{"id":28019,"date":"2021-09-10T09:00:31","date_gmt":"2021-09-10T07:00:31","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28019"},"modified":"2021-09-10T08:34:48","modified_gmt":"2021-09-10T06:34:48","slug":"urtegiaren-ur-hustea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/urtegiaren-ur-hustea\/","title":{"rendered":"Urtegiaren ur-hustea"},"content":{"rendered":"\n<p>Urtegiei esker edaten dugu, hori argi eta garbi dago. Araztegietatik pasa ondoren etxeraino heltzen zaigu ura, bai hirietan, bai herrietan.<\/p>\n\n\n\n<p>Aipatzen ari garen urtegietako bat Eugikoa dugu. Esteribarren udal barrutian dago, Iru\u00f1etik 26 kilometroa, eta Arga ibaiaren buruko urak hartzen ditu. Urtegi honen edukiera 21,4 hm<sup>3<\/sup>-koa da, eta bolumen erabilgarria, 20,26 hm<sup>3<\/sup>-koa. Kota handiena 628 metrokoa da. Hornitzeko erabiltzen den ura Urtasungo Edateko Uren Araztegira garraiatzen da, urtegitik 1,5 kilometrora.<\/p>\n\n\n\n<p>Hornidura baldintza ezin hobeetan bermatzeko eta uraren kalitatea andeatzeko arriskuak minimizatu eta neutralizatzeko Eugiko urtegian astero egiten dituzte kontrolak eta analitikak Iru\u00f1erriko Mankomunitateko ustiatze arloko eta kalitate kontroleko langileek. Horrez gain, Urtasungo tratamendu estazioan sartzen den ura, edateko on bihurtu aurrekoa, aztertzeko analisiak egiten dira egunero<\/p>\n\n\n\n<p>Neurri horiek ahalbidetzen dute operazio erabakiak hartzea, urtean zehar pilatutako uren kalitatearen arabera. Hartara, sakoneran tenperatura neurtzeko astero egiten diren saioak uda amaieran bukatzen dira (aurten, irailaren 7an), urtegiaren&nbsp;hondoko ura husten denean, termoklina izenekoarekin batera (Eugiko urtegiko ura geruzatan estratifikatu denean, tenperatura beroenetik hotzenera). Hain zuzen ere, kasu horretan, kalitate eskaseko ura husten da, hondoan pilatuta dagoena, eta burdina eta manganeso eduki handiak dituena. Hori eginda, horrenbestez, Urtasunen edateko on bihurtzeko prozesuan erreaktiboak gehitu behar izatea minimizatzen da<\/p>\n\n\n\n<p>Hori ez da uraren kalitatea bermatzeko egiten den jarduera bakarra. 2017.eko martxoan, adibidez, sistema berri bat kokatu zen Eugiko urtegian uraren kalitatea automatikoki kontrolatzeko. \u2018Perfiladore bertikala\u2019 esaten zaion ekipamendua zen, eta zunda multiparametriko bat zeukan, presaren ondoan jarritakoa. Zehazki, sakonera desberdinetan datuak automatikoki erregistratzeko bidea ematen du gaur egun. Mankomunitateak zortzi neurketa egiten ditu egunean, hiru ordutik behin. Datu guztiak Mankomunitatearen komunikazio sarera igortzen dira, Uraren Ziklo Integrala ustiatzeko sistemaren bidez denbora errealean kontsultatu ahal izateko<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"465\" height=\"657\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/perfilador_290317_01b.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28016\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/perfilador_290317_01b.jpg 465w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/perfilador_290317_01b-212x300.jpg 212w\" sizes=\"auto, (max-width: 465px) 100vw, 465px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Azkenik, gogora ekarri behar da 2017.ean urteko ekainean Mankomunitateak&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.mcp.es\/eu\/ura\/albisteak\/eugiko-urtegiaren-hondoaren-erliebea-zehaztasunez-aztertua\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">azterlan batimetriko<\/a>&nbsp;bat egin zuela, sonarra duen urpeko ibilgailu baten bidez, eta Eugiko urtegiaren hondoaren erliebea zehatz berrikusteko modua eman zuen. Egin zen azterlan horrek ahalbidetu zuen urtegiaren edukierari buruzko informazioa eguneratzea, betetze kota desberdinen arabera, hornidura iturri horren erabilgarritasuna hobeto ezagutzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Azterketa guztiak ikusita eta aurtengo ur-hustea egin ostean Eugiko urtegiaren osasuna ona dela esan dezakegu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ba al zenekien urtero Eugiko urtegiko hondoko urak husten direla? helburua da gero hornidurarako erabiltzen den uraren kalitateari eustea. Izan ere, urtegiaren hondoan dauden gai organikoak eta metalak (burdina eta, nagusiki, manganesoa) kentzeak aukera ematen du Urtasungo plantara iristen den uraren kalitatea hobetzeko eta murrizteko Iru\u00f1errira hornitu aurretik edateko ur bihurtzeko fasean erreaktiboen erabilera. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28017,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2895],"tags":[7797,7796,7795,7794,7793],"class_list":["post-28019","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ura","tag-calidad-del-agua","tag-control-del-agua","tag-desembalse","tag-embalse-eugi","tag-termoclina"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28019","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28019"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28019\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28021,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28019\/revisions\/28021"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28017"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28019"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28019"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28019"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}