{"id":27599,"date":"2021-02-16T13:29:20","date_gmt":"2021-02-16T12:29:20","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=27599"},"modified":"2021-03-03T09:44:31","modified_gmt":"2021-03-03T08:44:31","slug":"agotzenea-naturarekin-eta-ingurunearekin-orekan-dagoen-gunea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/agotzenea-naturarekin-eta-ingurunearekin-orekan-dagoen-gunea\/","title":{"rendered":"Agotzenea, naturarekin eta ingurunearekin orekan dagoen gunea"},"content":{"rendered":"\n<p>Bioeraikuntza, nekazaritza organikoa, ekologia eta baso-kudeaketa. Heziketa-eskaintza, non ikasleek ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituzten, tailerretan eta ikastaroetan oinarrituta, ikerketarako, dibulgaziorako eta jarduera turistiko, ludiko edo elkartzekoetarako gunea. Baratze ekologikoak, hondakinen autogestio-guneak, eta energiaren ekoizpena eta autohornikuntza. Hori guztia da Agotzenea, Zubiriko Urtzi Arrieta Pu\u00f1al eta Ander Magall\u00f3n Lusarreta herritarrek gauzatutako ekintzailetza-proiektua, naturarekin eta ingurunearekin orekan dagoena.<\/p>\n\n\n\n<p>Mikrokooperatibaren egoitza Zubiritik kilometro batera dago eta I\u00f1aki Urkia arkitektoaren lana da. Etxe pasibo bat diseinatu du material naturalekin, adibidez, zurarekin, lastoarekin, harriarekin eta karearekin, eta sustatzaileak arduratu dira eraikitzeaz. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Nahiz eta proiektua 2018an abiatu zen, ideia duela zazpi urte baino gehiago sortu zen. \u201cGure lanpostuak sortzeko ideia sentitzen genuen, oso gustuko genuen gai bati lotuta eta gure ibarrean kokatuta\u201d, gogora ekarri dute sustatzaileek. Hartara, interes horrek bultzatuta prestakuntza hartzen hasi ziren, ideia definitzen eta zenbait gai giltzarri biribiltzen, esate baterako, lursaila bilatzea, baimenak onartzea, finantzaketa\u2026 \u201cHorrek guztiak eta gauzak modu desberdin batean egiteko beharra zabaltzeko gogoak, orain arteko modua ahituta dagoela uste baitugu, proiektua gauzatzen lagundu zigun\u201d, adierazi dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Urte batzuetan lan bizia egiten eta horri emanda aritu eta gero, \u201cinolako ordainik jaso ez dugun urte batzuetan\u201d, Agotzenea jaio zen eta sustatzaileak oso pozik sentitzea ekarri zuen, lortu zuten \u201cguztiarengatik\u201d eta \u201cinguruko jendearen\u201d esker ona sentitzeagatik. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Egun, Agotzenea baliabide didaktikoa da bere horretan, non heziketa eta prestakuntza ematen den Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin, CENIFER zentroarekin, SEPE zerbitzuarekin eta Donibane Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuarekin elkarlanean, besteak beste. \u201c2020an, etxebizitza bat eraiki genuen hasieratik, ikastaro horietako bati esker\u201d.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Horrez gain, aholkularitza-zerbitzua ematen die hasierako faseetan bultzada bat behar duten proiektuen sustatzaileei: \u201cGogoko dugu jendeari bere helburuak betetzen lagundu diogula sentitzea\u201d.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jakina, hori guztia gunearen beraren kudeaketa ahaztu gabe, 450 metro koadro dituen eraikin bat, eta 35 metro koadroko hiru txabola. \u201cHori guztia material naturalekin eraikita dago, eta ikastaroak hartzeko, jarduera turistikoak antolatzeko, gure baratze ekologikoa zaintzeko eta aterpetxea izateko balio digu\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina beren lana ez da hor amaitzen. Egun, Nafarroako Gobernuarekin lan egiten ari dira 2021 honetarako lankidetza-proposamen bat abiarazten saiatzeko. Hain zuzen, proposamenaren xedea da proiektu pilotu bat sortzea, Pirinioetan dauden etxeak birgaitzeko. \u201cArreta bioeraikuntzan eta ekonomia zirkularrean jarri nahi dugu, eta, gainera, estaldura eman nahi diogu ondoren etxebizitza horietan biziko den jendeari\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Atzera begiratuta eta etorkizunerantz jarrita, Urtzi Arrieta Pu\u00f1al&nbsp;eta Ander Magall\u00f3n Lusarreta pozik daude, hasieran beren buruari jarri zizkioten helburuak betetzen doazelako, \u201cbatzuetan, gainera, espero genuena baino zabalago\u201d. Edonola ere, aitortu dute dena pitin bat atzeratu dela hasieran zuten ideiarekiko, bi kide dituen kooperatiba bat izatean \u201cdenaz gu biok bakarrik arduratzen baikara eta egunek 24 ordu izaten jarraitzen baitute\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina ahaleginak merezi du, eta are gehiago ingurumena errespetatu eta zaintzearen alde egiten duen jarduera eta bizimodu bati buruz hitz egiten dugunean. &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beti berri ona da bi gazte sustatzaile ados jartzea amets bat betetzeko. Proiektu horrek ingurumena zaindu eta errespetatzearen alde egitea, gainera, txalotzeko modukoa da. Eta horixe da Agotzenearen kasua, \u201cgure lanpostuak sortzeko beharretik sortutako proiektua, oso gustuko genuen gai bati lotuta eta gure ibarrean kokatuta\u201d. Edo beste modu batera esanda, bioeraikuntza, nekazaritza organikoa, ekologia eta baso-kudeaketa, heziketa-eskaintza batekin batera, dena batean. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27625,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[7305,7294,7308,7286,3645,7306],"class_list":["post-27599","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-agotzenea","tag-bioeraikuntza","tag-esteribar","tag-inaki-urkia","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-zubiri"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27599","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27599"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27599\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27626,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27599\/revisions\/27626"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27625"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27599"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27599"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27599"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}