{"id":28321,"date":"2022-03-17T08:00:00","date_gmt":"2022-03-17T07:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28321"},"modified":"2022-03-21T08:37:50","modified_gmt":"2022-03-21T07:37:50","slug":"mendi-hegala-finkatu-iturburua-ez-itotzeko%ef%bf%bc","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mendi-hegala-finkatu-iturburua-ez-itotzeko%ef%bf%bc\/","title":{"rendered":"Mendi-hegala finkatu, iturburua ez itotzeko"},"content":{"rendered":"\n<p>XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena, ez zen nahikoa Iru\u00f1eko 30.000 herritarren &nbsp;ur beharra asetzeko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1895eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen, eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik.<\/p>\n\n\n\n<p>Artetako urak Iru\u00f1erria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"800\" height=\"533\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/entrada.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28317\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/entrada.jpg 800w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/entrada-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/entrada-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/entrada-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iru\u00f1etik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta, bertan, biltzen da, gutxi gorabehera, 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura.<\/p>\n\n\n\n<p>Eremua bizirik dago, eta luiziek paisaia etengabean aldatzen dute. Luizi horietako batek, edo gertatzeko arriskuak, Artetako iturburuaren ahoa eta zaindariaren etxea (Iru\u00f1erriko Mankomunitateko Informazio Zentroa) mugatzen dituen eskuineko mendi-hegala finkatu beharra ekarri zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Horren ondorioz, helikopteroak, &nbsp;langile-taldeak eta makineria uraren zurrumurrua nagusi den leku batean sartu ziren, &nbsp;uraren kalitatea bermatzeko, Artetak Iru\u00f1erriko iturria izaten jarrai zezan.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"800\" height=\"533\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/helicoptero.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28316\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/helicoptero.jpg 800w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/helicoptero-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/helicoptero-768x512.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/helicoptero-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Proiektua, hain zuzen, mendi-mazelatik aska zintezkeen harriei eusteko hiru barrera dinamiko jartzean zetzan. Barrera horiek hiru maila desberdinetan &nbsp;zeuden, eta altzairu galbanizatuzko eraztunen sare batek eratuta. Material berarekin egindako zutoinek eusten zioten sareari, eta finkagarri bikoitza zuten, altzairuzko kableen bidez. Alderik garaienean zegoen barrerak 70 metroko luzera eta 5 metroko altuera zuen; tartekoak, berriz, 80ko luzera eta 4ko altuera; eta hirugarrenak, azkenik, 60ko luzera eta 3ko altuera. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"948\" height=\"533\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/vallaponiendo.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28318\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/vallaponiendo.jpg 948w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/vallaponiendo-300x169.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/vallaponiendo-768x432.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/vallaponiendo-600x337.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 948px) 100vw, 948px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Lan horiek, gainera, zaindariaren etxea zena egokitzeko eta Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen &nbsp;<a href=\"http:\/\/www.mcp.es\/eu\/jarduerak\/informazio-zentroetan\/artetako-iturburua\">Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa<\/a> bilakatzeko probestu ziren. Bertan, erakusketa berri bat kokatu zen: panelak, maketak eta ordenagailu bidezko animazioa. Azpimarragarria da, bestalde, haraneko jendearen oroitzapenak &nbsp;biltzen dituen &nbsp;audiobisuala .<\/p>\n\n\n\n<p>Artetarako bisita Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa egokitu ez ezik, beste &nbsp;jarduera interesgarri batzuk ere &nbsp;egiten hasi ziren inguru horretan: inguruneko bisita gidatuak, baita gatzagekin lotutako ekitaldiak ere. <strong>(hemen ikusi)<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hori guztia akuiferoen uraren garrantzia agerian uztera eta kudeaketa egoki eta eraginkorra aldarrikatzera bideratuta zegoen. Eta, oraindik, helburu berbera du.<\/p>\n\n\n\n<p>Ezin dugu ahaztu, baliabide natural horrek gure arreta osoa merezi duela. Ez da harritzekoa, beraz, aurten 2022ko Uraren Munduko Egunaren leloa horixe izatea: \u201cLurpeko urak, ikusezina ikusaraztea\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Gai horretan sakontzeko post serie bat sortu dugu:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-wp-embed is-provider-blogmcp wp-block-embed-blogmcp\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"flH4MBtiez\"><a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/custom_type\/ikusezina-ikusgai-egiten-world-water-day-2022\/\">Ikusezina ikusgai egiten (World Water Day 2022)<\/a><\/blockquote><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; clip: rect(1px, 1px, 1px, 1px);\" title=\"\u00abIkusezina ikusgai egiten (World Water Day 2022)\u00bb \u2014 blogmcp\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/custom_type\/ikusezina-ikusgai-egiten-world-water-day-2022\/embed\/#?secret=onAj9QxuSS#?secret=flH4MBtiez\" data-secret=\"flH4MBtiez\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p>Informazio gehiago::<\/p>\n\n\n\n<p>Zentroa ezagutzeko: &nbsp;<a href=\"http:\/\/www.mcp.es\/sites\/default\/files\/360\/mcp%20eusk\/index.html\">http:\/\/www.mcp.es\/sites\/default\/files\/360\/mcp%20eusk\/index.html<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Iturburua ezagutzeko: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=2UtCFn6icrQ&amp;t=16s\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=2UtCFn6icrQ&amp;t=16s<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Gatzagak ezagutzeko: https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/artetako-gatzagak-gatzari-buruzko-istorio-batzuk-ezagutzeko-inguru-natural-bitxia\/<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2018an, luiziak gertatzeko arriskua zela eta, obrak egin behar izan ziren Artetako iturburuaren ahoa eta zaindariaren etxea (Iru\u00f1erriko Mankomunitateko Informazio Zentroa) mugatzen dituen eskuineko hegala  tinkotzeko. Helikopteroak,  langile  taldeak eta makineria uraren zurrumurrua nagusi den leku batean sartu ziren. Beharrezkoa zen, haren ahotsa berriro entzun nahi bagenuen.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28319,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2895],"tags":[7327,3102,3645,8120,8124],"class_list":["post-28321","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ura","tag-arteta","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-uraren-munduko-eguna","tag-wwd2022"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28321","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28321"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28321\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28376,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28321\/revisions\/28376"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28319"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28321"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28321"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28321"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}