{"id":27125,"date":"2020-06-25T14:45:17","date_gmt":"2020-06-25T12:45:17","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=27125"},"modified":"2020-06-25T14:46:25","modified_gmt":"2020-06-25T12:46:25","slug":"nola-jakin-kosmetiko-bat-naturala-den-edo-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/nola-jakin-kosmetiko-bat-naturala-den-edo-ez\/","title":{"rendered":"Nola jakin kosmetiko bat naturala den edo ez"},"content":{"rendered":"\n<p>Kosmetika naturala hazten ari da urtez urte. Ez dago produktu kosmetiko komertzialik bere alderdi natural edo ekologikorik ez duenik: aurpegirako kremak, makillajeak, tratamendu-produktuak, edergintzakoak, perfumeak\u2026 Ekoizten dituzten enpresek baliabide natural iraunkorretatik datozen lehengaiak erabiltzen dituzte gero eta gehiago, eta, hartara, ingurumenean duten inpaktua eta hura andeatzea murrizten dute. Horiek guztiak ekoizteko prozesuetan energia, ura edo karbono-aztarna murrizteari arreta jartzen diote; birzikla daitezkeen edo biodegradagarriak diren bilgarriak gehiago baloratzen dituzte (<em>refill<\/em>-ak, ecodesign&#8230;), etab.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kimikari Kosmetikoen Espainiako Elkartearen<\/strong> arabera, artikulu-mota horiek <strong>%20 hazi ziren 2017tik 2018ra<\/strong>, eta gero eta gehiago dira erabiltzeko prest daudenak. Edonola ere, Europan araudirik ez egoteak, izendapen desberdinek, eskaintza- eta ziurtagiri-aniztasunak eta logikoa den ezjakintasun batek zaildu egiten du kosmetiko bat egiatan naturala den edo ez jakitea, haren eraginkortasunean sartu gabe. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Red Ecoest\u00e9tica<\/strong> sareak \u20132011z geroztik hainbat proiektu ari da garatzen kosmetika ekonaturalaren sektorea sustatzeko\u2013 beraientzat kosmetiko naturaltzat jo litekeena adierazten du:&nbsp;<em>\u201cGutxienez, %90ean osagaiek naturalak edo jatorri naturalekoak izan behar dute, eta ez dute eduki behar ingurumenari edo pertsonen osasunari kalterik ez egiteari buruz zalantzak eragiten dituen lehengairik, bereziki konposatu kimikorik. Gainera, ingurumenerako errespetuzkoak diren eraldatze- eta egite-prozesuak erabiltzen dituzten produktuak dira\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Jarraibide horiek ez bazaizkizu guztiz argiak iruditzen, zure kosmetika naturala aukeratzeko pauso hauei jarraitzeko gomendatu nahi dizugu.&nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/h2>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">1. IZENDAPENEI ERREPARATZEA<\/h3>\n\n\n\n<p><a href=\"http:\/\/cosmeticosveganos.com\" class=\"aioseop-link\">cosmeticosveganos.com<\/a> webgunean, egon litezkeen izendapenen gaineko azalpen argi bat dago. Hartara, iturri horren iritziz, <strong>\u201cnaturala\u201d<\/strong> %90ean landare- eta\/edo animalia-jatorriko lehengai naturalek osatutakoa da: esneak, eztiak\u2026<\/p>\n\n\n\n<p><strong><strong>\u201cEkologikoa, biologikoa edo organikoa<\/strong>\u201d, <\/strong>hiru izendapen kontzeptu berbera adierazteko. Kasu honetan, formula %95ean landare-jatorriko osagaiek osatzen dute, eta osagai horietatik guztietatik gutxienez %10ek nekazaritza ekologikoan dute jatorria.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u201cBegano\u201d<\/strong> sailkapenak animalia-osagairik ez eta haien eratorririk ez duten kosmetikoei egiten die aipamena, soil-soilik osagai begetalak eta mineralak dituztenei.<\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, \u201c<strong>cruelty-free\u201d<\/strong> dira animaliekin testatu ez direnak, garapenaren faseetako bakar batean ere. Hala ere, izendapen honek ez luke beharrezkoa izan beharko kontuan hartzen badugu Europako legediak erabat debekatzen duela kosmetikoen produktuen testak animaliekin egitea.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">2. OSAGAIEN KONPOSIZIOEI ERREPARATZEA INCI ZERRENDAN<\/h3>\n\n\n\n<p><strong>INCI zerrenda<\/strong> nahitaezkoa da 1998az geroztik Europar Batasunean, eta osagaiak jasotzen ditu, produktuan kantitate handienetik txikienera ordenatuta. <strong>Ana Garc\u00eda Martinicorenak<\/strong>, <a href=\"http:\/\/aurumcosmetic.com\" class=\"aioseop-link\">Aurum Cosmetic<\/a> enpresako kideak, truko bat eman digu errazago ezagutzeko kosmetiko naturalak:&nbsp;&nbsp;<em>\u201cZerrenda horretan lehenbiziko izendapenak latinezko terminologiak badira, horrek adierazten du osagai naturalen lehentasunezko erabilera\u201d<\/em>.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Gainera, aukeran, izartxoak ager daitezke osagaien ondoan. I<strong>zartxo batek, *, jatorri ekologikoa adieraziko luke<\/strong>. <strong>Bik, **, alergenikoak izan daitezkeen substantziak, osagai batzuen osagarri naturalak direnak, gehienak<\/strong>, olio esentzialak. Gainera, produktuaren osagai ekologikoen portzentajea adierazten du.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">3. ZIURTAGIRIEI ERREPARATZEA<\/h3>\n\n\n\n<p>Kasu honetan ere ez da lan erraza, Europa osorako araudirik ez baitago eta egiaztapenak adierazteko gutxienez&nbsp;<a href=\"https:\/\/cosmeticosveganos.com\/certificaciones-sellos-ecologicos\/\">12 zigilu-mota baitaude, irizpide aldakorrak dituztenak. Hartara, enpresek haiei heldu ahal diete, beren interesen arabera<\/a>. Ohikoenetako bat&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.biovidasana.org\/\">BioVidaSana<\/a> ziurtagiria da, eta arau bat ematen die Espainiako 97 enpresa edo laborategiri baino gehiagori (gehienak enpresa txikiak dira edo artisau-proiektuak, eta haietako asko landa-ingurunean kokatuta daude).&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Cosmos<\/strong> eta <strong>Ecocert<\/strong> ziurtagiriek ere aplikazio ugari dituzte Espainiako 103 enpresatan baino gehiagotan. Lehenbizikoa Europako ziurtagiri-emaileen elkarte bat da. Bigarrengoak kosmetiko naturalak edo ekologikoak egiaztatzen ditu; zehazki, kosmetiko horien osagaiek baliabide berriztagarrietan dute jatorria eta ingurumenarekiko errespetuzkoak diren prozeduren bidez eraldatzen dira. Horrez gain, bilgarriak biodegradagarriak edo birziklagarriak izatea egiaztatzen du.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">4. APLIKAZIOAK BALIATZEA, ZALANTZAK ARGITZEKO<\/h3>\n\n\n\n<p><strong>Yuka, Ingred, Clean Beauty, Think Dirty<\/strong>&nbsp;eta<strong>&nbsp;Inci Beauty <\/strong>dira aplikazio erabilienetako batzuk, bai erabilitako osagaien konposizioa eta jatorria ezagutzeko, eta bai haien balorazioa lortzeko ere.<strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Konta iezaguzu zein den zure esperientzia eta iritzia kosmetika naturalaren gainean, eta argitalpen hau gustatu bazaizu lagundu iezaguzu sare sozialetan partekatzen. Izan ere, kosmetika ekologikoa eta naturala erabiltzea mundua aldatzeko pauso txiki bat ere bada.&nbsp;&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Argazki: &nbsp;<a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@beenaturalles?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Bee Naturalles<\/a>.&nbsp;<a>Unsplash<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Larruazalaren gaineko onura ez ezik, ingurumenerako eta egiten dituzten pertsonentzako produktuaren onura edo ez-kaltea bilatzen duten kontsumitzaileen arreta erakartzen dute gero eta gehiago produktu kosmetiko naturalek. Dena den, ez da beti erraza izaten saltzen ari direna egiatan naturala den edo marketin-estrategia baten emaitza den bereiztea. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":27122,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[4425,4427,4430,4429],"class_list":["post-27125","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-biovidasana","tag-cosmos","tag-identifikatzeko-aholkuak","tag-kosmetika-naturala"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27125","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27125"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27125\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27129,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27125\/revisions\/27129"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27122"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27125"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27125"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27125"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}