{"id":28164,"date":"2021-11-24T10:09:03","date_gmt":"2021-11-24T09:09:03","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28164"},"modified":"2021-11-24T10:09:05","modified_gmt":"2021-11-24T09:09:05","slug":"ontziak-historiaren-isla","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/ontziak-historiaren-isla\/","title":{"rendered":"Ontziak, historiaren isla"},"content":{"rendered":"\n<p>Azaroko aste batean, jeneralean azkenean edo azkenaurrekoan, milaka eta milaka boluntario europarrek kontsumo iraunkorraren eta ekonomia zirkularraren gaineko berriak zabaltzen dituzte beren komunitateetan. Hondakinen Prebentziorako Europako Astea edo European Week for Waste Reduction (EWWR) esaten duguna da, eta aurten azaroaren 20a eta 26a artekoa izango da.<\/p>\n\n\n\n<p>Aste hori aitzakia harturik, <em>Elur Ulibarrena<\/em> Iru\u00f1eko Erresumako Museo Etnografikoko zuzendariak bisita gidatua egin zuen hilaren 20an, Atarrabiako San Andres Errotan (Nafarroa), <strong>\u201cOntziak\u201d<\/strong> izeneko bere erakusketan. Zehazki, aldi baterako erakusketa da, museoaren beraren bilduma iraunkorrekoak diren pieza etnografikoen hautaketa batek eratua.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28160\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_1-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_1-768x576.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_1-600x450.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\u201cOntziak\u201d erakusketaren asmoa da ontzien diseinuaren eta etengabeko hobekuntzaren garrantzian sakontzea antropologiaren ikuspuntutik, asmamena eta eguneroko esperientzia inspirazio-iturri moduan erabiltzearen bidez aurrerabideari bide ematen joan den berrikuntza nabarmenduta.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina, batez ere, gure arbasoen bizimodua islatzen du, erabat iraunkorra zen bizimodua, etengabeko errespetuan ekosistemarekiko. Hautaketa hori ikusita erraza da etxeko tresnak kontserbatu, aprobetxatu, berreskuratu eta berrerabiltzearen garrantziaz hausnartzea, lehen egiten zen moduan, haiek gure historiaz hitz egiten baitute. Ura, elikagaiak eta beste baliabide batzuk edukitzeko ontziak; denek dute zerbait esateko. \u201cBizitza ikusteko modua erabat aldatu dugu, globalizazio-prozesuaren ondorioz, pertsona gehienok ez baitugu ekoizten kontsumituko dugun hori \u2013azaldu du Ulibarrenak\u2013. Horren emaitza da ez garela ohartzen edozein mailatan kontsumitzen dugun guztia ekoizteko behar izan diren ahaleginez. Gainera, pertsona gutxik planteatzen diogu geure buruari gure kontsumoak asetzeko zenbat baliabide behar diren\u2026 Duela gutxi hori ez zen horrela; oso ongi neurtzen ziren hala ahalegina nola erabili beharreko baliabideak\u201d.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28161\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_2.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_2-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_2-768x576.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/ontziak_2-600x450.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Erakusketako piezak beren balio historiko artistiko eta teknologikoarengatik hautatu dira, oso askotarikoak diren arbasoen ezagutzak baitituzte. Ontziak hainbat materialekin eginda daude: harria, zeramika, metalak, zura, adarkia, ehuna, zumea, kuia\u2026 Eta artxiboko argazkiak dituzte lagungarri. \u201cBitxia delako baten bat aipatu behar badut, ziur asko bainuontziko berogailua aipatuko nuke. Kobre mailukatuarekin egindako pieza bat da, XVIII. mendekoa, garai hartarako oso teknologia modernoa duena eta oso ohikoa den arazo bat konpontzen duena: bainuontziko ura hoztea. Oso ongi pentsatuta eta gauzatuta dago, eta horrek agerian uzten du egin zuen pertsonak oso ongi ezagutzen zuela arazoa, erabili beharreko teknologia eta arazoari irtenbidea emateko material egokiena\u201d, aipatu du Elurrek.<\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, gehitu du \u201carte xehe\u201d, \u201cherri-arte\u201d edo artisautza esaten zaienetakoak diren zenbait objektu artistikok eratzen dutela multzoa: \u201cGure arbasoek, beren garaian, pentsatu, sortu, berriro pentsatu eta bizitza planteatzen joaten zen arazoak konpontzen zituzten, askotan sentiberatasun artistiko handiarekin. Hori dela-eta, erakusten diren objektuak, beren baitan, benetako artelanak dira, eguneroko erabilerako objektuak izanik, estetikaren balio erantsia baitute\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Amaitzeko, Elur Ulibarrenak erakusketa gogoetarako leiho moduan definitu du, \u201cgure egungo kontsumo-ereduaren gainean eta ingurunearekin dugun deskonexioaren gainean, duela urte gutxi genuenaren aldean. Gure ingurunearekin konektatu behar dugu berriro\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oso aspaldikoa ez den garai batean, \u201cmundua ulertzeko modua erabat iraunkorra zen, errespetu etengabean ekosistemarekiko. Orain bizitza ikusteko modua aldatu dugu, globalizazio-prozesuaren ondorioz, pertsona gehienok ez baitugu ekoizten kontsumituko dugun hori eta horrek ekartzen du ez ohartzea edozein mailatan kontsumitzen dugun hori guztia ekoizteko behar izan diren ahaleginez\u201d. Elur Ulibarrenaren hitzak dira horiek. Iru\u00f1eko Erresumako Museo Etnografikoko zuzendariak \u201cOntziak\u201d izeneko erakusketa aurkeztu digu.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28162,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[7972,7974,7192,7251,7182,7963,7973,7971,3645,7970,2859,7966,7365],"class_list":["post-28164","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-arte-xehe","tag-artisautza","tag-atarrabia-2","tag-ekonomia-zirkularra","tag-elur-ulibarrena","tag-european-week-for-waste-reduction","tag-herri-arte","tag-iruneko-erresumako-museo-etnografikoa","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-kontsumo-iraunkorra","tag-nafarroa","tag-ontziak","tag-san-andres-errota-2"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28164","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28164"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28164\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28165,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28164\/revisions\/28165"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28162"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28164"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28164"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28164"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}