{"id":28854,"date":"2022-10-03T08:34:10","date_gmt":"2022-10-03T06:34:10","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=28854"},"modified":"2022-10-03T08:38:07","modified_gmt":"2022-10-03T06:38:07","slug":"berreskuratutako-gai-organikoen-kantitatea-biderkatzen-duen-sistema-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/berreskuratutako-gai-organikoen-kantitatea-biderkatzen-duen-sistema-berria\/","title":{"rendered":"Berreskuratutako gai organikoen kantitatea biderkatzen duen sistema berria"},"content":{"rendered":"<p>2021eko udazkenaz geroztik, <a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\/hondakinak\/albisteak\/edukiontziak-elektronikoki-zabaltzeko-sistema-hedatzearen-hirugarren-fasea-hasi\"><strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitatea edukiontziak elektronikoki irekitzeko sistema<\/strong><\/a> berri bat abiarazten ari da.<\/p>\n<p>Sistema aldatzearen xedea da jatorrian gai organikoak bereiz biltzea emendatzea, sortzen diren hondakin guztien %34 halakoak baitira (50.975 tona, 151.261 tonatatik 2021ean). Horrez gain, edukiontzietan desegoki sailkatzen diren hondakinen kantitateak gutxitu nahi dira, bereziki, ontzietarako eta paper-kartoirako edukiontzietara botatzen direnenak.<\/p>\n<p>Maila praktikoan, sistema ezartzeak berekin dakar gai organikoetarako edukiontzi marroia zabaltzeko giltza ordeztea, eta helbide bakoitzari lotuta dagoen txartel elektroniko bat edo mugikorrerako <em>app<\/em> bat erabiltzea. Gai organikoen frakziorako edukiontziak (estalki marroia) eta gainerakoen frakziorakoak (estalki grisa) asteko edozein egunetan ireki ahal dira, eta pedal bat daukate, errazago ireki ahal izateko.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-28855 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano1_EUS_TW.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"512\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano1_EUS_TW.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano1_EUS_TW-300x150.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano1_EUS_TW-768x384.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-28856 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano2_EUS_TW.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"512\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano2_EUS_TW.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano2_EUS_TW-300x150.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/pildora_verano2_EUS_TW-768x384.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Sistema berria ezartzeko lehenbiziko bi faseak 2021eko udazkenean eta 2022ko udaberrian egin dira, eta sistema ezartzea aurreikusita dagoen eremu osoaren %50era iritsi dira. Hala, laugarren eta azken fasea amaitzen denean, edukiontziak zabaltzeko sistema berri honek 356.000 biztanleri emango die zerbitzua (biztanleen %94), 350.000 txartel egongo dira banatuta 175.000 etxebizitzatan eta establezimendutan, eta 4.171 edukiontzi egongo dira egokituta.<\/p>\n<p>Sistema berria ezartzen laguntzeko, asmo handiko komunikazio-kanpaina bat egiten ari da, aldaketa ongi azaldu ahal izateko eta herritarren ekarpen eta zalantza guztiak entzuteko. Helburu horrekin, bisitak egin dira 78.414 etxebizitzatara eta 7.661 establezimendutara, eta 81.788 txartel-pare banatu dira. Orain arte egokitu eta instalatu diren edukiontziak 1.858 izan dira.<\/p>\n<p>Nafarroako, Estatuko eta Europako erakundeek ezarritako helburuak lortzeko neurriak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko herritarrak, sentsibilizazio-ekintzak egin dira eta 3.700 parte-hartzaile baino gehiago izan dira haietan. Ekintza horiek, besteak beste, hauek izan dira: \u201cAlejo karramarroaren etxea\u201d <em>showroom<\/em>-a, bisita gidatuak Gongorako HHTZra eta hondakinak pneumatikoki biltzeko Lezkairun dagoen zentralera, hainbat azokatan \u201cLa Plastikeria\u201d salmenta-postua kokatzea, \u201cHelburua 2030\u201d ihes-jokoaren saioak, prestakuntza emateko zenbait tailer eta erakusketak.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"La casa de Alejo - Nuevo Artika\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/jxiZaGCmaJg?start=3&#038;feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Kanpaina honi buruzko xehetasun gehiago jakin nahi baduzu irakur ditzakezu post hauek:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Hondakinei buruzko albiste faltsuak ezeztatzen\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hondakinei-buruzko-albiste-faltsuak-ezeztatzen\/\" rel=\"bookmark\">Hondakinei buruzko albiste faltsuak ezeztatzen<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Komunikazioa ekintzarako tresna bihurtzen denean\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/komunikazioa-ekintzarako-tresna-bihurtzen-denean\/\" rel=\"bookmark\">Komunikazioa ekintzarako tresna bihurtzen denean<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Hondakinak baliabideak dira\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hondakinak-baliabideak-dira\/\" rel=\"bookmark\">Hondakinak baliabideak dira<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2021eko udazkenaz geroztik, Iru\u00f1erriko Mankomunitatea edukiontziak elektronikoki irekitzeko sistema berri bat abiarazten ari da. 2022ko martxoan egindako karakterizazio-azterlaneko datuen arabera, edukiontzi marroietan bereiz bildutako gai organikoen kantitatea hirukoiztu egin da 6 hilabetean, hilabetean 81.640 kg izatetik egun hilabetean 280.876 kg izatera igarota. Irail honetan, eta gai organikoen %70 berreskuratzeko erronka izanda \u2013Nafarroako Hondakinen Plan Integralak 2027rako jasotzen duen erronka\u2013, Mankomunitateak berriro helduko dio kanpainari.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":28857,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3029,3108,2997,2979,3110,3102,3970,2947,8264,3645,8229,8231,2859],"class_list":["post-28854","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-berrerabiltzea","tag-birziklapena","tag-gai-organikoak","tag-hondakin-organikoak","tag-hondakinak","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28854","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28854"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28854\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28858,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28854\/revisions\/28858"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28857"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28854"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28854"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28854"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}