{"id":29309,"date":"2023-03-24T08:00:52","date_gmt":"2023-03-24T07:00:52","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29309"},"modified":"2023-03-24T09:27:21","modified_gmt":"2023-03-24T08:27:21","slug":"eugiko-urtegiaren-etorkizuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugiko-urtegiaren-etorkizuna\/","title":{"rendered":"Eugiko urtegiaren etorkizuna"},"content":{"rendered":"<p>Eugiko urtegiak 20,26 hektometro kuboko bolumen erabilgarria du, eta 628 metroko kota maximoa. Arga ibaiaren urak hartzen ditu. Eskasia hidrikoa dagoen hilabeteak ekain eta irail artekoak dira. Neguko eta udaberriko hilabeteetan, aldiz, prezipitazio-balioak handiagoak izaten dira, eta, hori dela-eta, urtegia bete egiten da. Horrenbestez, urri eta maiatz artean, ahalik eta ur gehiena biltzen da, udako eskaerari erantzun ahal izateko, Iru\u00f1errian urteko eskaera handiena orduan izaten baita.<\/p>\n<p>Baina urte batzuk ez dira inon idatzita ez dagoen arau horren araberakoak izaten. Esate baterako, 2022a azken 25 urteetako lehorrena izan zen. Horren ondorioz, urtegian zegoen uraren bolumena aurreko urteetakoa baino txikiagoa zen. Iru\u00f1erria, hala ere, ez zen egarriak egon, beste hornikuntza-iturri batzuk baititu (Arteta eta Tebas), baina egoera edo gertakari horrek behartu gintuen etorriko den etorkizun ezezagunean pentsatzera, eta bai 2022an izan genituen lehorteak eta tenperatura ikaragarri beroak errepikatzearekin mehatxatzen duen klima-aldaketa baten eraginetan pentsatzera ere. Izan ere, hori izango al da urtegiko ura hain baxu ikusiko dugun aldi bakarra?<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29197 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones.jpg\" alt=\"\" width=\"1065\" height=\"694\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones.jpg 1065w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-300x195.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-1024x667.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/precipitaciones-768x500.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1065px) 100vw, 1065px\" \/>\n<p>Oso zaila da Esteribarko buran dagoen toki bateko prezipitazioa bezalako aldagai bat proiektatzea (bertan dago urtegia), zenbait arrazoirengatik. Nagusiki, mendi atlantikoaren eta Pirinioetako ardatzaren arteko trantsizio-leku bat delako, eta isurialde kantauriarraren eta mediterraneoaren artekoa, eta horri gehitu behar zaio, gainera, tamainaz oso txikia den eremu bat dela, orografiari dagokionez, konplexua.<\/p>\n<p><strong>Peio Oria Iriarte<\/strong> meteorologoaren eta <strong><a href=\"https:\/\/www.aemet.es\/es\/eltiempo\/prediccion\/municipios?p=31\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEMET agentziak Nafarroa<\/a>n<\/strong> duen ordezkariaren hitzetan: \u201cIkusten ari garen aldaketak erraz laburbilduko nituzke, honela: neguan, prezipitazioa gutxitu egin da alde kantauriarrean, argi eta garbi, eta horrek eragina du Baztan eta Bidasoa eskualde kantauriarretan, eta bai banalerroan ere, eta, ondorioz, eragina du Eugin. 1954-1983 hogeita hamar urteko aldiaren eta 1988-2016 aldiaren artean egon den murrizketa % 20koa izatera iritsi da estazio batzuetan. Aintzat hartuta, negua urtaro hezeena dela eta banalerroan 500-700 mm egon daitezkeela pilatuta lasai asko, % 20 litro asko dira.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, oso aldakortasun handia dugu aurrez aurre. 2013. eta 2018. urteak eta 2019ko azaroa eta 2021eko abendua, adibidez, azken 50 urteetako aldirik hezeenak izan dira. Alabaina, ikusten dugu aldi lehor oso zabalduak daudela; alde batetik, tanta bakar bat gabeko zenbait asteko egoerak, eta, epe luzeago batera, mehatxatzen gaituzten lehorteak.<\/p>\n<p>Orain bertan, urrunago joan gabe, oso baldintza delikatuak ditugu. 2022a urte lehorrena izan zen, eta negu honetako prezipitazioa Eugin argi eta garbi batezbestekotik behera dago. Esango genuke aldakortasuna handitzen ari dela eskala batzuetan, muturrak maiztasun handiagoarekin agertzen dira. Esate baterako, 2021eko abenduaren 9an, eguneko prezipitazioaren errekorra hautsi zen Eugin. Egun horretan, 2022ko maiatz eta urri arteko hilabete gehienetan baino euri gehiago bota zuen. Hori ez da horrela gertatu ohi Nafarroaren iparraldeko herenean, baina egun horretan hala izan zen.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, geroari begira, zaila da ikuspegi argi bat edukitzea, hori bezalako ezustekoak gertatzen baitira. Oso litekeena da ikusten hasi garen aldaketak areagotzea, baina ereduek ez dute erakusten joera zein izango den adierazten duen seinale argirik\u201d.<\/p>\n<p><strong>Mikel Manzanos<\/strong>, <a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\/ura\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Iru\u00f1erriko Mankonitateko<\/strong><\/a> Kalitatearen kontrolerako arloko zuzendaria, ados dago Peiorekin. \u00abHistorikoari begiratuta, ez da aldaketa azpimagarririk ikusten, prezipitazio osoari dagokionez. Ikusten ari garen aldaketa nagusia eurien banaketa da: lehorteen periodod-ak, euri jasak, etab\u00bb.<\/p>\n<p>Horrenbestez, orainera itzuli eta behatu, beste erremediorik ez dugu. Eta orduan ikusten dugu joan den urtea, 2022an, azken 25 urteetako lehorrena izan zela, eta une honetan Eugin dagoen uraren bolumena, joan den urteko aldi berean zegoenaren aldean, 8 puntu behetik dagoela. Oraingoz, egoera ez da kezkagarria, <strong>Javier Horcada<\/strong> Iru\u00f1erriko Mankomunitateko Uraren Ziklo Integralaren Sailaren zuzendariak azaltzen duenaren arabera: \u201cEugiko urtegia oso txikia da, 20 hektometro kubo dira eta urtean duen batez besteko ekarpenak 100 hektometro kuboak gainditzen ditu. Hau da, urtean batez beste 5 alditan berritzen da. Horrek esan nahi du Eugiko urtegian eduki dezakegula normala denaren azpitik dagoen bolumena, orain gertatzen ari den moduan, baina 15 egunetan ipar-mendebaldeko ekaitzak egiten baditu betetzen dugula.<\/p>\n<p>Hala ere, egia esateko, Mankomunitatearen helburua da urtegia ahalik eta gehiena beteta edukitzea maiatzaren amaieran, udan tipikoak izaten diren kontsumoak hastearekin batera, ia-ia neguko kontsumoak bikoizten baitituzte. Hartara, Iru\u00f1erria hornitzea ziurtatzen dugu, Urtasungo EUTEaren bidez, eta bai zentral hidroelektrikora bideratzeko hartzen dugun ura ere. Alde horretatik, Ebroko Ur Konfederazioak zentralerako emariaren muga markatzen du emari ekologikoan: 500 l\/s agorraldian eta 700 l\/s euri-garaian. Urtegiaren bolumena baxua balitz, emari horietara mugatu ahal izango ginateke. Urtasundik hartzeari dagokionez, hori ere murriztu ahal izango genuke Eugiren bolumena baxua balitz, betiere aintzat hartuta Iru\u00f1erria Artetatik (Egillorko EUTEa) eta Nafarroako Ubidetik (Tebasko EUTEA) hornitzeko aukera egon beharko lukeela, jakina\u201d.<\/p>\n<p>Beraz, klima-aldaketaren ondorioek, hauteman badaitezke ere, ez digute eragin behar Iru\u00f1errian urik gabe gelditzeko beldurra. Dena den, aintzat hartu behar da badirela ondorioak ur-masetan, bereziki urtegietan pilatuta dauden masetan, intsolazio handiago batekiko esposizioarengatik. Izan ere, algen masa handitzea ekartzen du horrek, eta, azken batean, plantetara iristen diren gai organikoen kantitatea, gero ura edateko on bihurtzeko tratatu behar dena, hain zuzen.<\/p>\n<p>\u201cHain zuzen ere \u2013jarraitu du Javier Horcadak\u2013, horregatik gaude murgilduta egun Urtasungo EUTEn tratamendu aurreratuko sistema bat eraikitzeko prozesuan. Iristen den ur gordina modu konplexuago eta zehatzagoetan tratatzeko bidea emango du sistema horrek, eta, hartara, urtegiko ura araztearen kalitatea bermatuko du horrek\u201d.<\/p>\n<p>Badirudi hori izango dela Eugik gertu duen geroa, ahaztu gabe, ordea, dauden aldagaiak erronka berriak ekartzen joango direla eta erronka horiei aurre egin beharko zaiela.<\/p>\n<p>Eugiko urtegiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakur ditzakezu post hauek:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Eugi, Iru\u00f1eari edaten ematen dion edalontzia\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugi-iruneari-edaten-ematen-dion-edalontzia\/\" rel=\"bookmark\">Eugi, Iru\u00f1eari edaten ematen dion edalontzia<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Eugi Iru\u00f1ea eta Iru\u00f1erria hornitzeko iturriaren oraina\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugi-irunea-eta-irunerria-hornitzeko-iturriaren-oraina\/\" rel=\"bookmark\">Eugi Iru\u00f1ea eta Iru\u00f1erria hornitzeko iturriaren oraina<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Urpeko ontzi bat Eugi urtegian\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/urpeko-ontzi-bat-eugi-urtegian\/\" rel=\"bookmark\">Urpeko ontzi bat Eugi urtegian<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Eugiko uraren kalitatearen kontrola\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eugiko-uraren-kalitatearen-kontrola\/\" rel=\"bookmark\">Eugiko uraren kalitatearen kontrola<\/a><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/view.genial.ly\/641976ffccd982001874c719?utm_campaign=\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>\u201cUra Iru\u00f1errirako 1973z geroztik\u201d infografia<\/strong><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain arte, urritik maiatzera arte, ahalik eta ur gehien pilatzen zen Eugiko urtegian, eta, ondoren, Iru\u00f1erriko udako eskariari erantzuten zitzaion. Baina klima-aldaketaren ondorioz, euriteen banaketa aldatzen ari da urtean zehar, eta, horregatik, kontrol eta neurri berriak abian jarri behar dira, zalantzazko etorkizun bati aurre egiteko<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29305,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2895],"tags":[7308,8524,3102,7840,8264,3645,8229,8231,2859,3144,3009,3150],"class_list":["post-29309","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ura","tag-esteribar","tag-eugiko-urtegia","tag-im","tag-iruna","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-ura","tag-uraren-nazioarteko-eguna","tag-uraren-ziklo-integrala"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29309","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29309"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29309\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29313,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29309\/revisions\/29313"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29305"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29309"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}