetzeko-gure-eguneroko-bizimoduan\/","title":{"rendered":"10 aholku birziklapena hobetzeko gure eguneroko bizimoduan"},"content":{"rendered":"\n<p>2005az geroztik \u2013Birziklapenaren Mundu Eguna lehen aldiz ospatu zen urtea\u2013 orain arte birziklapenaren portzentajeak handitu egin dira, baina oraindik ez dira nahikoak (<a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/eurostat\/databrowser\/view\/t2020_rt120\/default\/bar?lang=en\" class=\"aioseop-link\">2005ean %31,4koa zen eta 2018an %36koa<\/a>)&nbsp;&nbsp;Europaren eskakizunak betetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Europan, urtean batez beste 500 kilogramo sortzen dira pertsonako eta&nbsp;<strong>hondakin horien %40 baino ez dira berrerabiltzen edo birziklatzen<\/strong>. Nahiz eta legeriak, lehen batean, 2020rako hondakinen %50 murriztu eta birziklatzera behartzen zuen, argi dago azkenean ez dela lortuko helburu hori, horretan lanean ari bagara ere.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Enpresa ekoizleek gero eta presenteago dute baliabideen erabilera murriztu beharra, eta gizartea ekoizpen eta kontsumo iraunkorragoak eskatzen hasita dago.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Hori da bidea, baina oraindik ere ibilbide luzea dago egiteko. Horregatik, hemen aholku batzuk partekatu&nbsp;&nbsp;nahi ditugu, egin beharreko zeharkaldia pitin bat azkarragoa izan dadin.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-style-large is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p><strong>Murriztu. Ezer erosi aurretik, galdetu lehenbizi zeure buruari benetan behar duzun!<\/strong><\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p><strong>1. Ontziak edo erabili eta botatzeko produktuak murriztu. <\/strong>Gauzatu ahal diren ekintzen zerrenda amaigabea da: dela solteko produktuak kontsumitzea aukeratzea, dela gero errazago birziklatu ahal diren materialetan ontziratuta dauden produktuak aukeratzea, besteak beste, paperean, kartoian edo beiran.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>2. Jan-edanak eralgitzea murriztea, behar duguna bakarrik erosita, <\/strong>elikagaiak kontserbatzea eta prestatzea zainduta, janari-hondarrak aprobetxatuta errezeta berriak egiteko eta gai organikoak egoki kudeatzea hautatuta, dauden aukera ugarietako baten bidez: 5. edukiontzia, etxeko konpostajea, auzoko konpostajea\u2026<\/p>\n\n\n\n<p><strong>3. Jatorri birziklatuko produktuen alde agertzea lehentasunez. <\/strong>Hartara, naturatik material berriak erauzteko beharra eta\/edo haiek prozesatzeko baliabide energetikoak bideratzekoa murrizten dugu.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>4. Ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren eta bizitza baliagarri luzeagoa duten materialak hautatzea. <\/strong>Prezio apaleko produktuak ekidin. Adibidez, iraunkortasun luzeagoko eta errendimendu hobeko ehun-materialak aukeratzen baditugu, ehun-gaiak ekoiztea gutxitzen dugu eta, batik bat, ezin erabilizkoa delako zaborretara botatzen dugun arropa-kantitatea.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"893\" height=\"1024\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-893x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-27033\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-893x1024.jpg 893w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-262x300.jpg 262w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-768x881.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-600x688.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-1339x1536.jpg 1339w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS-1785x2048.jpg 1785w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/RECICLAJEEUS.jpg 1931w\" sizes=\"auto, (max-width: 893px) 100vw, 893px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-style-large is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p><strong>Berrerabili. Gehiago egin eta gutxiago erosi<\/strong><\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p><strong>5. Ehun-baliabideak berrerabiltzeko moduak bilatu bota baino lehen. <\/strong>Bihur itzazu trapu, erabil itzazu eskulanak egiteko, opariak biltzeko\u2026 Ideiaren bat behar baduzu, hemen dituzu batzuk.<strong>&nbsp;<\/strong>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>6. Aukeratu objektuak konpontzea. <\/strong>Ahal den guztietan, eta ekonomikoki bideragarria denean, hobe da objektuen bizitza baliagarria luzatzea aukeratzea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>7. Kopiatu hondakinak berrerabiltzeko jardunbide egokiak.<\/strong> Dena birtuala bihurtu den honetan, sareak baliabide ezin hobeak ematen dizkigu ideiak izateko.&nbsp;&nbsp;Pinterest, webguneak, adibidez, <a href=\"http:\/\/el-recetario.net\" class=\"aioseop-link\">el-recetario.net<\/a>, edo pertsonak, adibidez, <a href=\"http:\/\/2ndfunniestthing.com\" class=\"aioseop-link\">2ndfunniestthing<\/a>, erreferenteak dira zeregin horretarako.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-style-large is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p><strong><strong>Birziklatu. Hondakina izatetik baliabide izatera<\/strong><\/strong><\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p>Erabiltzen ditugun material gehienak birziklatu ahal dira. Hori dela-eta,<\/p>\n\n\n\n<p><strong>8. Hondakinak botatzean, edukiontzi egokian botatzen ari garela ziurtatu behar dugu.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>9. Zalantzarik izanez gero, haiek argitzea errazten duten tresnetara jo behar da, esate baterako, <a href=\"https:\/\/www.ecoembes.com\/proyectos-destacados\/chatbot-aire\/\" class=\"aioseop-link\">AIRE bilatzailera edo<\/a> <a href=\"http:\/\/www.mcp.es\/residuos\/donde-lo-tiro\" class=\"aioseop-link\">Iru\u00f1erriko Mankomunitateak duenera<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>10. Hondakinak bereizi eta birziklatzeko plantak bisitatzea gomendagarria da. <\/strong>Instalazio horietara joateak, batetik, hondakinak tratatzeko prozesuetara hurbiltzen gaitu, eta, bestetik, haiek birziklatzearen onura sozioekonomikoetara eta ingurumenekoetara.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Gauzatzen errazak diren aholkuak dira, eta ziur asko baliagarriak izango dira sortzen ditugun hondakin guztien berreskuratze-portzentajea pixkana handitzen joateko.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Ilustrazioa: EcoblogMCP<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Argazki:&nbsp;<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@pawel_czerwinski?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\" class=\"aioseop-link\">Pawe\u0142 Czerwi\u0144ski en&nbsp;Unsplas<\/a><a href=\"https:\/\/unsplash.com\/s\/photos\/no-waste?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\" class=\"aioseop-link\">h <\/a><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-small-font-size\">Iturriak: <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/spain\/news\/20190318_Recycling-is-the-future-we-do-it-in-the-EU_es\">https:\/\/ec.europa.eu\/spain\/news\/20190318_Recycling-is-the-future-we-do-it-in-the-EU_es<\/a>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela hogei urte baino gehiago ari gara ontziak, papera eta beira bereizten. Gutxiago dira hondakin organikoak eta etxeko gainerako hondakinak gaika biltzen ditugunetik. Gero eta jakitunago gara kontsumo neurrigabea ez dela ona planetarako, baina, hala ere, birziklapen-tasek hobetzeko tarte handia dute oraindik. Zer egin dezake gutako bakoitzak hobetzeko?<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":27024,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3909,4412,3663],"class_list":["post-27031","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-aholkuak-es","tag-birziklapenaren-mundu-eguna","tag-im-2"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27031","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27031"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27031\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27036,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27031\/revisions\/27036"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27024"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27031"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27031"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27031"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}