{"id":28401,"date":"2022-04-11T08:00:00","date_gmt":"2022-04-11T06:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28401"},"modified":"2022-03-22T14:24:30","modified_gmt":"2022-03-22T13:24:30","slug":"asakatasuna-institutoren-ibai-bazterreko-tximeleta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/asakatasuna-institutoren-ibai-bazterreko-tximeleta\/","title":{"rendered":"Asakatasuna institutoren ibai bazterreko tximeleta"},"content":{"rendered":"\n<p>Arga ibaia beti egon da lotuta Burlatako <a href=\"https:\/\/askatasunabhi.educacion.navarra.es\/web\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>Askatasuna Bigarren Hezkuntzako Institutuari<\/strong><\/a>, eta horixe izan da, hain zuzen, ikasleek aurtengo prestatu duten erakusketa honen abiapuntua:<em> Arga 2022: Jakintzaren dibergentzia. <\/em>Erakusketa hori Atarrabiako Pilategian egon da ikusgai, baina erakusketarako bertarako sortutako collageetan begi hutsez ikus daitekeena baino gehiago dauka.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"480\" height=\"472\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28394\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-1.jpg 480w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-1-300x295.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 480px) 100vw, 480px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"575\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-1024x575.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28396\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-1024x575.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-300x168.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-768x431.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-600x337.jpg 600w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1-1536x862.jpg 1536w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-2-1.jpg 1600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p><em>\u00abZure ondoan gaituzu eta gure ondoan zaitugu. Zurekin ikaskuntza eta ezagutzaren ibilguek elkar elikatzen dute, gurutzatzen dira errealitatez bustitzen dira\u00bb.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><em>\u00abTxoko ederrak, erosoak dituzu ezkutuan gordeta\u2026 Urtero bezala uholdeek gure kutsadura zure bazterretan utzi digute erakusgai, aurten nabarmenago, indartsuago\u2026 behingoagatik zuk gure ondora hurbildu zinen eta guk ezin sartu\u00bb.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><em>\u00abEta bai, gure collageen eta argazkietako musa&nbsp; ere bazara. Horregatik garbi nahi zaitugu barrutik, kanpotik\u2026\u00bb.<\/em><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"699\" height=\"221\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-3.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28397\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-3.jpg 699w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-3-300x95.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/expo-3-600x190.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 699px) 100vw, 699px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/sites.google.com\/educacion.navarra.es\/ibaibazterrekotximeleta\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">\u201cAskatasuna. Ibai bazterreko tximeleta\u201d<\/a>\u00a0proiektuaren barnean dagoen erakusketa hau kudeatu duen e Ongai irakasleak poema hori ere prestatu du. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak 2016-2017 ikasturtean Hezkuntza Berrikuntzari buruz egin zuen deialdiaren barnean onartu zen proiektua, eta seigarren edizioa izan da oraingo hau.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"Erakusketa | Askatasuna B.H.I, (H) Arga 2022: Jakintzaren dibergentzia\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/ATSmBfdpMeY?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p>Iraide Ongai irakasleak koordinatuta, proiektuaren asmoa da arlo desberdinetako gaitasunak era transbertsal eta integralean lantzea. \u201cIbaiaren ekosistema ikuspuntu desberdinetatik abiatuta jorratu nahi dugu, alde batetik, gaitasunak era integralean garatzen, eta, bestetik, datuak biltzen eta modu esperimentalean ikertzen gure ibaiaren dinamikak. Horretarako, heziketa-komunitatearen inplikazio graduala bilatzen dugu, enbor berberaren sustraiak eta adarrak baikara\u201d, azaldu du Iraidek.<\/p>\n\n\n\n<p>Proiektua, nagusiki, DBHko 2. eta 4. mailetan garatzen dute, eta, curriculuma aintzat hartuta, Batxilergoko 1. mailara ere zabaldu da, Nafarroako Historia eta Geografia irakasgaietan.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko ikasturteetan, jarduerak eta proiektua mintegien arabera garatu ziren. Hala, Biologia-Geologia mintegian, adibidez, garatu zituzten jardueretako batzuk izan ziren ornogabeen laginketak egitea eta ibaiko makroornogabeak behatzea laborategian. Fisika eta Kimikakoan, uraren parametroak neurtu eta aztertu egin ziren. Matematikakoan, estatistikak egin ziren eta era logikoan antolatu ziren ateratako datu guztiak. &nbsp;Plastikakoan, hondakinak biltzen aritu ziren eta hondakin horiekin eskulturak egin zituzten, eta, gainera, ertzeko landareak marraztu zituzten. Gizarte-zientzietakoan, ibaiaren bidearen plano topografikoa egin zuten eta klimaren faktoreak aztertu ziren, ikastetxeko estazio meteorologikoan. Euskarakoan, ibaia ibiltzen den lurralde osoaren deskribapena egin zuten, eta bai proiektu osoaren eta ondorioen laburpena ere. Gorputz-heziketakoan, ibilbideak diseinatu ziren bizikletaz eta patinetan ibiltzeko, eta orientazio-tailerrak egin ziren. Eta azkenik, Teknologiakoan, blog bat jarri zuten martxan, ikasleek beren esperientzia guztiak kaleratu eta partekatu ahal izateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Lan horrek guztiak egin du institutuak aukerak eta aliantzen sarea zabaltzea. Hala, herritarren zientziaren metodologia oinarri duen \u201cArga ibaia\u201d proiektuan parte hartu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak gauzatzen duenean, eta bai Mancoeduca ingurumen-sentsibilizaziorako heziketa-programan ere.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"960\" height=\"540\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/187941642_758392701494630_2228287277153746697_n.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-28398\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/187941642_758392701494630_2228287277153746697_n.jpg 960w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/187941642_758392701494630_2228287277153746697_n-300x169.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/187941642_758392701494630_2228287277153746697_n-768x432.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/187941642_758392701494630_2228287277153746697_n-600x338.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 960px) 100vw, 960px\" \/><figcaption>Iraide iazko biomaratoian, Mancoeducako bi hezitzailekin <\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Eta ikasturte honetan, Mancoeducarekin batera, geologiari buruzko jarduera berri bat gidatu du Ibai Parkean.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cGizarte batek ibaiarekin ezartzen duen harremanak agerian jartzen du gizarte horretako harreman-eredua, bai naturarekin, bai eta gizartea eratzen duten kideen artean ere. Hori dela-eta, ikastetxean ibaia gure egunerokoan sartu nahi izan genuen eta haren zati sentitu\u201d. Gogoeta hori da ikastetxe honetako proiektuaren motorra, urtetik urtera sendotzen eta erreferentziazko bihurtzen doan proiektu honena.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, proiektu horrek, ingurumen-kontzientzia harrarazteko helburua betetzeaz gain, eskola-arloko lan bat nola haz daitekeen eta interes orokorreko produktu nola bihur daitekeen erakusten du argi eta garbi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cGizarte batek ibaiarekin ezartzen duen harremanak agerian jartzen du gizarte horretako harreman-eredua, bai naturarekin, bai eta gizartea eratzen duten kideen artean ere\u201d. Gogoeta horixe izan zen \u201cAskatasuna. Ibai bazterreko tximeleta\u201d proiektuaren abiaburua, Nafarroako Burlata herriko Askatasuna BHIk duela sei urte hasi zuena. Hartara, proiektu horrek, ingurumen-kontzientzia harrarazteko helburua betetzeaz gain, eskola-arloko lan bat interes orokorreko produktu nola bihur daitekeen erakusten du argi eta garbi.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28399,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8166,8165,7633,3102,7111,7760,3645,3649,2859],"class_list":["post-28401","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-arga-ibaia-2","tag-askatasuna-bhi","tag-burlata","tag-im","tag-ingurumen-heziketa","tag-irunerriko-ibai-parkea","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancoeduca-eu","tag-nafarroa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28401","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28401"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28401\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28403,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28401\/revisions\/28403"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28399"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28401"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28401"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28401"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}