{"id":28220,"date":"2022-01-24T08:00:00","date_gmt":"2022-01-24T07:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28220"},"modified":"2022-01-24T08:22:18","modified_gmt":"2022-01-24T07:22:18","slug":"muturreko-fenomenoak-klima-aldaketaren-ondorioz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/muturreko-fenomenoak-klima-aldaketaren-ondorioz\/","title":{"rendered":"Muturreko fenomenoak klima-aldaketaren ondorioz?"},"content":{"rendered":"\n<p>Abendu hasieran elurteak izan ziren, besteak beste, Nafarroan eta Euskadin. Gero, abenduaren 10ean, prezipitazioek ibaiek gainezka egitea ekarri zuten, uholde historiko batzuetan. Hilabeteak aurrera egin zuen oso tenperatura hotzeko, euri askoko eta behe-laino itxiko egunekin. Urtarrilaren hasieran, Kantauri itsasoaren olatuek 6 metroak gainditu zituzten, eta urtarrilaren 10ean ibaiaren ibilguetan urek berriro gainezka egiteko arriskuan egon ginen. Normala al da hori guztia?<\/p>\n\n\n\n<p>2013an, urtarrilean, San Andres Errotak Arga eta Ultzama ibaien igoera handia erregistratu zuen; eta ekainaren 9an, uholdeak izan ziren eta ura 2,74 metroraino iritsi zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Fenomeno ziklikoa da hau? Gero eta muturreko fenomeno gehiago ari dira gertatzen edo pertzepzio hutsa da? Egia izango da klima-aldaketaren kontu hori?<\/p>\n\n\n\n<p>Urtarrilaren 28a Lurra Berotzearen Aurkako Ekintzarako Mundu Eguna da, CO<sub>2<\/sub> Isurpenak Murrizteko Mundu Eguna ere esaten zaiona. Helburua da herritarren artean kontzientzia handiagoa sortzea klima-aldaketak ingurumenerako eta izaki bizidun guztiontzat dakarren arrisku larriaren gainean.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina, argi dugu zer den klima-aldaketa?<\/p>\n\n\n\n<p>Peio Oria Iriarte AEMET agentziak Nafarroan duen lurralde-ordezkaria da, eta bere hitzetan \u201cklima-aldaketa aldakuntza bat da klimaren sisteman epe luzera, balantze energetikoan (sartzen den energia \u2013 irteten den energia) desorekak egotearen ondorioz\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontuan izan behar da klima-sistema etengabeko bilakaeran dagoela eta aldakuntza hauek beti gertatu izan direla. Aldaketa horiek eragin dituzten kausa naturalak kontinenteen mugimendua, aldaketa astronomikoak (Lurraren orbita), eta sumendien eta eguzkiaren jarduera izan dira, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Industria-iraultzaren ondoren, ordea, eta batik bat 1960tik aurrera, egiaztatzen da klima globala kausa antropogenikoengatik ere ari dela berotzen (berotegi-efektuko gasak isurtzea, aldaketak lurzoruaren erabileran).<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, <a href=\"https:\/\/iopscience.iop.org\/article\/10.1088\/1748-9326\/ac2966\">2021eko urriko azterlan batek, Cornellgo Unibertsitateak eginak eta paperEnviromentalreseachLettersen kaleratuak<\/a>, ziurtatzen du, klima-aldaketari buruzko 3.000 argitalpen zientifiko aztertu ondoren, %99ko adostasuna lortu dela komunitate zientifikoan egungo klima-aldaketa prozesu antropogeniko baten ondoriozkoa dela baieztatzean.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"597\" height=\"435\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/efecto-humano.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28215\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/efecto-humano.jpg 597w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/efecto-humano-300x219.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 597px) 100vw, 597px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Hortaz, hasieran aipatu ditugun gertaerak, bakarka, ezin izango litzaizkioke klima-aldaketari egotzi, tokiko eta aldizkako fenomeno meteorologikoak direnez.<\/p>\n\n\n\n<p>Zorrotza izan nahi bada eta gai hau era serioan eta fidagarrian landu nahi bada, mundu-mailako garrantzia duten eta epe luzerakoak diren ebidentzia zientifikoetara jo behar da beti.<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz, ez daukagu toki bakar batean gertatzen den ingurumen-arazo bat aurrez aurre, baizik eta, eta batez ere, ekonomia-, industria- eta energia-jardunaren eredu batek eragindako mehatxu global bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina eztabaida kalean dago, herritarren artean, argi baitago zerbait gertatzen ari dela.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"576\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/dosfotos.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28216\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/dosfotos.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/dosfotos-300x169.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/dosfotos-768x432.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/dosfotos-600x338.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Peio Oriaren hitzetan, \u201cplaneta berotzen ari da (atmosfera, ozeanoak, izotzak\u2026). Eta ez bakarrik batezbestekoan. Baita muturretan ere. Itsasoetako eta kontinenteetako izotza urtzen ari da. Klima-egoera berri bat dago. Nahiz eta ez den agertzen berdin toki guztietan, muturreko fenomenoak (bero-boladak, lehorteak, ziklo hidrologikoa) maizagoak, iraunkorragoak eta gogor eta bortitzagoak dira. Eta aldaketak ari dira gertatzen eredu atmosferikoetan eta prezipitazioenetan. Gainera, azken 10.000 urteetan klimaren egonkortasuna eta geldikortasuna amaitzen ari da (gorabehera txikietatik harago)\u201d.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"551\" height=\"609\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/records.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28217\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/records.jpg 551w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/records-271x300.jpg 271w\" sizes=\"auto, (max-width: 551px) 100vw, 551px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Hori dela-eta, aditu honen iritziz, eztabaida egotea \u201cgarrantzitsua da politikak formulatzeko eta gure bizimodua aldaraziko duen kultura-aldaketa gertatzeko\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoera eta errealitate honen aurrean, zer egin daiteke? Non jarri behar da arreta edo fokua?<\/p>\n\n\n\n<p>Oriaren iritziz, \u201cakordioak, adostasunak bilatzean maila guztietan: nazioetako gobernuak, nazioarteko erakundeak, enpresa handiak eta txikiak, autonomiak, eskualdeak, hiriak, auzoak. Ahalegin guztiek dute garrantzia, nora goazen, mehatxuak zein diren eta zertatik babestu behar garen badakigu\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Gainera, nabarmendu eta errepikatu du: \u201cGure ereduak (energetikoak, kulturakoak, kontsumokoak) aldatu behar dira, arrazoizko eran eta progresiboki\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, azkenik, herritarrei kontzientzia harrarazi behar zaie, haiek sentsibilizatu behar dira eta partaide egin arazoan eta konponbidean.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori lortu nahian, hona hemen gure hondar-aletxoa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iturriak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u201cEl cambio clim\u00e1tico a d\u00eda de hoy\u201d txostena (Klima-aldaketa egun), Peio Oria Iriarte, Nafarroako Gobernuaren \u201cKrisi klimatikoa ulertzea, komunikatzeko\u201d jardunaldiak<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.nature.com\/articles\/s41558-021-01058-x\">https:\/\/www.nature.com\/articles\/s41558-021-01058-x<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Normala al da ibai berberek gainezka egitea hilabeteko epean? Normala al da Urteberri-egunean 24 graduko tenperatura izatea zaharrenek egun hori elurrez beterik gogoratzen dutenean? Normala al da txaketa ez kentzea garai batean hondartzak eta igerilekuak jendez beteta egongo ziren sasoian? Hori guztia klima-aldaketa al da?<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28218,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3102,3645,7325,7998,7997,8021],"class_list":["post-28220","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-klima-aldaketa","tag-klima-krisia","tag-klima-larrialdia","tag-muturreko-fenomenoak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28220","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28220"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28220\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28239,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28220\/revisions\/28239"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28218"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28220"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28220"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28220"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}