{"id":27116,"date":"2020-06-16T11:36:15","date_gmt":"2020-06-16T09:36:15","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=27116"},"modified":"2020-06-16T11:36:35","modified_gmt":"2020-06-16T09:36:35","slug":"iturrietan-ur-kontsumoa-erregulatzeko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/iturrietan-ur-kontsumoa-erregulatzeko-aholkuak\/","title":{"rendered":"Iturrietan ur-kontsumoa erregulatzeko aholkuak"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Udaren atarian gaude, urteko beste sasoi batzuekin alderatuta, ur-kontsumo handiagoa ekarri ohi duen garaia. Beroak gehiago hidratatzera behartzen gaitu. Gainera, igerilekuek, ureztatzeek, prezipitazio-ezak eta lurruntze handiagoak ekartzen dute hilabete hauetan erreserba hidrikoak murriztea. Faktore horiek guztiek gehiegizko ur-kontsumoa ekar dezakete, eta horregatik ideia ona iruditu zaigu <strong>Juanjo Iriarterengana jotzea, Emausko Trapuketarien arteko \u201cesku-trebearengana\u201d<\/strong>, bideo labur batean gure iturrietako <strong>ur-emaria erregulatzen erakusteko eta, hartara, behar duguna baino gehiago gastatzea saihesteko<\/strong>. Etxeetan gauzatu ahal izateko aholku erraz eta praktikoak dira, betiere helburua energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea izanda. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"#EtxekoKonponketak - Ur aurrezketa: Txorrotak\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/4vsq0haydgY?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">UR-EMARIA MUGATZEA ITURRIETAN<\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Eman digun aholku oinarrizkoena iturria gutxi irekitzea da<\/strong>. Kontua da, iturriak ez badu irekitzean erresistentzia egiteko sistemarik, eskuak iturria ahal den guztia irekitzeko joera duela. Hori ekiditeko, <strong>Juanjo Iriartek <\/strong>proposatu digu gailu hauetakoren batean egiteko aldaketak: <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>1. Iturriaren kartutxoak aldatu eta ecodisc gailuak jarri. <\/strong>Azken horiek blokeatu egiten dute iturria osorik irekitzea erresistentzia pitin bat eginez iturria erdi irekita dagoenean, eta garrantzitsuena, uraren %50 gutxiago kontsumitzen laguntzen digute gutxi gorabehera.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>2.<\/strong> <strong>Eskuaira-giltzak<\/strong>. Gailu horiek eskuarki konketen azpialdean egoten dira, eta pitin bat biratuta hoditeriatik kanilara ura igarotzea ixten da, iturritik ur gutxiago ateratzeko bidea emanez.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>3.<\/strong> <strong>Aireztagailuak.<\/strong> Kaniletan erraz kokatzen diren pieza txikiak dira, eta ur-kontsumoan aurrezten laguntzen digute. Dena den, <strong>Juanjo Iriartek<\/strong> bi alderdiren gainean ohartarazi digu aireztagailuei dagokienez: lehenbizi, gure iturrietarako egokiak diren aireztagailuak erabiltzea, eta, horretarako, gomendatzen digu iturgintzako biltegi batera joateko eta aldatu nahi diren ahokoak eramatea, gailu egokiena erosteko; eta bigarrenik, aireztagailua jarri nahi dugun iturriari ematen diogun erabilera baloratzea. Izan ere, ur-ekarpen handiak lortzeko erabiltzen badugu, mota honetako elementuak asko luzatuko du betetzea eta, azkenean, kontsumoa antzekoa izango da.\u00a0\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>OCU<\/strong> kontsumitzaileen elkarteak trikimailu bat ematen digu oso eraginkorra ez den iturri bat dugun edo ez jakiteko. Ireki iturria eta utzi ura ateratzen minutu eta erdian. Atera den ura 4 litro baino gehiago bada, zure iturriak gorago azaldu diren neurrietakoren bat behar du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Eta zuk, zein trikimailu erabiltzen duzu iturrietan ur-kontsumoa murrizteko?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Argazki: <a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@purzlbaum?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\" class=\"aioseop-link\">?? Claudio Schwarz | @purzlbaum<\/a>.\u00a0<a>Unsplash<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aholku oinarrizkoena iturria gutxi irekitzea da, baina hori batzuetan zaila izaten da eta horregatik Juanjo Iriartek, Emausko Trapuketarien arteko \u201cesku-trebeak\u201d, iturrietako ur-emaria erregulatzen erakutsiko digu bideo labur batean, aholku erraz eta praktikoen bidez. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":27114,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2897],"tags":[2869,4286,4423,4188],"class_list":["post-27116","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-etxean","tag-aholkuak","tag-emausko-trapuketariak","tag-esku-trebea","tag-etxea"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27116","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27116"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27116\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27118,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27116\/revisions\/27118"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27114"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27116"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27116"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27116"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}