{"id":29097,"date":"2023-02-27T08:40:33","date_gmt":"2023-02-27T07:40:33","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29097"},"modified":"2023-02-27T08:40:33","modified_gmt":"2023-02-27T07:40:33","slug":"despopulatzea-ekiditen-duten-erleak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/despopulatzea-ekiditen-duten-erleak\/","title":{"rendered":"Despopulatzea ekiditen duten erleak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/riner.ddl.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Rinerren<\/strong><\/a>, 300 biztanle dituen eta Lleidako probintzian dagoen udalerrian, ohartu ziren jendez husten ari zela herria. Biztanleria-geldikin zaharrenak historiaurrekoak dituen toki batean, gero eta gazte gutxiago zegoen, hirira joaten baitziren baliabide berrien eta lanpostu baten bila.<\/p>\n<p>Eta errealitate horri lotuta, hori bezain larria zen beste bat sumatu zuten. Argi eta garbi landatarra zen udalerria bere diru-sarrera iturri nagusietako bat galtzen ari zen, inguru horretako kulturan, historian eta nortasunean sustraituta zegoen iturria: erlezaintza.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29098 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/interioriglesia-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/interioriglesia-1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/interioriglesia-1-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/interioriglesia-1-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Hala, udalbatza lanean hasi zen eta beharra gidari erabili zuen. Riner erlezaintzaren eta, oro har, erlearen zainketaren erreferente bihurtzea erabaki zuen, \u201canimalia gutxi baitaude bizirako eta ekosistemetarako erleak bezain beharrezkoak direnak. Gizakirik gabe, munduak existitzen jarraituko luke. Erlerik gabe, ez, ordea. Polinizazioak eta elikagaien produkzioak erleen beharra dute. Gainera, ezti-bilketaren erreferentziak daude historiaurreko garaietatik\u201d, azaldu du Joan Sol\u00e1 alkateak.<\/p>\n<p>Modu horretan hasi zen lurraldea jendeztatzeko eta lanpostuak sortzeko xedea zuen ingurumen-proiektu bat. \u201cHasieratik argi izan genuen proiektuak hiri hanka eduki behar zituela \u2013jarraitu du alkateak\u2013: kulturakoa, estu lotuta baitago gu garenari; hezkuntzakoa, atzetik datozenei gure ingurumen-balioak irakatsi behar baitizkiegu; eta turismokoa, geure burua ezagutarazi baitezakegu eta gure interes berberak partekatzen dituen publikoa erakar baitezakegu\u201d.<\/p>\n<p>2016ko apirileko lehen igandean, Eztiaren Azokaren lehen edizioa egin zuten, lehenago aipatutako hiru premisa horiek ardatz hartuta. \u201cEztiaz hitz egitea gure udalerrian pentsatzearen sinonimo izatea lortu nahi genuen. Izan ere, horrek ekartzen zuen ingurumenean sinesten duen udalerri batean pentsatzen zela, produktu naturaletan eta lurraldekoetan sinesten duenean, bere burua ezagutarazi nahi duenean eta udalerri bizia, dinamikoa, bere baliabideetan sinesten duena den batean\u201d.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29099 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/feria-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"683\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/feria-1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/feria-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/feria-1-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Aurreneko edizio horretan, hogei postuk parte hartu zuten eta erakusketa bat jarri zuten.<\/p>\n<p>Bi urte geroago, berrogei postu zeuden, denak eztiarekin eta erleekin lotutako produkturen bat zutenak, erlezaintzaren arloko tresna zaharren erakusketa bat, argazki zaharren erakusketa bat, Erleen Lagunen Kataluniako Elkartearekin batera antolatutako marrazki-lehiaketa bat, udalerriko lau jatetxeen inplikazioa sukaldaritzaren alorrean, okasiorako eskulan-ikastaroetan edo bakarka egindako kaleko apaingarriak, jardunaldi tekniko bat eta Rinerreko erlearen sariaren banaketa.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29100 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/restaurantes-1.jpg\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"930\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/restaurantes-1.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/restaurantes-1-248x300.jpg 248w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/>\n<p>Hiru urtetan, % 50 handitu zen postuen kopurua, % 75, erakusketen kopurua, eta jardunaldi teknikoa sendotu zen.<\/p>\n<p>Eta gero pandemia iritsi zen.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29101 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/charla-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/charla-1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/charla-1-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/charla-1-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>\u201cEzin genuen azokarik egin, baina lan egiten jarrai genezakeen, ohartzen baikinen oraindik ere lan asko egin behar zela landako eta hiriko mundua gerturatzean ingurumenaren ikuspuntutik\u201d. Lan-ildo berri horrek Viladecansera eraman zituen, 2022an udalbatzak aho batez \u201cErleen lagun\u201d izendatu zuen hirira.<\/p>\n<p>\u201cBi udalok uste dugu elkarrekin lan egin dezakegula, erleen bidez ingurumena hobetzeko helburua izanda. Viladecansen, bizilagunei eragotzi ahal dieten erleak dituzte, eta Rinerren, erleek hobeki polinizatzen lagundu dezaketen lursail asko ditugu. Horregatik elkarrekin ari gara lan egiten bi udalok, errealitate horretatik kulturako, heziketako eta turismoko proiektu bat ateratzeko\u201d.<\/p>\n<p>Hartara, heldu den martxoaren 14an Viladecanseko ikasleak Rinerrera joango dira eta \u201cerleak landa-arloan nola bizi diren ikusiko dute, euren begiekin. Eta, jakina, ezti gozo-gozoa eramango dute\u201d, gehitu du alkateak.<\/p>\n<p>Eta horixe izango da El Miracle Ezti Azokaren atarikoa, aurten martxoaren 25ean eta 26an egingo den azokarena.<\/p>\n<p>Beste pauso bat, aurreneko emaitzak ematen ari den proiektu honetan. \u201cOraindik hastapenetan dago, baina jendeztatzea bultzatu nahi dugu, diru-sarrerak sortzen lagunduta, proiektua garatzen doan neurrian\u201d, amaitu du Sol\u00e1k.<\/p>\n<p>Oraingoz, Rinerrek lehen baino erlezain gehiago ditu, eta bai proiektuan eskuzabaltasunez laguntzen duten boluntario asko ere, erleak etxean hartuta eta zainduta.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29102 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/taller-1.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/taller-1.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/taller-1-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/02\/taller-1-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Erleei buruzko informazioa interesatzen bazaizu, gogoan izan Ecoblog honetan haiei buruzko post batzuk aurki ditzakezula:<\/p>\n<p class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleak, polinizazioaren arduradun txiki horiek\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleak-polinizazioaren-arduradun-txiki-horiek\/\" rel=\"bookmark\">Erleak, polinizazioaren arduradun txiki horiek<\/a><\/strong><\/p>\n<p class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleentzako txertoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleentzako-txertoa\/\" rel=\"bookmark\">Erleentzako txertoa<\/a><\/strong><\/p>\n<p class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleek arrainak izan nahi dute\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleek-arrainak-izan-nahi-dute\/\" rel=\"bookmark\">Erleek arrainak izan nahi dute<\/a><\/strong><\/p>\n<p class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/areatzeko-resorteko-do-not-disturb-kartela\/\" rel=\"bookmark\">Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Riner 300 biztanleko udalerria da, Lleidako probintzian dago eta jendez husten hasi zen. Udalerria, gainera, landatarra da argi eta garbi, eta betidanik bere historiari oso lotuta egon zen diru-iturri nagusietako bat galtzen hasi zen: erlezaintza. Hori ikusirik, kultura-, heziketa- eta gizarte-arloko proiektu bat jarri zuten martxan, eta beste helburu batzuen artean erleentzat erreferente bihurtzea eta erlezain berriak erakartzea jarri zuten.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29095,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3706,8205,8434,8438,8436,3102,3970,4228,2947,3645,8440,8229,8231,8202,8442],"class_list":["post-29097","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-biodibertsitatea-eu","tag-erleak","tag-erlezaintza","tag-ezti-azoka","tag-eztia","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-ingurumena-eu","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-lleida-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-polinizazioa","tag-riner-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29097","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29097"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29097\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29103,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29097\/revisions\/29103"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29095"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29097"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29097"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29097"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}