{"id":28183,"date":"2021-12-09T08:00:00","date_gmt":"2021-12-09T07:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28183"},"modified":"2021-11-30T12:21:15","modified_gmt":"2021-11-30T11:21:15","slug":"euskal-mitologia-ingurumen-heziketaren-zerbitzura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/euskal-mitologia-ingurumen-heziketaren-zerbitzura\/","title":{"rendered":"Euskal mitologia, ingurumen-heziketaren zerbitzura"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u201cEuskal kultura, eta, bereziki, bere mitologia, naturako elementuak pertsonifikatzeko ezaugarri bereziengatik eta bere sinesmen eta elezaharretako askok duten ingurumen-izaerarengatik, lehen mailako baliabidea da gure naturarekin harreman egoki bat laguntzeko\u201d. Hitz horiek ageri dira Fernando Echarriren \u201cMitolog\u00eda vasca y educaci\u00f3n ambiental\u201d liburuaren sinopsian. Hain zuzen, duela gutxi liburu horren gaineko artikulu bat kaleratu dute <strong><a href=\"https:\/\/www.cambridge.org\/core\/journals\/australian-journal-of-environmental-education\/article\/environmental-education-and-ecological-spiritual-intelligence-the-case-of-basque-mythology\/44412E4713589EA5D64BA12290D208F2\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Australiako \u201cEnvironmental Education Research\u201d aldizkarian.<\/a><\/strong> \u201cZur eta lur gelditu nintzen, eta pozik, noski \u2013esan du Fernandok\u2013. Liburu bat kaleratzen duzunean, munduan zerbait aldatu den irudipena duzu. Baina zure lana antipodetaraino iristen denean, inoiz susmatuko zenukeena baino gehiago hazi dela ohartzen zara\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Halako gai espezifiko batek hain urrun dagoen toki batean interesa piztu izanaren arrazoitzat Australiaren ondare aborigena aipatu du Echarrik. \u201cJose Mar\u00eda Mallarachek esaten du munduko biztanleen %6 populazio minoritarioetan biltzen direla, antzeko oinarri mitologikoa dutenetan; egiatan, kosmosa, izarrak, argia eta ilunantzak azaltzeko joera baitute. Baina, horrez gain, nik gehituko nuke mitologia bizitza ulertzeko modu bat dela, non materiala eta immateriala bereizten den, baina unitate berberaren barnean. Hor dugu, esate baterako, Aidekoren adibidea, espiritualtasuna irudikatzen duena, eta Berezkorena, fisikoa irudikatzen duena. Dualtasun hori da Australian garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiena\u201d.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"760\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-3.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28178\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-3.jpg 760w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-3-297x300.jpg 297w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-3-600x606.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-3-125x125.jpg 125w\" sizes=\"auto, (max-width: 760px) 100vw, 760px\" \/><figcaption><em>Euskal Mitologiarentzat natura elementu guztiak pertsonai bizidunak dira<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta dualtasun horren falta sumatzen du Fernandok Mendebaldean, non, bere hitzen arabera, \u201calde espirituala galtzen ari garen, eta, horrenbestez, munduaz dugun ikuspegia ezin den osoa izan. Erlijio gehienetan eutsi egiten diote; artearen irudikapenetan, adibidez, literaturan, behin eta berriro baliatzen den gaia da. Ikusi, esate baterako, Saint-Exup\u00e9ryren \u201cPrintze txikia\u201d, non \u201cfuntsezkoa ikusezin da begientzat\u201d esaten den. Gure gizarte neoliberalean, ordea, balio horiek galtzen ari dira. Ahaztu egiten zaigu immateriala erreala ere badela, nahiz eta ukitzerik ez izan; zenbait kontzeptu, adibidez, edertasunarena, ezin dugula frogatu, baina inork ezin duela ukatu badenik\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunak ere baieztatzen du hobekien kontserbatutako zibilizazioak beren espiritu-balioei eusten dietenak direla. \u201cEz da harritzekoa. Mitologia esperientzien azalpena da, inguruan dugun eta ulertzen ez dugun errealitatearena. Zergatik egiten du euria? Zergatik argitzen da eguna? Gertatzen dena ez dago gure mende, baina bai dela gure bizitzen zatia, eragiten digu. Hori dela-eta, natura-ingurunearekiko lotura, bere kontserbazioarekikoa, ez da inoiz eteten unibertso mitologikoan; egiatan, dena bat garelako. Ingurumenaren kontzeptua, horrenbestez, ezin da aurkeztu gizakiarekin zerikusirik ez duen zerbait moduan. Ni ez naiz ni, baizik eta ni nire ingurunearekin. Zoritxarrez, lotura hori galtzen ari gara mundu modernoan. Ikusi zeinen kontu bitxia: Europako hiru hizkuntza nagusiek, frantsesak, ingelesak eta gaztelaniak, natura hitza sorkuntzatik bereizten dute. Mundu osoan hitz egiten diren hizkuntzen %80tan, ordea, elkarri lotuta dauden bi kontzeptu dira. Eta hori galera handia da, lotura ulertzen duzunean zu baino goragokoa den zerbaitena zarela ulertzen baituzu eta ez duzu oker pentsatzen, azken batean orain egiten dugun moduan, inguruan duzun guztia zure zerbitzura dagoela. Jorge Oteiza eskultoreak hala esaten zuen: \u201cIkusten den guztia atsegina da, baina ikusteko urritasuna daukagu\u201d.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"768\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28179\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4-300x300.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4-150x150.jpg 150w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4-600x600.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-4-125x125.jpg 125w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><figcaption>Euskal Mitologiarentzat Ilargia eta Eguzkia ahizoak dira, Amalurraren alabak<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Fernando Echarriren bizitzan mitologia konstante bat izan den moduan, ingurumen-heziketa ere bada, \u201cdena oso lotuta baitago. Ingurumen-heziketaren xedea da herritarrak sentsibilizatzea ingurumen-kontuetan; gure ekintzetako bakoitzak ingurumenerako duen garrantziaren gainean kontzientzia harrarazi nahi du, eta pertsona bakoitzak bere natura-ingurunearekin duen loturan sakondu nahi du, natura-ingurune hori hobeki ulertzeko eta hobetzeko\u201d. Bere lanbidean eta heziketa-programak garatzeko eta dibulgaziozko materiala argitara emateko lanean hogei urte eman eta gero, ondorioztatu zuen gizartean ikustea espero zuen aldaketak ez zirela gertatzen ari. \u201cIngurumen-heziketarik gabe gaudena baino okerrago egongo ginatekeela jakitun naiz, baina, era berean, ulertzen dut lehen esan dudan espiritu-lotura horretan sakontzeko norabide berria behar dugula. Horregatik hartu dut erreferente moduan \u201cExperiencias significativas de vida\u201d bibliografia eta mitologia, hain funtsezkoak eta oinarrizkoak iruditzen zaizkidan ingurumena kontserbatzeko eta errespetatzeko balio horiek erakusteko\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Mitologiako pertsonaia batzuk:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Mari: jainkosa nagusia da, lau elementuak kontrolatzen dituena, ura, lurra, airea eta sua. Berari zor dizkiogu bai mendien eta itsasoen baretasun eta oparotasuna, bai eta sute handiek eta uholdeek eragindako natura-hondamendiak ere.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"710\" height=\"610\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-2.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28176\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-2.jpg 710w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-2-300x258.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-2-600x515.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 710px) 100vw, 710px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Basajaun: basoetako jauna. Bere ingurua errespetatzen duen eta galduta dabilen pertsonari beti lagunduko dio; egiten ez duena, ordea, basoko adar artean irentsiko du betiko.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"768\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28177\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6-300x300.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6-150x150.jpg 150w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6-600x600.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-6-125x125.jpg 125w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Piarres: Aidekok (airea), Ortzik (zerua) eta Ekaitzek (ekaitza) zigortu egin zuten eta Ilargira bidali zuten, naturako fenomenoen aurrean altxatu zenean. Han egongo da barkamena eskatu arte eta gizakia inguruan dituen elementuen aurrean zeinen hutsala den konturatu arte. Hori dela-eta, ilargi beteko gauetan aurpegi bat ikusten dugu.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Amalurra: ama lurra da, elikagaia eta babesa ematen diguna, eta espiritu gaiztoetatik babesten gaituena.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"768\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28175\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1-300x300.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1-150x150.jpg 150w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1-600x600.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Figure-1-125x125.jpg 125w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Adur: lotura da, gauza guzietan ibiltzen den energia.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">*Fernando Echarri irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko Ingurumen Biologiako Sailean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mitologia esperientzien azalpen bat da, inguruan dugun eta ulertzen ez dugun errealitatearena. Zergatik egiten du euria? Zergatik argitzen da eguna? Gertatzen dena ez dago gure mende, baina bai dela gure bizitzen zatia, eragiten digu. Hori dela-eta, natura-ingurunearekiko lotura, bere kontserbazioarekikoa, ez da inoiz eteten unibertso mitologikoan; egiatan, dena bat garelako. Ingurumenaren kontzeptua ezin da aurkeztu gizakiarekin zerikusirik ez duen zerbait moduan. Mundu modernoan lotura hori galtzen ari da? Elkarrizketa Fernando Echarriri.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28180,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[7989,7987,7990,7992,7988,7111,3645,7991,7986,7993],"class_list":["post-28183","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-amalurra","tag-basajaun","tag-environmental-education-research","tag-euskal-mitologia","tag-fernando-echarri","tag-ingurumen-heziketa","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-jose-maria-mallarach","tag-mari","tag-nafarroako-unibertsitatea"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28183","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28183"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28183\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28184,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28183\/revisions\/28184"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28180"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28183"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28183"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28183"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}