{"id":28127,"date":"2021-11-10T08:00:00","date_gmt":"2021-11-10T07:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28127"},"modified":"2021-11-04T14:54:20","modified_gmt":"2021-11-04T13:54:20","slug":"komun-ontziaren-saria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/komun-ontziaren-saria\/","title":{"rendered":"Komun-ontziaren saria"},"content":{"rendered":"\n<p>2015ean, Kolonbiako biztanleen %90ek eskuragarri zuten edateko ura, baina %10ek, ez. %10 horiek landa-eremuetan bizi ziren. Urte horretan bertan, Bogot\u00e1 barrutiko herritarren %97,6k komun-ontzia zeukaten, baina Choc\u00f3ko etxebizitzen %33k baino ez zuten eskuragarri komun-ontzia. \u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Orduan, alde horiek ikusita eta murrizteko xedea izanik, esku-hartze sozialean, nazioarteko lankidetzan eta ikerketako mintegietan eskarmentua zuten gazte batzuen taldea eztabaidatzen hasi zen Cartagena de Indiasen (Kolonbia) komunitateek oinarrizko eta etxebizitzako zerbitzuak eskura izatearen urgentziari buruz eta bai nola teknologia sozialek konponbidea erraztu zezaketen.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta hala sortu zen <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Tierra Grata<\/a>, herrialdeko urrutiko komunitateetara, konponbide deszentralizatu, merke, ez kutsatzaile eta kostu apalekoen bitartez, energia, ura eta saneamendua eramaten aritzen den ekintzailetza soziala. \u201cEsku-hartze sozialeko eredu bat garatu genuen, MISTIGA, barne-lanerako gidaliburu bat, erakundearen barne-esperientzien dokumentazioa hobetu eta pilatzetik sortua. Hiru etapa eta bederatzi fase ditu guztira, eta, egun, erakundearen esku-hartze sozialeko proiektu guztiak kudeatzeko tresna nagusietako bat da\u201d, azaldu dute arduradunek.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_9321-2-2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28124\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_9321-2-2.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_9321-2-2-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_9321-2-2-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_9321-2-2-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Egun, Tierra Grata hiru ekintza-ildotan ari da lanean \u2013energia, ura eta saneamendua\u2013, gauzatzen dituen proiektu desberdinetan. \u201cGure ustez, \u00abOINARRIZKOA DENONTZAT DA\u00bb, eta, hori dela-eta, gure programak deialdietarako aplikazioei, funts konkurtsagarriei, gure xede berbera duten beste erakunde edo enpresa batzuekin itunak egiteari, norbanakoen donazioei eta gure erabiltzaileek egindako ordainketen diru-sarrerei esker finantzatzen ditugu. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Pandemia bete-betean, dena geldiarazi zenean, nazioko eta nazioarteko donazioen kanpainak egin genituen, elkartasun-produktuak saldu genituen, komunitate-jantokiak babestu genituen txikien elikadura bermatzeko, eta instalatzen aritu ginen konfinamendu zorrotzenaren erdian. Hori guztia, komunitateak babesik gabe ez uzteko, eta energia, ura eta saneamendua eskuragarri izango dituzten familien kopurua handitzen joateko\u201d, azaldu du Jenifer Colpasek, erakunde horren sortzailekide eta zuzendari exekutiboak.<\/p>\n\n\n\n<p>Proiektu horiek garatzeko, erakundeak diagnostikoak egiten ditu eta kostu apaleko konponbideak eta eskuragarriak ematen ditu, landa-eremuetako familiek zerbitzuak eskuratu eta muntatzean laguntzeko aukera izan dezaten. \u201cProiektu bat gauzatzeko aurreneko pausoa da identifikatzea komunitate batek benetan ez duela oinarrizko zerbitzurik edo dituen zerbitzuak ez direla eraginkorrak. Ohartu ginen zenbat eta gehiago aldendu hiri-eremuetatik orduan eta zailagoa zela oinarrizko zerbitzuak eskura izatea. Elektrizitate, ur edo komun-ontzi gutxiago zegoen. Horregatik jarri dugu arreta landa-eremuan\u201d.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_0224-2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28125\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_0224-2.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_0224-2-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_0224-2-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_0224-2-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Esku hartzeko modu horri esker, denbora honetan, 10.000 erabiltzailerengana baino gehiagorengana iristea lortu du, Caribe eskualde osoan, non programa horiek inplementatu dituen. Komun lehorrak \u201340 minutuan muntatzen den egitura modular bat\u2013 ez du urik behar erabiltzeko, eta, beraz, gorozkiak ongarri bihurtzeko aukera ematen du eta dutxa bat izaten du. Konponbide honek 900 dolar balio du batez beste (760 euro), eta haien %30 onuradunen konturakoak izaten dira.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201c2020an, adibidez, hamalau jarduera antolatu genituen, guztira, 561 konponbide berri kokatzeko. Aurten, jada bikoiztu dugu kopuru hori eta hasieran egitea pentsatuko ez genuen lekuetara iristea lortu dugu, esate baterako, La Guajirara eta iristen zailak diren eremu batzuetara Bol\u00edvarren, Magdalenan eta Atl\u00e1nticon.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta hori guztia, hainbat aliaturen babesarekin, adibidez, NBGP Nazio Batuen Garapen Programarena eta Garapenerako Banku Interamerikarrarena.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"682\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_7782-3-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-28123\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_7782-3-1.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_7782-3-1-300x200.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_7782-3-1-768x512.png 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/IMG_7782-3-1-600x400.png 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Proiektuak hiru fasetan garatzen dira:<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cAURRE-INSTALAZIOAN, azterketaren, batzarraren eta inkestaren hasierako faseak ditugu, eta, oro har, komunitatearen testuingurua hobeki ulertzeko eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko tresnak dira, proiektua hurrengo etapan gauzatzea xeheago planeatzeko bidea emango dutenak.<\/p>\n\n\n\n<p>INSTALAZIOAREN etapan, elkarrekin sortzeko, gaitzeko eta gauzatzeko faseak ditugu. Tierra Grataren esku-hartze sozialeko ereduaren etapa honetan ikusten dira, hain zuzen, emaitzak modu tazituan, eta barne hartzen du komunitateetako kideen parte-hartze aktiboa.<\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, INSTALAZIO ONDORENGO etapan, galdetzeko, batzarra egiteko eta emaitzak aztertzeko amaierako prozesuak daude. Azken batean, proiektua amaitzea dakarte, eta helburua da egindako lanaren inpaktua neurtzea, arrakasta izan duen edo ez ikusteko, komunitatean sozializatzeko, atzeraelikadura edo <em>feedback<\/em> eraginkorra jasotzeko eta emaitzak ikusgai egiteko barneko eta kanpoko publikoari.<\/p>\n\n\n\n<p>Gainera, gure zerbitzuekin batera, esku-hartze sozialeko programa bat egiten dugu, komunitateen barnean gaitasunak sortzeko helburua duena. Horregatik nabarmentzen dugu Zaindarien gure programaren garrantzia. Zaindariena komunitateen barneko batzorde kudeatzaile bat da, eta kokatutako konponbideen jarraipena eta konponketa egiteko ardura duen talde teknikoa bihurtzen da\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Duela gutxi, Gates fundazioak aitortza egin die Colpasi eta haren taldeari, <a href=\"https:\/\/www.gatesfoundation.org\/goalkeepers\/about-event\/awards\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Goalkeepers<\/a> Global Goals<em> <\/em>saria emanda, edateko ura eta saneamendua eskura izatea hobetzeko egindako lanarengatik. Zehazki, <a href=\"https:\/\/elpais.com\/especiales\/2015\/planeta-futuro\/objetivos-desarrollo-sostenible\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Garapen Iraunkorrerako Helburuetan<\/a> seigarrena da hori, eta horiek dira sariaren ardatzak.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cGai hauek ikusgai egiteko bidea ematen digu sari honek \u2013azaldu du Jeniferrek\u2013. Komuna edukitzea funtsezkoa da, batez ere emakumeentzat, eta, horrenbestez, poz ikaragarria sentitzen dugu behar duenari lagundu ahal izatean\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, hori da Gates fundazioak gehien baloratu duena erabakia hartzean: \u201cHau urgentziazko gaia da herrialderako. Izan ere, 4,9 milioi pertsonak ez dute eskura komun txukunik, eta 1,4 milioi pertsonak ez dute eskura ez komun garbirik ez eta urik ere\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta izan ere, mendebaldean, sarritan ahaztu egiten dugu nolakoa izango litzatekeen gure bizimodua komun-ontzirik gertu izango ez bagenu, eta era berean ahazten dugu milioika pertsona daudela mundu osoan halakorik ez dutenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bideo hau ikus dezakezu: <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"\u00a1Que grato tenerte aqu\u00ed! Conoce qu\u00e9 es Tierra Grata - Video corporativo\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/5HoL7vaIWmg?start=4&#038;feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>*Proiektuetako batzuk:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Energia, Grata<\/strong>, 2021eko adibide batzuk:<\/p>\n\n\n\n<p>Tierra Gratak eguzki-energia eraman die La Guajirako familia indigenei: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-lleva-energia-solar-a-familias-indigenas-de-la-guajira\">https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-lleva-energia-solar-a-familias-indigenas-de-la-guajira<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Samyren ibilaldia: kilometro eta erdi telefono bat kargatzeko: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/la-travesia-de-samy-kilometro-y-medio-para-cargar-un-telefono\">https:\/\/tierragrata.org\/la-travesia-de-samy-kilometro-y-medio-para-cargar-un-telefono<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Energia eskuratzeak utopia izateari utzi dio Montes de Mar\u00eda azpi-eskualdean: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/acceder-a-energia-deja-de-ser-una-utopia-en-los-montes-de-maria\">https:\/\/tierragrata.org\/acceder-a-energia-deja-de-ser-una-utopia-en-los-montes-de-maria<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ura, Grata<\/strong>, 2021eko adibide batzuk:<\/p>\n\n\n\n<p>Recon eta TIKArekin batera, ur segurua eraman dugu Bol\u00edvarko landa-eremuetara: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/junto-a-recon-y-tika-llevamos-agua-segura-a-zonas-rurales-de-bolivar-2\">https:\/\/tierragrata.org\/junto-a-recon-y-tika-llevamos-agua-segura-a-zonas-rurales-de-bolivar-2<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Atl\u00e1nticoko nekazari-familiek ur segurua izango dute eskura: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/familias-campesinas-del-atlantico-podran-acceder-a-agua-segura\">https:\/\/tierragrata.org\/familias-campesinas-del-atlantico-podran-acceder-a-agua-segura<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Higienea, Grata<\/strong>, 2021eko adibide batzuk:<\/p>\n\n\n\n<p>Tierra Gratak komun lehorrak kokatu ditu Guajira garaian, hezkuntza hobetzeko: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-instala-banos-secos-para-mejorar-la-educacion-en-la-alta-guajira\">https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-instala-banos-secos-para-mejorar-la-educacion-en-la-alta-guajira<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>La Guajirako beste hiru komunitatek eskuratu zituzten komunak Tierra Gratari esker: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/tres-nuevas-comunidades-de-la-guajira-accedieron-a-banos-gracias-a-tierra-grata\">https:\/\/tierragrata.org\/tres-nuevas-comunidades-de-la-guajira-accedieron-a-banos-gracias-a-tierra-grata<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Tierra Gratak komun ekologikoak kokatu ditu Corraliton: <a href=\"https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-instala-banos-ecologicos-en-corralito\">https:\/\/tierragrata.org\/tierra-grata-instala-banos-ecologicos-en-corralito<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarritan ahaztu egiten dugu nolakoa izango litzatekeen gure bizimodua komun-ontzirik gertu izango ez bagenu eta era berean ahazten dugu milioika pertsona daudela mundu osoan halakorik ez dutenak. Gates fundazioak kontuan izan du hori guztia eta, hori dela-eta, Goalkeepers saria eman dio Jenifer Colpasi, Tierra Grataren sortzailekide eta zuzendari exekutiboari. Tierra Grata elkarteak, hain zuzen, energia, ura eta saneamendua eramaten ditu, kostu apalean, Kolonbiako urrutiko komunitateetara. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28119,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2895],"tags":[7934,7935,7949,7948,7943,7945,3645,7936,7947,7944,7939,7937,7946,7932],"class_list":["post-28127","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ura","tag-bogota","tag-el-choco","tag-garapen-iraunkorrerako-helburuak","tag-garapenerako-banku-interamerikarrarena","tag-gates-fundazioa","tag-goalkeepers-global-goals","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-jenifer-colpas","tag-karibe","tag-kolonbia","tag-la-guajira","tag-mistiga","tag-nbgp-nazio-batuen-garapen-programarena","tag-tierra-grata"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28127","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28127"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28127\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28128,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28127\/revisions\/28128"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28119"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28127"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28127"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28127"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}