{"id":27208,"date":"2020-08-20T09:48:02","date_gmt":"2020-08-20T07:48:02","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/?p=27208"},"modified":"2020-10-21T08:20:50","modified_gmt":"2020-10-21T06:20:50","slug":"bitxikeriak-mendillorriko-ur-biltegietako-paseo-botanikoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/bitxikeriak-mendillorriko-ur-biltegietako-paseo-botanikoan\/","title":{"rendered":"Bitxikeriak Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikoan"},"content":{"rendered":"\n<p>Mendillorriko muinoa, <a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/pamplona-y-comarca-el-reto-de-abastecer-de-agua-a-una-poblacion-creciente\/\"><strong>ur-biltegiak hartzen dituen lekua<\/strong> ,<\/a> parke urbanizatu bat da, identifikatuta dauden zuhaitz- eta zuhaixka-espezie ugari dituen paseo botaniko bat eskaintzen duena. Gainera, aldi baterako edo erabat Iru\u00f1errian bizi diren hegazti ugariren habitata ere bada.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Parkeko teknikarietako batek lagunduta, ibilbide labur bat egingo dugu gune honetan. Zehazki, Iru\u00f1erriaren gaineko hiru behatoki panoramiko daude bertan, haurrak jolasteko elementuak dituen eta atseden hartzeko den eremu bat, eta lorezaintza iraunkorra eta etxeko konpostajea erakusteko gune bat.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<figure><iframe loading=\"lazy\" width=\"560\" height=\"315\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/xg2g9DNlws0\" allowfullscreen=\"\"><\/iframe><\/figure>\n\n\n\n<p>Bidean goazela, elorri zuria ikusiko dugu, zuhaixka edo zuhaitz txiki arantzadun bat, istorio bitxiak dituena lotuta eta ematen dituen fruituak txorientzako elikagai direnak. Nafarroako bertako zuhaitza da, oso preziatua herri-medikuntzan bere hostoengatik.<\/p>\n\n\n\n<p>Zumar dilindaria zumar hostotxikiaren oso antzekoa da, nahiz eta hori ere parke honetako espezie bitxia den. Duela urte batzuk, zumarrak oso arruntak ziren Iru\u00f1ean eta Iru\u00f1errian, baina graziosia gaixotasunak izugarri gutxitu zuen populazioa bai Nafarroan bai eta Europa osoan ere.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Baina bertako espezie naturalez gain, ale exotikoak eta beste herrialde batzuetakoak ere aurki ditzakegu, hala nola sekuoia erraldoia eta ginkgo biloba. Azken hori jatorriz Txinakoa da, eta bereziki ikusgarria da udazken aldera. 1.000 urtetik gora bizi daitekeen zuhaitza da, eta bonba atomiko baten eraginei aurre egin diezaieke. Zuhaitzari dagokion istorio bitxi bat kontatzen da bideoan.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/sites\/default\/files\/emp_actividades_sensibilizacion\/paseo\/descargas\/paseo_mendillorri.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Paseoaz gehiago gozatzeko eta esperientzia pertsonalagoa edukitzeko<\/a><\/strong>, Uren Etxean naturari behatzeko pack bat eska daiteke (pandemia garaian izan ezik): prismatikoak, hegaztien gaineko gidaliburu bat eta intsektuak ikusteko lupa bat.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoan izan, honez gain, Iru\u00f1erriko beste gune natural batean ibiltzeko iradokizuna egin dizuegula, <a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/es\/de-paseo-por-el-monte-ezkaba-ii\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>Ezkaba mendian<\/strong>. <\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Animatzen zara gune natural horietan egiten dituzun aurkikuntzak gurekin partekatzera?&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gune naturaletan egiten diren paseoek oxigenatzea errazten dute, metabolismoa aktibatzen dute, zentzumenak zorrozten dituzte, giro-berotasuna arintzen dute eta ingurune zaratatsuetatik, besteak beste, hirikoetatik, ihes egitea errazten dute. Arrazoi horiek eta paisaiako beste batzuk aintzat hartuta, Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikoan ibiltzera animatu nahi zaituztegu. <\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":27205,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[4455],"class_list":["post-27208","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-parke-botanikoa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27208","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27208"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27208\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27346,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27208\/revisions\/27346"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27205"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27208"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27208"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27208"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}