{"id":29201,"date":"2023-03-21T08:00:02","date_gmt":"2023-03-21T07:00:02","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29201"},"modified":"2023-03-22T13:25:10","modified_gmt":"2023-03-22T12:25:10","slug":"eugi-irunea-eta-irunerria-hornitzeko-iturriaren-oraina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugi-irunea-eta-irunerria-hornitzeko-iturriaren-oraina\/","title":{"rendered":"Eugi Iru\u00f1ea eta Iru\u00f1erria hornitzeko iturriaren oraina"},"content":{"rendered":"<p>1973an inauguratu zuten <a href=\"https:\/\/www.eugi.es\/eu\/que-ver\/el-pantano-de-eugi.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Eugiko urtegia<\/strong><\/a>, Esteribarren. Grabitate-presa bat da, oinplano makurrekoa, 252 metroko luzera duena, 44,3 metroko altuera maximoa ibaiaren mailaren gainean, 20,26 hektometro kuboko bolumen erabilgarria eta 628 metroko kota maximoa. Hain zuzen, Iru\u00f1eari eta Iru\u00f1erriari edaten ematen die urte osoan, eta horregatik debeku da bertan nabigatzea (motorrarekin eta motorrik gabe), bainatzea eta arrantzan aritzea.<\/p>\n<p>Urtegiak Arga ibaiaren urak hartzen ditu, eta, lehenago esan den moduan, erabilera nagusia Iru\u00f1ea eta beste udalerri batzuk urez hornitzea da. Hornikuntza hori Iru\u00f1erriko Mankomunitateak kudeatzen du. Ureztatzea eta ekoizpen hidroelektrikoa garrantzi gutxiagoko beste erabilera batzuk dira.<\/p>\n<p>Faunari dagokionez ere badu interesa, hegazti migratzaileen eta bai igarabaren presentziarengatik. Ibai-zatia, gainera, oso ona da amuarrainentzat.<\/p>\n<p>Presapean dagoen ibai-zatiak emari-gorabeherak izan ditzake, erabilera hidroelektrikoarengatik, nahiz eta garrantzi gutxikoak diren. Zati hori emari murritza izatera hel daiteke (uda-sasoian), baina inoiz ez da lehortzera iristen.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29197 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones.jpg\" alt=\"\" width=\"1065\" height=\"694\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones.jpg 1065w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-300x195.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-1024x667.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-768x500.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1065px) 100vw, 1065px\" \/>\n<p>Iru\u00f1erriko batez besteko balioen arabera, eskasia hidrikoa dagoen hilabeteak ekain eta irail artekoak dira. Neguko eta udaberriko hilabeteetan, aldiz, prezipitazio-balioak handiagoak izaten dira, eta, hori dela-eta, urtegia bete egiten da. Horrenbestez, urri eta maiatz artean, ahalik eta gehiena biltzen da, udako eskaerari erantzun ahal izateko, urteko eskaera handiena orduan izaten baita.<\/p>\n<p>Prezipitazioez gain, Arga ibaiaren urekin batera, urtegiak lau sakan nagusiren ekarpena hartzen du: bi alde bakoitzetik (Gurutxaga eta Iungoz, ekialdean, eta Subarrondi eta Goitean, mendebaldean).<\/p>\n<p>Zenbaitetan, urtegian dagoen urak kota absolutuak gainditzen ditu (600, 610 eta 620 m s.n.m.), gainezkabidearen kotara iristen da eta handik hustu egiten da sobera dagoen ura.<\/p>\n<p>Edaten den uraren kalitatea bermatzeko, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak kontrolak eta analitikak egiten ditu astero, eta bai edateko on bihurtu aurretik Urtasunen sartzen den uraren analisiak ere (Urtasungoa edateko uren araztegia da, urtegitik 1,5 kilometrotara dagoena).<\/p>\n<p>Neurri horiei esker, operazio-erabakiak hartzen dira. Hala, sakonean edo hondoan astero hartzen den tenperaturaren kontrolak zehazten du zein unetan gertatzen den termoklina (goiko ur-masa hozten eta jaisten den unea, beheko geruzekin nahastuz eta lohiei eraginez). Ondorioz, hondoko urak husteko une ezin hobea zein den finkatzen da, urtegiaren hondotik gai organikoak eta metalak (burdina eta, nagusiki, manganesoa) kentzeko xedearekin. Huste-operazio horren helburua da Urtasungo araztegira heltzen den uraren kalitatea hobetzea, hartara, ura edateko on bihurtzeko fasean, Iru\u00f1errira bideratu aurretik, erreaktibo gutxiago erabiltzeko.<\/p>\n<p>Eskuarki, urak husteko operazio hori irailean egin ohi da 1991z geroztik, nahiz eta salbuespenak izan diren. Adibidez, 2022an, lehorteak ekarri zuen uraren maila ohiko kotatik behera egotea eta, beraz, komenigarri jo zen ez hustea, hurrengo hilabeteetako hornikuntza ziurtatu ahal izateko.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29198 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/volumen.jpg\" alt=\"\" width=\"1063\" height=\"694\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/volumen.jpg 1063w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/volumen-300x196.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/volumen-1024x669.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/volumen-768x501.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1063px) 100vw, 1063px\" \/>\n<p>Eugiren funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bideo hau kontsultatu ahal duzu:<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Uraren zikloa hiriran: Eugiko Urtegia. Urtasungo Edateko uren araztegia\" width=\"680\" height=\"510\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/5rmZFHD2DsU?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Eta urak husteko operazioa interesatzen bazaizu, bideo honetan ikusiko duzu zer eragin duen Iru\u00f1ean.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"\u00a1C\u00f3mo se nota que han abierto Eugi!\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/CDizM6hAM-M?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Azkenik, Uraren Mundu Egunaren ospakizuna dela-eta, urtegiaren gaineko argitalpen hauek prestatu ditugu, beharbada, interesgarriak izango zaizkizulakoan.<\/p>\n<p><strong><a title=\"Urpeko ontzi bat Eugi urtegian\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/urpeko-ontzi-bat-eugi-urtegian\/\" rel=\"bookmark\">Urpeko ontzi bat Eugi urtegian<\/a><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/view.genial.ly\/641976ffccd982001874c719?utm_campaign=\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>\u201cUra Iru\u00f1errirako 1973z geroztik\u201d infografia<\/strong><\/a><\/p>\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"1eeb50ViKS\"><p><a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugi-iruneari-edaten-ematen-dion-edalontzia\/\">Eugi, Iru\u00f1eari edaten ematen dion edalontzia<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; clip: rect(1px, 1px, 1px, 1px);\" title=\"&#8220;Eugi, Iru\u00f1eari edaten ematen dion edalontzia&#8221; &#8212; ecoblog mcp\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugi-iruneari-edaten-ematen-dion-edalontzia\/embed\/#?secret=2UrzFB10Nk#?secret=1eeb50ViKS\" data-secret=\"1eeb50ViKS\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1971n lanean hasi zenetik eta 1973an ofizialki inauguratu zutenetik, Eugiko urtegiak edaten ematen die Iru\u00f1eari eta Iru\u00f1erriari urte osoan. Hori dela-eta, debekatuta dago bertan nabigatzea (motorrarekin eta motorrik gabe), bainatzea eta arrantzan aritzea. Urtegiko uraren bolumena, nagusiki, prezipitazioen mende egoten da, eta egiten den kalitate-kontrola sakona da. Interesa du faunari eta turismoari dagokionez.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29199,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2895],"tags":[7308,7361,3102,3645,8229,8231,2859,3144,3009,3150],"class_list":["post-29201","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ura","tag-esteribar","tag-eugi","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-ura","tag-uraren-nazioarteko-eguna","tag-uraren-ziklo-integrala"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29201","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29201"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29201\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29289,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29201\/revisions\/29289"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29199"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29201"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29201"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29201"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}