{"id":28260,"date":"2022-02-21T08:00:00","date_gmt":"2022-02-21T07:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28260"},"modified":"2022-01-26T09:30:05","modified_gmt":"2022-01-26T08:30:05","slug":"aspace-biointegra-proiektu-iraunkorra-eta-inklusiboa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/aspace-biointegra-proiektu-iraunkorra-eta-inklusiboa\/","title":{"rendered":"Aspace Biointegra, proiektu iraunkorra eta inklusiboa"},"content":{"rendered":"\n<p>Hau ez da Aspace aipatzen dugun lehendabiziko aldia. <strong><a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/aspace-navarra-para-el-empleo-fundazioa-lan-integraziorako-bidaia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Beste post batean<\/a><\/strong> Aspace Navarra para el Empleo fundazioak ematen duen garbitegi zerbitzuetako bati buruz idatzi genuen. Orain Orreagara joango gara. <\/p>\n\n\n\n<p>2010ean jarri zen martxan Biointegra proiektua, Orreagan, Aspace Navarra fundazioak eta Intia sozietate publikoak sustatuta. Sozietate hori Landa Garapenerako eta Ingurumenerako Departamentuari atxikita dago, eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barnean sartuta (NEKP).<\/p>\n\n\n\n<p>Blanca Elizalde Aspace Navarra para el Empleo fundazioaren zuzendaria da, eta berak ondokoa ekarri du gogora: \u201cArdi latxen esnearekin gazta egiten hasi ginen Orreagako gaztandegiaren kudeaketan, gazta ekologikoa eta ohikoa egiten. Intiaren lursail esperimentaletik heldu zen esnea eta bai inguru horretako abeltzainen ardietatik ere\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekimen horren bidez lortu nahi ziren helburuak askotarikoak ziren:<\/p>\n\n\n\n<p>1. Enplegagarritasun zaileko pertsonei lana ematea landa-ingurunean, hartara, despopulatzea ekiditen laguntzeko. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>2. Tokiko produktu ekologiko, iraunkor eta 0 kilometroko baten alde egitea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>3. ASPACE NAVARRA ingurumena eta pertsona zaintzearen filosofiarantz bideratzen jarraitzea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>4. Desgaitasuna duten pertsonek proiektuaren berri ematea gizarteari, oro har, eta sektorean kideko dituztenei, bereziki. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>2019an, proiektuaren norabidea aldatu zen, Intiak sistema aldatzea proposatu eta gero: esnetarako behi-aziendarekin lan egitea zaintza ekologikoan. Esne hori erabilita zenbait esneki ekologiko, iraunkor eta inklusibo egiteko erronkari heldu zion Aspacek, eta <strong>Aspace Biointegra <\/strong>sortu zuten.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"648\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/bodegon-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28254\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/bodegon-1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/bodegon-1-300x190.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/bodegon-1-768x486.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/bodegon-1-600x380.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Instalazioak egokitu ziren produktu berrietarako, eraginkortasun energetikoa optimizatzeko helburuarekin. Eguzki-plakak kokatu ziren eta gasolio bidezko galdara pelleteko beste batekin ordeztu zen. Pasteurizazio-upel eraginkorragoak erabiltzen hasi ziren. Eta, azkenik, ontziak itzultzekoak, biodegradagarriak eta konpostagarriak izateko lan egin zen. Hartara, egun produktuetan plastikoaren %1 baino ez dute erabiltzen. Izan ere, hori da produktu hauen ezaugarrietako bat, erakundearen webgunean bertan zehazten den moduan: \u201cOntzi ekologikoagoak dira, plastikoak baino gutxiago kutsatzen dutenak, osasungarriagoak. Gainera, produktuaren bizitza erabilgarria luzatzen dute, eta hobeki gordetzen dute elikagaien zaporea\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaur-gaurkoz, Orreagako instalazioetan zortzi pertsonak egiten dute lan, eta haietako seik desgaitasunen bat dute. Bost Orreagaren ingurunean bizi dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Merkatuan onarpen handia duen produktu bat ari dira sortzen denen artean. Esnea, jogurtak, gazta\u2026 dena ekologikoa \u201ceta oso kalitate onekoa\u201d, esan du Sandra Aguilerak. Dena den, Nafarroako Aspace komunikazio arduradun honek nabarmendu duen alderdia da \u201clanda-ingurunean gizarteratzeko proiektu batek bermatuta daudela, eta hori dela egiatan kontsumitzailea fidelizatzen duena\u201d.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"710\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/marca.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28255\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/marca.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/marca-300x208.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/marca-768x533.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/marca-600x416.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Hain zuzen ere, produktu horiek guztiak Aspace Navarra fundazioaren zentro eta zerbitzu guztietan aurki daitezke, eta bai Iru\u00f1eko eta beste herri batzuetako zenbait supermerkatu eta dendatan ere. Alderdi horren gainean, Sandrak hau zehaztu du: \u201cMerkatua edo erosleak lortzeak beti eskatzen du denbora, eta are gehiago, aintzat hartzen bada sektore ekologikoaren alde egiten ari garela. Egun, sektore hau askoz ere hedatuago dago duela hamar urte haren alde egiten hasi ginenean baino. Baina oraindik ere, pertsonoi eta ingurumenari ekartzen dizkigun onura ikaragarrien gaineko informazio, kontzientziazio eta dibulgazio handia falta da, sektoreak behar duen eskaria lortzeko\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Zailtasunak zailtasun, ekologian eta pertsonen osasunean oinarritutako gizarte-aldaketaren alde lan egiten jarraitzen du Aspacek, Aspace Biointegraren bidez, proiektu iraunkorra, ekologikoa eta hurbilekoa baita, behi-aziendaren zaintza ekologikoa egitea eta ondoren esneki ekologikoak sortzea dakarren sistema bat sustatzeko sortua.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"NUEVO V\u00cdDEO BIOINTEGRA expor final\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/rb9PT7tPlsE?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2010ean jarri zen martxan Biointegra proiektua, Orreagan, Aspace Navarra fundazioak eta Intia sozietate publikoak sustatuta. Proiektu iraunkorra, ekologikoa, inklusiboa eta hurbilekoa da, behi-aziendaren zaintza ekologikoa egitea eta ondoren esneki ekologikoak sortzea dakarren sistema bat sustatzeko sortua. Egun, zortzi pertsonari ematen die lana, haietako sei desgaitasunen bat dutenak.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28256,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8086,7116,8084,8087,3102,8079,2947,3645,8085,8088],"class_list":["post-28260","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-aberezaintza","tag-aspace","tag-biointegra","tag-esnekiak","tag-im","tag-intia","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-orreaga","tag-produktu-ekologikoak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28260","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28260"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28260\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28261,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28260\/revisions\/28261"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28260"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28260"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28260"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}