{"id":29461,"date":"2023-07-10T08:00:34","date_gmt":"2023-07-10T06:00:34","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29461"},"modified":"2023-06-19T14:47:46","modified_gmt":"2023-06-19T12:47:46","slug":"liburuak-kontserba-edukiontzi-batean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/liburuak-kontserba-edukiontzi-batean\/","title":{"rendered":"Liburuak kontserba-edukiontzi batean"},"content":{"rendered":"<p>Uztailaren 5ean, 2.500 liburu lehorreratuko dira Ekuadorren, kontserba-edukiontzi batean. Helmuga Ekuadorko Manab\u00ed probintzia izango da, eta helburua, inguru horretako parrokia desberdinetan irekiko dituzten 21 liburutegietako apalategiak betetzen hastea.<\/p>\n<p>Ekimena <a href=\"https:\/\/www.emausnavarra.org\/hasiera.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Nafarroako Emausko Trapuketa<\/strong><\/a>rien ideia izan zen. \u201cI\u00f1aki Rey boluntario bat da, Trapuketariekin elkarlanean aritu izan dena estuki \u2013adierazi du Fernando Armend\u00e1rizek, erakunde horretako liburuen ataleko arduradunak\u2013, eta berak harreman handia du Cojim\u00edes izeneko tokiarekin. Manab\u00edren iparraldean dagoen itsasertzeko herri bat da. Berari bururatu zitzaion inguru horretako parrokietako bakoitzean liburutegi bat antolatzea, irakurtzeko ohitura bultzatzeko, eta bai herritarrak elkartzea eta adin guztietan literatura eskura izatea bultzatzeko ere\u201d.<\/p>\n<p>Ideia oso ona zen, baina zailtasun bat zuen: liburuek hara iritsi behar zuten dirurik kostatu gabe, ez bidaltzen zituenari ez eta jaso behar zituenari ere.<\/p>\n<p>Hartara, Isabel kontserba-enpresak Ekuadorren duen filialari esker zailtasun hori gainditu ahal izan zuten. \u201cGure asmoaren berri izan bezain laster, laguntzeko asmoa agertu zuten. Enpresak edukiontzi bat bidali behar zuen Ekuadorrera, baina ez zuen lortzen betetzea eta, beraz, libre zegoen tokia eskaini zigun. Hortaz, enpresa horri esker, Bermeon, 4 palet ontziratu genituen, liburuz betetako 101 kutxarekin. Gutxi gorabehera 1.300 kilogramo\u201d.<\/p>\n<p>Hori lehen bidalketa izan zen, eta Fernando bigarrena prestatzen ari da jada. \u201cIzan ere, hogei liburutegitarako materiala eraman behar da!\u201d.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29459 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Fernando.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Fernando.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Fernando-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Fernando-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Liburuak hautatzeko zenbait irizpide izan dituzte kontuan. Dela liburua ongi egotea, \u201cazokan salduko genukeen horietako bat izatea, hau da, baztertuko ez genukeena\u201d, dela ikuspegi eurozentrista ez edukitzea, \u201chistoriako liburuei, adibidez, begiratu bat ematen diegu, begiratu zentsorea\u201d.<\/p>\n<p>Horrez gain, kontuan hartzen dute liburuaren hartzailea den azken publikoa, haren ingurunea, errealitatea eta bizimodua. \u201cKontuan hartzen badugu landa-arloko herrietarako liburuak direla, errazago aukeratuko genituzke Jules Verneren abenturak Kunderaren <em>Izatearen arintasun jasanezina<\/em> baino, adibidez\u201d, zehaztu du.<\/p>\n<p>Eta gaiei dagokienez, askotarikoak dira: artea, erlijioa, hezkuntza, pedagogia, natura. \u201cBidaltzen duguna hezkuntzako baliabide edo dibulgazioko baliabide bihurtu ahal izatea nahi dugu. Hala ere, zerbait zehatza eskatzen badigute, gure esku dagoen guztia egingo dugu bidaltzeko\u201d.<\/p>\n<p>Eta ziur asko ez zaie materialik faltako. Nafarroako Emausko Trapuketariek bigarren eskuko liburuen 500 kilogramo inguru jasotzen dituzte egunean. Ongi daudenak salgai jartzen dituzte Iru\u00f1errian dauzkaten bost azoketan edo Lizarran eta Tuteran dauzkatenetan. Saldu ezin direnak, aldiz, iragazi batetik pasatzen dira. \u201cHondatuta badaude, zuzenean birziklatzera bideratzen ditugu, zaharrak ez badira behintzat. Kasu horretan, beren balio historikoa ebaluatzen dugu, eta, baliorik badute, zaharberritu eta kontserbatu egiten ditugu\u201d.<\/p>\n<p>Horrenbestez, badirudi Manab\u00edko liburutegiek liburuak jasotzen jarraituko dutela. Baina, noiz arte? \u201cNahikoa dela esan arte edo guk bidaltzeko aukerarik eduki ez arte. Erabakian eragina izan dezaketen zenbait faktore eduki behar dira aintzat. Lehenbizikoa, ezin digula inolako gasturik ekarri. Eta bigarrena, ez dugu ahaztu behar askoz hobea dela tokiko eta hurbileko kontsumoa. Beraz, han liburuak erosteko aurrekontu-sailak lortzen badituzte, onena eta zentzuzkoena da han erostea\u201d.<\/p>\n<p>Baina badirudi oraindik ez dela une hori iritsi, hori esaten duen bitartean Fernandok hurrengo kontserba-edukiontzian bidaliko dituen liburuak pilatzen jarraitzen baitu. \u201cArgi dago lagundu dezakegun bitartean lagundu egingo dugula\u201d, amaitu du.<\/p>\n<p>Hau ez da liburuen bigarren bizitzari buruz hitz egiten dugun lehendabiziko aldia <a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/liburuen-bigarren-bizitza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>(irakurri hemen)<\/strong><\/a>, ezta Nafarroako Emausko Trapuketei buruz ere <a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/nafarroako-emausko-trapuketarien-50-urteak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>(irakurri hemen)<\/strong><\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako Emausko Trapuketarien bigarren eskuko 2.500 liburuk kontserba-edukiontzi batean bidaiatu dute Ekuadorko Manab\u00ed probintziaraino. Hain zuzen ere, helburua da inguru horretan zabalduko dituzten 21 liburutegietako apalategietan jartzea. Hori lehen bidalketa izan da, baina bigarrena ere prestatzen ari dira.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29458,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[7232,3110,3102,3645,8296,8229,8231,2859,8136],"class_list":["post-29461","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-ekuador","tag-hondakinak","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-liburuak-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-nafarroako-emausko-trapuketariak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29461","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29461"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29461\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29462,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29461\/revisions\/29462"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29458"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29461"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29461"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29461"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}