{"id":27464,"date":"2020-12-11T13:48:32","date_gmt":"2020-12-11T12:48:32","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=27464"},"modified":"2020-12-28T08:55:38","modified_gmt":"2020-12-28T07:55:38","slug":"jolastea-garai-nahasietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/jolastea-garai-nahasietan\/","title":{"rendered":"Jolastea, garai nahasietan"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zein izan zen jolastu zinen azken jolasa? Badakizu zer den serious game esaten zaiona? Diseina daiteke dibertsioa? Horiek dira profesional-talde batek bere buruari planteatu dizkion kontuetako batzuk eta \u201c<strong><a href=\"https:\/\/mancoeduca.org\/index.php\/eu\/noticia\/el-juego-y-la-educacion-en-tiempos-revueltos-zikloa\/399\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">EL JUEGO Y LA EDUCACI\u00d3N EN TIEMPOS REVUELTOS<em>\u201d <\/em><\/a><\/strong>zikloa (Jolasa eta heziketa garai nahasietan) sortu eta antolatzea eragin dutenak. Ziklo hori doakoa da, ez da izen-ematerik egin behar eta Nafarroako Mancoeduca heziketa-programak egikaritu du. Zehazki, hiru web-mintegi <strong><a href=\"https:\/\/youtube.com\/playlist?list=PLlodvgq4loF207Y4vVa2bghAej66_l4YJ\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">(bideoa ikusi) <\/a><\/strong>proposatzen dira bertan, heziketarekin, iraunkortasun edo jasangarritasunarekin eta ikasteko agertoki berriekin lotutako gaiak hartzen dituzte, eta jolasa da dibertimendu hutsetik harago doazen prestakuntza-helburuak lortzeko aitzakia. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Marinva enpresako kide Esther Hierro izango da zikloa abiarazteko arduraduna, &nbsp;\u201cActitud l\u00fadica y play thinking\u201d txostenaren bidez (Jolas-jarrera eta play thinking-a). Gizakiak jolasteko sentitzen duen motibazio sakonaren gainean lan egitera bideratuko du saioa; jolas-pentsamenduak (play thinking) egotea merezi duen inguruneak eraikitzen nola laguntzen digun jorratuko du. Azken batean, zergatik den jolasa beharrezkoa, bereziki orain bizitzen ari garena bezalako errealitate paraleloetan, eta nola hezten eta eraldatzen gaituen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Berarekin harremanetan jarri gara, hobeto ezagutzeko. Guri arreta egiteko, etenaldia egin du prestatzen ari denean, nahiz eta etenaldi gutxi izaten duen. Izan ere, gaur bertan hitzaldia egin behar du Latinoamerikarako, goizaldeko ordu bietan, Marinvaren proiektuen zuzendari sortzaile gisa. Enpresa horrek 25 urte daramatza pertsonak eta erakundeak eraldatzen jolasaren bidez. Hierroren lana, nagusiki, erakundea eratzen duten talentuen orkestra eta beren jolas-jarrera zuzentzea da. Horrez gain, proiektuak zuzentzen ditu, bereziki komunikaziokoak, prestakuntzakoak eta aktibaziokoak, jolas-proposamenak diseinatzen ditu eta haiek inplementatzean parte hartzen du; \u201czenbat eta performance gehiago, orduan eta hobeto\u201d,&nbsp; gehitu du irribarretsu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">IPA Espa\u00f1a -International Play Association- elkarteko idazkaria eta zenbait erakundetarako irakaslea izan da. Hainbat artikulutan kolaboratzaile aritu da, eta Imma Mar\u00ednekin batera \u201cGamificaci\u00f3n. \u00bfC\u00f3mo utilizar los juegos en la gesti\u00f3n empresarial y en la conexi\u00f3n con los clientes?\u201d liburua egin du. Horrez gain, Immarekin batera aritu zen \u201c\u00bfJugamos? C\u00f3mo el aprendizaje l\u00fadico puede transformar la educaci\u00f3n\u201d liburuan, istorioa gidatzen duten pertsonaiak hezurmamitzen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Esther komunikazioaren arlotik heldu da, eta, haren esanetan, beste bizitza batean publizista izan zen. Ikaragarri maite du idaztea eta istorioak azaltzea, eta, egunen batean ez badakizue non dagoen, beharbada boluntario-lanak egiten aurkituko duzue onkologia pediatrikoan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Halako emakume batek gauza interesgarriak baino ezin ditu egin. \u201cBueno, hori asko esatea da. Beharrezkoak diren aldi guztietan okertzen garela jakitun naiz. Hori dela-eta, uste dut pertsonok zereginei pasioz, ahaleginez eta konpromisoz egin behar diegula aurre. Jarrera hori dut. Gero, asmatzen dudan edo ez, hori beste kontu bat da\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Web-mintegiaren edukiari buruz galdetu diogunean, hausnarketa egin du: \u201cNire mintzaldietan, jolas-pentsamendua nola entrena dezakegun jorratzen saiatzen naiz, jolasaren buru-egoera gure eguneroko bizimodura, gure lanbidera, eramateko bidea ematen digun <em>mindset<\/em> honek nola funtzionatzen duen ezagututa. Izan ere, buru-egoera hori oso aberatsa da, eta oso baliagarria izan daiteke. Aintzat hartu behar dugu jolasten garenean, oraina bizitzen dugula, ziurtasunik eza besarkatzen dugula, egoerei erronka edo desafio gisa heltzen diegula, eta, gainera, gozatu egiten dugula\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bere azalpenetan, sei gunetan gidatuko ditu ikusleak, tresna desberdinen bidez, \u201cgeure buruarekin zein puntutaraino gauden konektatuta, elkarrekin nola erlazionatzen garen eta egoerei nola ekiten diegun edo kudeatzen ditugun sistema konplexuak detektatzeko bidea emango diguten sei gunetan\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azken batean, <em>komunikatzaile-irakasle-sortzaile-noranahiko<\/em> honen asmoa kontzientziak esnaraztea da, eta entzuten ari denak gogoeta egitea sortzen ari den eta egotea merezi duen inguruneen gainean. \u201cGuretzako inguruneak, gure ikasleentzakoak, gure kolaboratzaileentzakoak, gure ingururakoak\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Beraz, badugu zer egina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jolasten garenean, oraina bizitzen dugu, ziurtasunik eza besarkatzen dugu, egoerei erronka edo desafio gisa heltzen diegu, eta, gainera, gozatu egiten dugu. Horregatik da hain erabilgarria jolastea, ikaskuntza hori gero lanaren arlora, familiakora, pertsonalera\u2026 estrapolatu ahal dugulako. Esther Hierro aditua da jolas-jarreraren tratamenduan, play-thinking esaten zaionean. Berak azaldu digu zergatik den beharrezkoa jolasa, bereziki orain bizitzen ari garena bezalako errealitate paraleloetan, eta nola sortu egotea merezi duen inguruneak. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27461,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[7211,3645,3649,7213,7212],"class_list":["post-27464","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-esther-hierro","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancoeduca-eu","tag-marinva","tag-play-thinking"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27464","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27464"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27464\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27491,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27464\/revisions\/27491"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27461"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27464"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27464"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27464"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}