{"id":28352,"date":"2022-03-28T08:00:00","date_gmt":"2022-03-28T06:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28352"},"modified":"2022-03-15T12:08:15","modified_gmt":"2022-03-15T11:08:15","slug":"biodibertsitatea-babes-moduan-gaixotasun-zoonotikoen-kontra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitatea-babes-moduan-gaixotasun-zoonotikoen-kontra\/","title":{"rendered":"Biodibertsitatea babes moduan, gaixotasun zoonotikoen kontra"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aurreko argitalpen batean adierazi genuen moduan <strong>(<a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiri-herbarioa-asfaltotik-naturarekin-berriro-konektatzeko-era-bat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hemen irakurri<\/a>)<\/strong>, \u201cNational Geographic\u201d aldizkariaren arabera (2020ko azaroa), azken 40 urteetan sortu diren giza gaixotasunen %70 zoonosiak dira, hau da, animaliengandik gizakiongana jauzi egin duten eritasunak. Natura-orekak suntsitzeak, minimoak badira ere, beti ondorioak ekartzen dituenaren adibideak dira hegazti-gripea, SARSa, ebola, txerri-gripea eta, jakina, COVID-19a. Horrenbestez, gure osasuna eta naturarena estu lotuta daudela esan daiteke argi eta garbi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Baina, natura-orekak suntsitzea zoonosiak hedatzea eragiten duena dela baieztatzean zertan oinarritzen gara?<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Jatorria animaliengan duten eta bakterioek, birusek, onddoek, parasitoek edo konbentzionalak ez diren agenteek eragiten dizuten gaixotasunak dira zoonosiak, pertsonak kutsatzea ekar dezaketenak. Haietako batzuk sendagai egokiekin tratatu ahal dira, eta beste batzuetarako txertoa ere badago. Baina beste batzuek, ikusi dugun moduan, ez dute sendabiderik eta oso arriskutsuak izatera hel daitezke, beren ondorioengatik eta hilgarritasun-tasa handiarengatik. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Egun, 200 gaixotasun zoonotiko baino gehiago ezagutzen dira eta kalkulatzen da urtean 2.600 milioi pertsona ingururi eragiten dietela. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hori ez da berria, betidanik izan baitira zoonosiak. Baina giza biztanleria handitzeak eta ekosistemak suntsitzeak, horrek berekin dakarren biodibertsitate-galerarekin batera, eragiten du gaixotasun horiek gero eta arriskutsuagoak izatea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Adibidez, etxaldeetako animaliekin era orokortuan antibiotikoak erabiltzeak ekartzen du animalia horiek kutsatzen dituzten patogenoek antibiotiko horiekiko erresistentzia garatzea, eta, gizakiongana jauzi egiten dutenean, antibiotikoekiko erresistentzia hori arazoa da eritasunaren tratamendurako.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta zer egin dezakegu? Erantzuna naturan daukagu. Biodibertsitateak zenbait modutara babesten gaitu gaixotasun zoonotikoetatik eta horregatik da garrantzitsua oihan tropikaletako, mangladietako eta basoetako ekosistemak kontserbatu eta zaintzea.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portadaok.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-27902\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portadaok.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portadaok-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portadaok-768x576.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/portadaok-600x450.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dibertsitate genetikoak espezie ostalari berberaren barnean ekartzen du banako batzuk erresistenteak izatea birusarekiko eta suebaki moduan jokatzea. Erresistentzia hori transmititu egiten zaie gero ondorengoei, patogenoaren kontrako babes bat sortuz. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Espezieen dibertsitateak ere errazten du zoonosien kontrola; izan ere, espezie desberdin asko elkarrekin bizi badira, tarteko ostalari asko baitago ostatatzeko. Haietako batzuk ostalari onak izango dira birus edo bakterioarentzat, baina beste batzuk ez, eta horrek ekarriko du karga biralak indarra galtzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta azkenik, naturak gizakiak zoonosien aurka babesteko duen hirugarren modua da espezie desberdinen artean gauzatzen duten populazio-erregulazioa. Harrapakariek, jatean, demografia-eztandak saihesten dituzte, patogenoa izan litekeenaren ostalari optimo moduan jokatzen dutenak. Bestela esanda, beren artean lehiatzen diren edo elkarren beharra duten espezieek beren populazioak erregulatzen dituzte, eta, aldi berean, erregulatu egiten dira ekosistema aberats eta orekatuetan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horregatik da hain garrantzitsua biodibertsitatea galtzea ekiditea, biodibertsitatea gutxitzen bada, patogeno batzuetarako dauden suebaki naturalak desagertu egiten baitira eta babesgabe uzten baikaituzte. Horrenbestez, funtsezkoa da espezieetan aberatsak eta funtzionalak diren ekosistemak kontserbatzea, patogenoen aurkako babes onena eta handiena ematen duten ekosistemak andeatzea ekiditeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Argitalpen hau interesgarria iruditu bazaizu, beste hau ere halakoa irudituko zaizu beharbada:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-wp-embed is-provider-blogmcp wp-block-embed-blogmcp\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"prOG95Xr8T\"><a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/gizakia-gaixotzen-denean-natura-bere-onera-etortzen-da\/\">Gizakia gaixotzen denean, natura bere onera etortzen da?<\/a><\/blockquote><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; clip: rect(1px, 1px, 1px, 1px);\" title=\"\u00abGizakia gaixotzen denean, natura bere onera etortzen da?\u00bb \u2014 blogmcp\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/gizakia-gaixotzen-denean-natura-bere-onera-etortzen-da\/embed\/#?secret=DZulVvziw8#?secret=prOG95Xr8T\" data-secret=\"prOG95Xr8T\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">*\u201cSapiens curiosa\u201d blogean argitara emandako artikuluaren laburpena<a href=\"https:\/\/sapienscuriosa.blogspot.com\/2022\/02\/zoonosis-las-enfermedades-que-nos.html\">Ciencia para el d\u00eda a d\u00eda: Zoonosis: las enfermedades que nos acechan (sapienscuriosa.blogspot.com)<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egun, 200 gaixotasun zoonotiko baino gehiago ezagutzen dira eta kalkulatzen da urtean 2.600 milioi pertsona ingururi eragiten dietela.<br \/>\nHori ez da berria, betidanik izan baitira zoonosiak. Baina giza biztanleria handitzeak eta ekosistemak suntsitzeak, horrek berekin dakarren biodibertsitate-galerarekin batera, eragiten du gaixotasun horiek gero eta arriskutsuagoak izatea.<br \/>\nEgin dezakegu ezer ekiditeko? Erantzuna naturan daukagu. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28350,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3706,8158,3102,3645,8155],"class_list":["post-28352","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-biodibertsitatea-eu","tag-gaixotasunak","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-zoonosis"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28352","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28352"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28352\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28353,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28352\/revisions\/28353"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28350"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28352"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28352"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28352"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}