{"id":29455,"date":"2023-07-03T08:00:06","date_gmt":"2023-07-03T06:00:06","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29455"},"modified":"2023-06-16T12:36:08","modified_gmt":"2023-06-16T10:36:08","slug":"garapen-iraunkorrerako-hezkuntza-unescoren-printzipioen-arabera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/garapen-iraunkorrerako-hezkuntza-unescoren-printzipioen-arabera\/","title":{"rendered":"Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza, Unescoren printzipioen arabera"},"content":{"rendered":"<p>Nazio Batuen Erakundeko agentziekin dituzten lotura ofizialei esker, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako Eskualde Zentroak eratzen dituzten mundu osoko hezkuntza formaleko erakundeak eta hezkuntza informaleko profesionalak posizio ideal batean daude konbentzio eta esparru programatiko globalak inplementatu eta aplikatzeko tokiko mailan.<\/p>\n<p>Hori ikusirik, <a href=\"https:\/\/unetxea.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>UN Etxea<\/strong><\/a>k (irabazteko asmorik gabeko elkartea, Unescoren printzipioak eta programak euskal esparruan sustatzeko xedea duena) zentro horietako bat sortzea bultzatu nahi izan zuen, Nazio Batuen Unibertsitateko Iraunkortasuneko Ikasketa Aurreratuen Institutuaren (UNU-IAS ingelesez) aitortza izanda. Helburua zen 2030 Agendarako\u00a0 agente anitzeko erreferentziazko gune globaletako bat bilakatzea hezkuntzan.<\/p>\n<p>Proposamena aurkeztu zuenean, 30 bat erakundek agertu zuten interesa, eta, hortaz, UN Etxeak aurrera jarraitu zuen eta <a href=\"https:\/\/www.factoria-4-7.org\/eu\/basque-country-navarre-rce\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>RCE Basque Country-Navarre<\/strong><\/a> ezartzeko proposamen formal bat egitea koordinatu zuen.<strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Prozesua haste aldera, lan egiteko parte-hartze bilera bat egin zuten 2021eko azaroaren 15ean.<\/p>\n<p>2022an zehar, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak eta Iru\u00f1erriko Mankomunitateko ingurumen-heziketarako Mancoeduca programak proiektuarekin bat egin zuten, eta bultzatzaile bihurtu ziren.<\/p>\n<p>Gero, hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin lotutako Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko 38 entitate gehiago batu zitzaizkion: Iru\u00f1eko Planetarioa, BBK Fundazioa, Alboan, Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako GKEen Koordinakundea eta abar.<\/p>\n<p>Eta azkenean, 2023ko urtarrilean, RCE Basque Country-Navarrek aitortza ofiziala lortu zuen, Ubuntu Batzorde Ikuskatzaileak Tokion egin zuen bileraren ondoren.<\/p>\n<p>Gaur egun, sare hau Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua lortzearen alde agertzen da: \u201cKalitateko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta denentzako ikaskuntza iraunkorreko aukerak sustatzea\u201d. Eta bereziki 4.7 xedea lortu nahi da, ikasle guztiek garapen iraunkorra bultzatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzea ziurtatzea baitu helburu, besteak beste, hauen bidez: garapen iraunkorrerako hezkuntza eta bizitzeko era iraunkorrak, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bakerako eta indarkeriarik ezerako kultura sustatzea, munduko herritartasuna eta kultura-dibertsitatearen balorazioa eta kulturaren ekarpena garapen iraunkorrari. Estrategiaren oinarria da hezkuntzak pertsonen, komunitateen eta, oro har, gizarteen bizitzak aldarazten dituela.<\/p>\n<p>Gainera, Galiziakoarekin batera, estatuan dagoen ezaugarri hauetako zentro bakarra da, eta mundu osoan dauden 188en artean dago.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29451 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Mapa.png\" alt=\"\" width=\"995\" height=\"589\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Mapa.png 995w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Mapa-300x178.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Mapa-768x455.png 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Mapa-390x230.png 390w\" sizes=\"auto, (max-width: 995px) 100vw, 995px\" \/>\n<p>Joan den ekainaren 9an, Zumaian, Basque Country-Navarre Eskualde Zentroaren I. Batzarra egin zen. Eta 2023ko irailaren 12a eta 14 artean, RCE Fryslan (Herbehereak) zentroarekin batera, RCEen 2023ko Europako Topaketa antolatuko du.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29452 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/grupo.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"536\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/grupo.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/grupo-300x157.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/grupo-768x402.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Ikusten denez, RCE Basque Country-Navarre indartsu sartu da garapen iraunkorraren arloan, eta ziur asko zeresan handia emango du.<\/p>\n<p>Ingurumen hexiketari buruzko beste ekimen bat ezagutu nahi baduzu, <a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/ingurumen-sentsibilizazioak-notarako-balio-du\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>klikatu hemen<\/strong><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>UN Etxeak Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako Eskualde Zentro bat (RCE) sortzeko ideia proposatu zuenean, 30 entitatek eman zioten babesa. Hori hala izanik, ekimen horretan lanean jarraitu zuen 2023ko urtarrilean RCE Basque Country-Navarre errealitate bihurtu zen arte. Hain zuzen ere, bere xedea da 2030 Agendarako  agente anitzeko erreferentziazko gune globaletako bat bilakatzea hezkuntzan.<br \/>\nEgun, Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko 40 entitatek baino gehiagok eratzen dute, eta entitate horiek hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin lotutakoak dira.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29453,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8652,3102,3217,4228,3645,8229,8231,2859,3981,8064],"class_list":["post-29455","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-2030-agenda","tag-im","tag-ingurumen-hezkuntza","tag-ingurumena-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-nazio-batuak-eu","tag-unesco"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29455","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29455"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29455\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29456,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29455\/revisions\/29456"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29453"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29455"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29455"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29455"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}