{"id":29334,"date":"2023-05-08T08:00:07","date_gmt":"2023-05-08T06:00:07","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29334"},"modified":"2023-04-17T14:13:37","modified_gmt":"2023-04-17T12:13:37","slug":"hiri-erlezaintza-hiriaren-bioadierazle-gisa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiri-erlezaintza-hiriaren-bioadierazle-gisa\/","title":{"rendered":"Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa"},"content":{"rendered":"<p>Erleak eta basa-polinizatzaileak hiriko airearen kalitatearen bioadierazle onenak dira, eta, horrenbestez, positiboa da haien presentzia hiri-ingurunean.<\/p>\n<p>Parkeak, hilerriak, teilatu lauak, eraikinen sabaiak, altuerako terrazak, hiri- eta gizarte-baratzeak eta trenbide utziak toki ezin aproposagoak izan daitezke erleak hartzeko, haiek, bere aldetik, ingurunea kolonizatzeko lan garrantzitsua egingo baitute.<\/p>\n<p>Hirietan loraketak egoten direnez urtaro guztietan, erleak seguru sentitzen dira eta ongi elikatuta egoten dira.<\/p>\n<p>Europan, zenbait herrialdetan, adibidez, Frantzian \u2013<a href=\"https:\/\/www.bbc.com\/mundo\/ciencia_tecnologia\/2010\/08\/100814_paris_abejas_colmenas_urbanas_lh\"><strong>Paris erlauntz-hiria bihurtu zen<\/strong><\/a>\u2013 eta Ingalaterran \u2013<a href=\"https:\/\/elpais.com\/elpais\/2019\/07\/19\/seres_urbanos\/1563554595_063359.html\"><strong>ezti- eta lore-korridoreak<\/strong><\/a> sortzen ari dira\u2013, erleen presentziak emaitza bikainak eman ditu eta ez du eragozpen edo arazo handirik sortu. Eslovenia eta Alemania, bere aldetik, hirian erlauntzak erabiltzea baimentzen ari dira; eta Ameriketako Estatu Batuetan, hiri-erlezaintza zabaltzen doan jardunbide sendotua da.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29331 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor8.jpg\" alt=\"\" width=\"730\" height=\"487\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor8.jpg 730w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor8-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 730px) 100vw, 730px\" \/>\n<p>Espainian, legeriak debekatu egiten ditu abeltzaintza-ustiapeneko erlauntzak hiri-eremuetan. Alabaina, ez du debekatzen erleak edukitzea kontserbazioko edo didaktikako xedeetarako, baldin eta ez badira merkaturatzen erlauntzaren produktuak.<\/p>\n<p>Jaume Clotet Viladecanseko hiri-erlezaina da, Bartzelonatik gertu dagoen udalerri batekoa. Erlauntzen erabilera eta mantentzea aldakorra da erlauntzen kopuruaren, urteko sasoiaren eta haien egoeraren arabera, baina, eskuarki, bisita bat egiten du astean behin edo bi astetik behin jardun handieneko hilabeteetan (otsailaren amaieratik urriaren amaiera arte) eta hiru astetik behin jardun gutxieneko hilabeteetan (azaroan, abenduan eta urtarrilean).<\/p>\n<div id=\"attachment_29326\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-29326\" class=\"wp-image-29326 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/jaume.jpg\" alt=\"Jaume Clotet\" width=\"300\" height=\"276\" \/><p id=\"caption-attachment-29326\" class=\"wp-caption-text\">Jaume Clotet<\/p><\/div>\n<p>Erlategietatik eskuratzen duen eztia 100 ml-ko ontzietan sartzen du, eta gero udalerriak oparitu egiten ditu ezti-poto horiek, proiektua ezagutarazteko egiten dituen ekitaldietan edo bisita instituzionaletan.<\/p>\n<p>Ezti horren kalitatearengatik eta hiriko kutsadurak kalterik egiten ez ote dion galdetzean, ondokoa erantzun du: \u201cDatu teknikoak edukita eskuetan, eta, horrenbestez, ez usteak edo susmoak kontuan hartuta, ezin dugu esan hirietako eztia beste toki berdeago batzuetakoa baino okerragoa denik. Badira oso naturalak izan daitezkeen tokiak eta oso kutsatuta egon daitezkeenak. Horren oso adibide garbia AEBetako arbendolondoen monolaborantzan daukagu. CCD izenekoak (Colony Collapse Disorder), 2000ko hamarkadan gertatu zen fenomenoak, ekarri zuen erlauntz bateko erle langile kopuru handi bat desagertzea bat-batean, beharbada nekazariek erabilitako produktu kimikoen erruarengatik.<\/p>\n<div id=\"attachment_29332\" style=\"width: 740px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-29332\" class=\"wp-image-29332 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor6.jpg\" alt=\"Jaume eztia biltzen ari den bitartean\" width=\"730\" height=\"487\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor6.jpg 730w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/JaumeApicultor6-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 730px) 100vw, 730px\" \/><p id=\"caption-attachment-29332\" class=\"wp-caption-text\">Jaume eztia biltzen ari den bitartean<\/p><\/div>\n<p>Oraingoz, uste dut lehentasun handiagoa duela bakoitzak eztia saltzen dion erlezaina ezagutzeak, dauden ezti-mota desberdinak ezagutzeak, jakiteak kristalizatzen bada ez dagoela txarra, baizik eta prozesu natural bat dela eta, gainera, bermea, ezti hori ez dela prozesatu erakusten duen bermea, eta abarrek\u201d.<\/p>\n<p>Erlezain horrek \u201cCastell dels Tres Dragons\u201d ere kudeatzen du, Bartzelonako Ciutadella parkean, 1945az geroztik dagoen erlategi bat eta Europako zaharrenetako bat, eta lau hiri-erlauntz Jordi Rubi\u00f3 i Balaguer liburutegiaren barneko patioetako batean, Sant Boi de Llobregat hirian. Hau argitu nahi izan du: \u201cEz dugun inolaz ere hiri-erlezaintza ezti-ekoizpenaren alternatiba moduan planteatzen, baizik eta ingurumen-kutsaduraren bioadierazle moduan. Urtero laginak hartzen ditugu eta Granadako laborategi espezializatu batera bidaltzen ditugu, han metal astunen eta produktu fitosanitarioen analitikak egiteko, Viladecansen ditugun hiru erlategien gainean. Hartara, ikusten dugu metal astun gehienak ez direla heltzen ezta analisian detektatzeko kantitate minimora ere\u201d.<\/p>\n<div id=\"attachment_29328\" style=\"width: 1034px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-29328\" class=\"wp-image-29328 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/biblioteca2.jpg\" alt=\"Jordi Rubi\u00f3 i Balaguer liburutegia\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/biblioteca2.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/biblioteca2-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/04\/biblioteca2-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><p id=\"caption-attachment-29328\" class=\"wp-caption-text\">Jordi Rubi\u00f3 i Balaguer liburutegia<\/p><\/div>\n<p>Eta bere erleen eztian kutsaduraren presentzia argitzeko anekdota bat gehitu du: \u201c2014an, ezti-poto bat aurkeztu nuen \u201cCol\u00b7lectiu Abellaires\u201d erlezainen elkartean egiten dugun lehiaketara, eta, bazkide guztien botoei esker, aurreneko tokian gelditu zen. Ez dakizu zer aurpegi gelditu zitzaien bazkideei saria hartzean azaldu nuenean ezti hori Bartzelonako Ciutadella parkeko ezkietakoa zela\u2026!\u201d.<\/p>\n<p>Garrantzitsua da aintzat hartzea hirian kontu berezia eduki behar dela oreka naturalari eusteko dauden basa-polinizatzaileen barietate handiarekin, eta, beraz, hiriko erlauntzek kontrolpean egon behar dute eta ez dute oreka hori mehatxatu behar inoiz.<\/p>\n<p>Erleei buruzko post gehiago:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Erleak, udal-zerbitzuen langileak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleak-udal-zerbitzuen-langileak\/\" rel=\"bookmark\">Erleak, udal-zerbitzuen langileak<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Despopulatzea ekiditen duten erleak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/despopulatzea-ekiditen-duten-erleak\/\" rel=\"bookmark\">Despopulatzea ekiditen duten erleak<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Erleentzako txertoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleentzako-txertoa\/\" rel=\"bookmark\">Erleentzako txertoa<\/a><\/strong><\/p>\n<p class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/areatzeko-resorteko-do-not-disturb-kartela\/\" rel=\"bookmark\">Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>*Iturria:<\/strong><\/p>\n<p>Jaume Clotet<\/p>\n<p>https:\/\/www.ecocolmena.org\/ecocolmena-a-favor-de-la-apicultura-urbana\/<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erleak eta basa-polinizatzaileak hiriko airearen kalitatearen bioadierazle onenak dira, eta, horrenbestez, positiboa da haien presentzia hiri-ingurunean. Europan, zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, Ingalaterran, Eslovenian eta Alemanian, erleen presentziak emaitza bikainak eman ditu eta ez du eragozpen edo handirik sortu.<br \/>\nEspainiako legeriak debekatu egiten ditu abeltzaintza-ustiapeneko erlauntzak hiri-eremuetan. Alabaina, ez du debekatzen erleak edukitzea kontserbazioko edo didaktikako xedeetarako, baldin eta ez badira merkaturatzen erlauntzaren produktuak.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29329,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[7449,3706,8205,8540,3102,3970,4228,3645,8542,8229,8231,8538],"class_list":["post-29334","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-bartzelona","tag-biodibertsitatea-eu","tag-erleak","tag-hiriko-erlauntza","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-ingurumena-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-jaume-clotet-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-polinoizazioa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29334","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29334"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29334\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29335,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29334\/revisions\/29335"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29329"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29334"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29334"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29334"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}