{"id":27768,"date":"2021-04-26T08:00:00","date_gmt":"2021-04-26T06:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=27768"},"modified":"2021-04-19T11:14:27","modified_gmt":"2021-04-19T09:14:27","slug":"mundu-idealetik-benetako-mundura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mundu-idealetik-benetako-mundura\/","title":{"rendered":"Mundu idealetik benetako mundura"},"content":{"rendered":"\n<p>Zer gertatzen da profesional-talde bat biziki motibatuta dagoenean esperimentazio kolaboratibo eta berrikuntzarekin? Sortu, urratu, harritu egiten duela.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori da Felipe Turellek eta Javier Antequerak lortu zutena 2018an Proyectos Conscientes enpresa sortu zutenean. Eta lan horren emaitza, Mo de Movimiento jatetxea dugu, garai bateko Teatro Espronceda antzokiaren lekuan hamasei hilabetean eraiki zen proiektua. Hain zuzen, eraikina eraisten zen neurrian garatu zen eraberritzea, denbora errealean inprobisatzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Adibidez, eraiste-lanetako obra-hondakinak banku gisa berrerabili ziren; beste obra batzuetako hondakinekin alikatatu zen sukaldea; lokaleko eskailera zaharra goiko solairurako sarbidean kokatu zen berriro; aparkalekuko fluoreszenteen kutxak, jatorri desberdinetatik berreskuratuak eta Asociaci\u00f3n Norte Joven elkarteko ikasleek prest jarriak, bertako luminariak bihurtu ziren; eta lokal zaharreko zurak berriro muntatu ziren altzariak sortzeko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"750\" height=\"1000\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio2-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-27769\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio2-1.jpg 750w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio2-1-225x300.jpg 225w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio2-1-600x800.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Dena den, berrerabiltzea ez zen hor amaitu. Hartara, bai kuxinak betetzeko eta bai lokalaren sabaia estaltzen duten panel akustikoak egiteko ere ehun berrerabiliak baliatu dira. Eta kontratatutako langileek erabiltzen dituzten uniformeak bigarren eskuko alkandora berrituak dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Alkandora horiek berak tindatzeko tindu naturalak erabili dira, eta aurreko mantalei argizaria eman zaie, garbitu behar izatea saihesteko. Izan ere, proiektuaren sortzaileen kezka handienetako bat aztarna ekologikoa baita. Horregatik, tokia apaintzen duten ehun-panel handiak eskuz eginda daude, artile naturalak erabilita; bertako eta berreskuratutako materialak, teknologia tradizionalak, lanbideak biziberritzea eta eskulan espezializatua berreskuratzea laguntzeko sustatzaileek duten asmoaren sinbolo moduan.<\/p>\n\n\n\n<p>Eguneroko jarduera gauzatzean erabiltzen dituzten produktuek ere filosofia horri erantzuten diote. Gertuko ekoizle txikiei erosten dizkiete, eta artisau eran egindako produktuak eta produktu ekologikoak dira: txerri iberiko basatiak, larrean hazitako oilasko ekologikoa, baratze organikoetako barazkiak eta harrian ehotako irin ekologikoak. Kafea espezialitatekoa eta bidezko merkataritzakoa da, Kolonbiako Cauca departamenduko emakumeei laguntzeko. Valentziako laranjondo berreskuratuen patioak, bere aldetik, bertako nekazariei babes-mezua bidali nahi die, arriskuan baitaude merkataritza globalizatuaren aurrean.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"750\" height=\"1000\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio4.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-27764\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio4.jpg 750w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio4-225x300.jpg 225w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio4-600x800.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Azkenik, energia ere arduraz erabiltzen dute. Hartara, inauste-lanetako egurrak elikatzen dituen bi artisau-labe erradiadoreen eta zoru erradiatzaileen zirkuitu baten bihotza dira. Haien diseinuak barne hartzen du kobrezko hodibihur bat, bero-energia berriro aprobetxatzen duena. Lurrezko zenbait tina zulatu eta patioan kokatuta dauden horma adiabatikoak klimatizazio-sistema dira. Uraren sarrera hornitzeko, iragazte-sistema sofistikatu bat jarri da, botilaratutako uraren inpaktua ekiditeko, eta sukaldeetako eta labeetako erabilera guztiak aberasten ditu.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekintza horiek guztiek establezimenduaren aztarna ekologikoa %70 baino gehiago murrizteko bidea ematen dute. Toki iraunkor bat da, eta enpresaren barnean ingurumenarekiko kontzientzia arduratsuaren paradigma bihurtu da.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"749\" height=\"1000\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio3.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-27765\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio3.jpg 749w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio3-225x300.jpg 225w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/patio3-600x801.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 749px) 100vw, 749px\" \/><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eraiste-lan baten hondakinak espazio berri bihurtuta; banku bihurtutako obra-hondakinak; uniforme gisa erabilitako bigarren eskuko alkandorak; inauste-lanetako egurra berokuntza-sistema elikatzeko\u2026 Hori guztia, ideia onak ez ezik, enpresa eta proiektu baten filosofia ere bada: Mo de Movimiento.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27766,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[7437,3134,7438,7436,2947,3645,7435,7434,7432,7433],"class_list":["post-27768","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-ardurazko-kontsumoa","tag-aztarna-ekologikoa","tag-ekodiseinua","tag-felipe-turell","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-javier-antequera","tag-lucas-munoz","tag-modemovimiento","tag-teatro-espronceda"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27768","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27768"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27768\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27770,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27768\/revisions\/27770"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27766"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27768"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27768"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27768"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}