{"id":27565,"date":"2021-02-08T08:00:04","date_gmt":"2021-02-08T07:00:04","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=27565"},"modified":"2021-01-28T08:32:29","modified_gmt":"2021-01-28T07:32:29","slug":"lege-berria-landako-zentzumen-ondarea-babesteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/lege-berria-landako-zentzumen-ondarea-babesteko\/","title":{"rendered":"Lege berria, landako zentzumen-ondarea babesteko"},"content":{"rendered":"\n<p>Duela urte bat, Nel Ca\u00f1edo Asturiasko artzain eta youtuberrak bere bideoetako bat birala izatea lortu zuen, landako turismoari buruzko gogoeta batekin. Landa-hotel baten jabeak jarritako salaketa baten ondoriozko gogoeta izan zen, hain zuzen; jabe hori kexatu egiten baitzen hoteletik gertu dagoen etxalde bateko oilo eta oilarrek bezeroak eragozten zituztelako, ordu txarretan jotzen zutelako. \u201cZer ordu dira horiek, adiskideok? \u2013erantzun zuen artzainak-. Izan ere, ordu txarra niretzat goizaldeko hirurak dira, maizterrak lorategian daudenean <em>txunda, txunda, txunda<\/em> entzuten; baina oilasko batek goizeko seietan edo zapietan kukurruku egitea normala da. Zertarako etortzen zarete orduan herrira? Landako turismoa egitera. Eta gainera \u201clandako\u201d esaten diozue!\u201d.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"? En Asturias, el ganadero Nel Ca\u00f1edo, comenta la decisi\u00f3n judicial de cerrar su gallinero\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/6OSptrBZjFI?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p>Kanpaiak eta beren hotsa ere kexa eta auzien protagonistak izan dira. Esate baterako, Gironan, hotel baten jabeek udalera jo zuten, hark neurriak har zitzan eta gauez kanpaiek egiten zuten zarata geldiaraz zezan, hotel horretako maizterren atsedena asaldatzen zuelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Landako bizimoduen eta biztanleen (gehienak hiri-esparruetatik iritsiak) edo bisitarien arteko bizikidetza-arazo hauek gure mugen barnean eta haietatik kanpo errepikatzen dira. Joan den maiatzean, esate baterako, Frantziako Ard\u00e8che departamenduko biztanle batek bizilagunaren oilarra hil zuen, egunsentian egiten zuen kukurrukuak gogaitzen zuelako. Eta Ol\u00e9ron uharteko herritarrek (hori ere Frantzian) ere auzitegietara eraman zuten Maurice oilarra, goizetan jotzeagatik.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrek guztiak ekarri du Frantziako Parlamentuak lege bat onartzea aho batez, \u201cherrietako zentzumen-ondarea\u201d babesteko. Hartara, lege horri esker, landako lurraldeak, paisaiatzat jotzeaz gain, lurralde horien ondarearen barnean dauden usainen eta soinuen multzotzat ere hartzen dira. Lege-testuak otsailaren hasieran hartuko du indarra, eta oinarri juridikoa izango da, beren bitartekotza-lana beharrezkoa denean tokiko agintariek baliatu ahal izateko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbaitetan, turisten eta landako bizimoduen arteko bizikidetza arazotsua izaten da. Oilarrak kukurrukuka aritzen direlako edo kanpaiek gaueko isiltasuna eteten dutelako auziak errepikatzen dira. Orain, Frantziako Parlamentuak lege bat onartu du landako zentzumen-ondarea zaintzeko, eta bertan jasota dago bai usainak eta bai soinuak ere berezko dituztela herriek, herrietan paisaiak ere berezkoak diren moduan. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27561,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[7277,7284,7285,3645,7282,7283,7280,7278],"class_list":["post-27565","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-ardech","tag-frantziako-parlamentua","tag-herriak","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-landako-zentzumen-ondarea","tag-lege-berria","tag-nel-canedo","tag-oleron"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27565","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27565"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27565\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27566,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27565\/revisions\/27566"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27561"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27565"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27565"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27565"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}