{"id":28000,"date":"2021-09-07T08:00:00","date_gmt":"2021-09-07T06:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28000"},"modified":"2021-08-25T12:02:48","modified_gmt":"2021-08-25T10:02:48","slug":"kriptodirua-komunera-joateagatik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/kriptodirua-komunera-joateagatik\/","title":{"rendered":"Kriptodirua, komunera joateagatik"},"content":{"rendered":"\n<p>Gorotz- eta hondakin-urak arazteko prozesuan lortzen diren hondakin biologikoak energia bihurtzeko erabiltzea ez da kontu berria. Izan ere, Arazuriko araztegian sortzen den biogasa bere autobusen flota mugiarazteko 2016 inguruan hasi zen erabiltzen Iru\u00f1erriko Mankomunitatea <strong><a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\/garraioa\/albisteak\/arazuriko-huako-biogasa-mankomunitateko-ibilgailuetan-erabiltzeko-esperientzia\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">(irakurri hemen)<\/a><\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Badirudi berria dela, ordea, energia sortu eta aprobetxatzeaz gain, hori guztia kriptodiru moduan errentagarri bihurtzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Ideia, hain zuzen, Hego Koreatik iritsi da. Han, <a href=\"https:\/\/scholarworks.unist.ac.kr\/researcher-profile?ep=2321\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">ChoJae-weon<\/a> ikertzaile eta Ulsan Zientzia eta Teknologia Institutu Nazionaleko (<a href=\"https:\/\/www.unist.ac.kr\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Ulsan <\/a>National Institute of Science and Technology (UNIST)) hiri-ingeniaritzako eta ingurumeneko katedradunak komun bat aurkeztu du, zeina energia-iturri moduan erabiltzen den unibertsitate-eraikinerako; zehazki, gasezko sukalde baterako, ur-berogailu baterako eta erregai-pila baterako. Horretarako, xurgapen-ponpa bat erabiltzen du, eta ponpa horrek gorozkiak lurpean dagoen edukiontzi batera bidaltzen ditu zuzenean. Beraz, ura erabiltzea murrizten du. Edukiontzi hori laborategi batera konektatuta dago, eta bertan mikroorganismoek metanoa askatzen dute, biogas bihurtuz eta gainerakoa ongarri bihurtuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Komunari \u201cBeeViToilet\u201d izena jarri diote, \u201cBee\u201d (erlea, ingelesez) eta \u201cVision\u201d hitzen bertsio laburtuaren akronimoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina gorago esan den moduan, hori guztia ez da ekimen honen alde berriena, baizik eta katedradun horrek ikasleak bere asmakuntza erabiltzera bultzatzeko pentsatu duen modua, kriptodiru bat sortu baitu. Kriptodiru horri&nbsp;<em>Ggool<\/em> izena jarri dio, koreeraz \u2018eztia\u2019 esan nahi duen hitza. Hartara, komun hori erabiltzen duen pertsona bakoitzak 10 Ggool jasotzen ditu egunean, eta campusean erabil ditzake hainbat produktu erosteko, adibidez, liburuak, kafeak, bananak edo berehalako fideoak. QR kode bat eskaneatuta egiten da ordainketa.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta pizgarri honek oso onarpen ona izan du campusean. Hala, energia-iturria handitzeaz gain, gazteei kontzientzia harraraztean aurrera egitea lortu da, ikasle horiek ikusten baitute edozein hondakin baliabide bihur daitekeela.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iturriak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.lavanguardia.com\/cribeo\/geek\/20210718\/7600301\/inventor-surcoreano-inodoro-convierte-excrementos-criptomonedas-ggol.html\">https:\/\/www.lavanguardia.com\/cribeo\/geek\/20210718\/7600301\/inventor-surcoreano-inodoro-convierte-excrementos-criptomonedas-ggol.html<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/elpais.com\/planeta-futuro\/2021-07-24\/donde-los-excrementos-se-convierten-en-criptomoneda.html#:~:text=Un%20investigador%20en%20una%20universidad,causa%20es%20recompensada%20con%20criptomoneda.https:\/\/www.businessinsider.es\/inodoro-convierte-caca-energia-recompensa-criptomonedas-896889\">https:\/\/elpais.com\/planeta-futuro\/2021-07-24\/donde-los-excrementos-se-convierten-en-criptomoneda.html#:~:text=Un%20investigador%20en%20una%20universidad,causa%20es%20recompensada%20con%20criptomoneda.<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/elpais.com\/planeta-futuro\/2021-07-24\/donde-los-excrementos-se-convierten-en-criptomoneda.html#:~:text=Un%20investigador%20en%20una%20universidad,causa%20es%20recompensada%20con%20criptomoneda.https:\/\/www.businessinsider.es\/inodoro-convierte-caca-energia-recompensa-criptomonedas-896889\">https:\/\/www.businessinsider.es\/inodoro-convierte-caca-energia-recompensa-criptomonedas-896889<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hego Koreako Ulsan Zientzia eta Teknologia Institutu Nazionalean, ikasleek kriptodiruaren 10 txanpon jasotzen dituzte campusean erabil ditzake hainbat produktu erosteko BeeViToilet izenekoa erabiltzeagatik, hau da, hondakin biologikoak biogas bihurtzen dituen komuna. Energia-iturri hori unibertsitate-eraikinerako erabiltzen den; zehazki, gasezko sukalde baterako, ur-berogailu baterako eta erregai-pila baterako<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":27998,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[7776,7775,7773,3645,7779,7772,7778],"class_list":["post-28000","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-beevi-toilet","tag-cho-jae-weon","tag-ggool","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-kriptodirua","tag-ulsan","tag-ulsan-national-institute-of-science-and-technology-unist"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28000","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28000"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28000\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28001,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28000\/revisions\/28001"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27998"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28000"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28000"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28000"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}