{"id":29410,"date":"2023-05-15T09:30:47","date_gmt":"2023-05-15T07:30:47","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29410"},"modified":"2023-05-15T09:30:47","modified_gmt":"2023-05-15T07:30:47","slug":"erle-artifizialen-algoritmoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erle-artifizialen-algoritmoa\/","title":{"rendered":"Erle artifizialen algoritmoa"},"content":{"rendered":"<p>Sarritan, natura gizakion inspirazio-iturria izaten da. Eta horren erakusgarri ona da erle artifizialen algoritmoa.<\/p>\n<p>Konputazio-zientzietan eta irtenbideen bilaketan, erle artifizialen koloniaren algoritmoa (ACO, ingelesezko siglen arabera) optimizazio-algoritmo bat da, ezti-bilaketan erleen taldeek duten jokaera adimentsuan oinarritutakoa.<\/p>\n<p>Kontu jakina da erleek feromonak erabiltzen dituztela beren artean komunikatzeko eta hurbilen duten elikagai-iturria bilatzeko. Habiara itzultzen direnean, feromona gehiago jartzen dituzte, eta horrek erle gehiago erakartzen ditu iturri horretara bertara.<\/p>\n<p>ACO algoritmoa antzeko ikuspegi batean oinarritzen da, optimizazio-arazo batean irtenbide onena bilatzeko. Hau da, erleek beren artean komunikatzeko eta elikagai-iturriak eraginkortasunez bilatzeko daukaten gaitasuna baliatzen du gizakiontzako irtenbideen sorta oso bat esploratzeko.<\/p>\n<p>Algoritmoan, erle birtualen talde bat simulatzen da. Erle bakoitzak posizio bat du bilaketa-eremuan, eta eremu horretan mugitzen da, arau batzuen arabera. Arau nagusia da erle bakoitzak tokiko elikagai-iturri bati jarraitzen diola eta, iterazioen kopuru jakin baten ondoren, elikagai-iturri onenak aurkitu dituzten erleek beren informazioa partekatzen dutela beste erle batzuekin taldean.<\/p>\n<p>Erle artifizialak hiru motatakoak dira: erle langileak, erle esploratzaileak eta erle behatzaileak. Erle langileek elikagai-iturriak bilatzen dituzte (irtenbideak izan daitezkeenak) eta erlauntzera eramaten dituzte bueltan. Bidean, irtenbideen toki-bilaketak egiten zituzten bitartean, bildu duten informazioa erabiltzen dute, gainera, haien kalitatea hobetzeko.<\/p>\n<p>Beren aldetik, erle esploratzaileek elikagai-iturri berriak bilatzen dituzte. Erle esploratzaile batek bilatutako irtenbide bat jada badauden irtenbideak baino hobea bada, irtenbide berri eta etorkizun handiko edo esperantzagarri bihurtuko da, erle langileek sakonago esploratuko dutena.<\/p>\n<p>Erleek, gainera, bilaketa-eremuko toki edo eskualde berriak esploratu ahal dituzte, ausaz, egon daitezkeen irtenbide guztiak aintzat hartzen ari direla ziurtatzeko.<\/p>\n<p>Eta azkenik, aurkitu diren elikagai-iturrien kalitatea ebaluatzen dute erle behatzaileek.<\/p>\n<p>Prozesu honek jarraitzen du geldialdi-irizpideei erantzuten dien irtenbide bat lortu arte, horrek esan nahi baitu arazoaren irtenbide onargarri bat aurkitu dela.<\/p>\n<p>Horrela, ACO algoritmoak egon litekeen irtenbide onena aurkitu ahal du oso zabala eta konplexua den bilaketa-eremu batean. Izan ere, erleen taldeak irtenbide optimoetarantz azkar bat etortzeko duen gaitasunari zor zaio bere eraginkortasuna.<\/p>\n<p>Egun, arlo askotariko eta askotan aplikatzen da, esate baterako, ingeniaritzan, ekonomian, biologian eta informatikan.<\/p>\n<p>Agian harrigarria iruditzen zaizu etengabeanerleei buruzko postak hemne agertzea. Baina esan behar dugu hilearen 20an Erleen Mundu Eguna ospatuko dugula. Hori dela eta, arreta berezia jartzen ari gara polinizaziotzaile honeten.<\/p>\n<p>Gehiago jakin nahi baduzu, horra hor beste post batzuk:<\/p>\n<h3><strong><a title=\"Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiri-erlezaintza-hiriaren-bioadierazle-gisa\/\" rel=\"bookmark\">Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Jaume Clotet, erleak maite zituen erlezaina\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/jaume-clotet-erleak-maite-zituen-erlezaina\/\" rel=\"bookmark\">Jaume Clotet, erleak maite zituen erlezaina<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleak, udal-zerbitzuen langileak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleak-udal-zerbitzuen-langileak\/\" rel=\"bookmark\">Erleak, udal-zerbitzuen langileak<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Despopulatzea ekiditen duten erleak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/despopulatzea-ekiditen-duten-erleak\/\" rel=\"bookmark\">Despopulatzea ekiditen duten erleak<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleak, polinizazioaren arduradun txiki horiek\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleak-polinizazioaren-arduradun-txiki-horiek\/\" rel=\"bookmark\">Erleak, polinizazioaren arduradun txiki horiek<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Behin bazen parke bat zirudien hilerri bat\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/behin-bazen-parke-bat-zirudien-hilerri-bat\/\" rel=\"bookmark\">Behin bazen parke bat zirudien hilerri bat<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleentzako txertoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleentzako-txertoa\/\" rel=\"bookmark\">Erleentzako txertoa<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Erleek arrainak izan nahi dute\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/erleek-arrainak-izan-nahi-dute\/\" rel=\"bookmark\">Erleek arrainak izan nahi dute<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/areatzeko-resorteko-do-not-disturb-kartela\/\" rel=\"bookmark\">Areatzeko resorteko \u201cDo not disturb\u201d kartela<\/a><\/strong><\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarritan, natura inspirazio-iturria izaten da. Eta horren erakusgarri ona da erle artifizialen algoritmoa, erleek beren artean komunikatzeko eta elikagai-iturriak eraginkortasunez bilatzeko daukaten gaitasuna baliatzen baitu. Algoritmo horren aplikazioa hainbat esparrutara hedatzen da, esate baterako, informatikara, biologiara eta abarretara, eta oso zabala eta konplexua den bilaketa-eremu batean irtenbide ahalik eta onena bilatzean jartzen du arreta.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29408,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8592,8594,8205,7572,3102,3645,8229,8231,3343],"class_list":["post-29410","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-algoritmoa","tag-erle-artifizialen-algoritmoa","tag-erleak","tag-erleen-mundu-eguna","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-teknologia-berriak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29410","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29410"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29410\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29411,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29410\/revisions\/29411"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29408"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29410"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29410"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29410"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}