{"id":29467,"date":"2023-07-17T08:00:32","date_gmt":"2023-07-17T06:00:32","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29467"},"modified":"2023-06-23T10:43:56","modified_gmt":"2023-06-23T08:43:56","slug":"biodibertsitate-erakarleak-irunerrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/","title":{"rendered":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitatea<\/strong><\/a>k kudeatzen du Iru\u00f1erriko Ibai Parkea, korridore ekologiko natural hori, eta kudeaketa horretan erakundeak duen helburuetako bat da biodibertsitatea zaindu eta sustatzea.<\/p>\n<p>Hartara, korridore horretan bizi diren animalien eta landareen egoerari egiten dion jarraipena estua da, eta bai haiek dituzten beharren eta behar dituzten zainketen diagnostikoa ere.<\/p>\n<p>Erakundearen jarduera lau ardatz nagusi hauetan multzokatu ahal izango litzateke: behaketa, babesa, dokumentazioa eta dibulgazioa.<\/p>\n<p><strong>Behaketa<\/strong><\/p>\n<p>Erakundeak korridore ekologikoaren egoeraren diagnostiko bat egiteko egiten duen lehenbiziko gauza korridorea behatzea da.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, argazki-tranpa teknikako kamera batzuk ditu kokatuta Parkeko gune estrategikoetan, eta haien bidez espezie desberdinetako banakoak ikusi ahal izan dira beren eguneroko bizimodu eta zereginetan: kastore europar bat eta haren kumea, katajineta bat urari begira, lepazuri bat alde batetik bestera korrika ibiltzen gauerdian\u2026 eta Ibai Parkeko bitxi handiena, bisoi europarra, galzori kritikoan dagoena<a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/naturaren-paparazziak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong> (hemen irakurri)<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Beste alde batetik, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=1_rv13AbgIk&amp;t=1s\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>mariorratzen eta txitxi-burruntzien laginketa<\/strong><\/a> etengabeak eta identifikazioa egiten ditu, eta bai <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=bWCZzxMtIEo&amp;t=18s\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>hegaztien eraztunketa<\/strong><\/a> ere, Parkearen osasun-egoera baloratzeko.<\/p>\n<p>Gainera, 2022ko udan, hegazti harraparien espezieen ugalketa behatzeko lanak hasi ziren, izurritetzat jo daitezkeen espezieak, besteak beste, karraskariak kontrolatzeko funtsezkoak baitira. Zehazki, aztertzen ari garen hegazti harrapariak miru gorria, zapelatz arrunta, arrano txikia eta miru beltza dira.<\/p>\n<p>Behaketa horrek Ibai Parkean habiak egiten dituzten koartza hauskaren bikote ugaltzaileak ere hartzen ditu.<\/p>\n<p><strong>Babesa eta zainketa<\/strong><\/p>\n<p>Behaketa eta diagnostiko horrek guztiak Parkeko biztanleen ongizatea laguntzeko helburuari erantzuten dio.<\/p>\n<p>Adibidez, Mankomunitateak babesleku kutxak kokatu ditu saguzarrentzat. Horrek ahalbidetzen du ugaztun gautar horiek ibaien ertzetan ugaritzea eta intsektuen kontrol biologikoan laguntzea.<\/p>\n<p>Hegazti txikientzako habia kutxak ere jarri ditu, prozesionari edo pinu-beldarraren (<em>Thaumetopoea pityocampa<\/em>) populazioa modu ekologikoan borrokatzeko. Horretarako, habia kutxen tipologia desberdinak daude, haietan bizi ahal izateko bai paridoak (kaskabeltzak eta amilotxak) bai eta intsektujaleak ere (buztanikarak, txantxangorriak eta buztangorriak), eta, hala, espeziea borrokatu ahal izateko, hala larba-fasean, nola fase helduan.<\/p>\n<p>Apo-hontza (<em>Otus scops<\/em>), harrapari gautar txiki bat, arreta berezia merezi duten hegaztietako beste bat da, eta horiek ere badituzte habia kutxak.<\/p>\n<p>Hegaztietatik kanpo, eta liztor asiarraren (<em>Vespa velutina<\/em>) presentzia minimizatzeko helburuarekin, Parkeko toki jakin batzuetan, lakioak jarri dira, EVA motakoak, espezifikotasun handikoak, beste intsektu-espezie batzuk ezustean harrapatzea minimizatuz.<\/p>\n<p>Landareen eta polinizatzaileen arteko interakzioa ere helburu garrantzitsua da Mankomunitatearentzat. Hartara, Areatzeko meandroan \u20132004an Aretako industrialdea eraikitzeko sortu zen betetze-materiala kentzeko egindako lanen ondoren lehengoratutako ingurunea\u2013 baso bat landatu da, eta Nafarroan erregistratuta dagoen lehen CO<sub>2<\/sub> hustulekua da (Zolinan beste hustuleku bat sortzeko lan egiten ari da Mankomunitatea). Baso horren ondoan, intsektuentzako hotel bat kokatu da, batez ere, erle bakartientzat. Izan ere, erle horiek polinizazio-lana egiten dute eta, hala, ingurune hori lehengoratzen laguntzen dute.<\/p>\n<p>Polinizazioan arreta jarrita, udaberria iristen den bakoitzean, landaketa bat egiten da Atarrabiako Pilategiaren inguruetan, tximeletak eta beste intsektu txiki batzuk erakartze aldera. Animaliatxo horiek ugaltzeko eta elikatzeko toki ezin hobea aurkitzen dute, era berean, Mendillorriko ur-biltegien esparruan, dela xerolorezaintzako eremuan, dela Nafarroako bertako haziak biderkatzeko baratzean ere.<\/p>\n<p>Eta polinizatzaileak alde batera utzirik, Mankomunitateak oso kontuan hartzen du beste animalia batzuek landareekin duten interakzioa. Adibidez, kastore europarrak (<em>Castor fiber<\/em>) bere arrastoa uzten du zuhaitzen enborretan, eta haietako batzuei kalte larriak eragiten dizkie.<\/p>\n<p>Kastorearekin batera bizitzeko xedearekin, kastorearen ekintzaren ondorioz herritarrentzat arriskua ekar dezaketen zuhaitzak moztu egiten dira, hautatuta, eta tokian bertan uzten dira, kastoreek jateko balio baitezakete, baina Parkeko segurtasuna arriskuan jarri gabe.<\/p>\n<p>Halaber, zuhaitz zaharrak edo hilak, herritarrak maiz igarotzen ez diren tokietan daudenak, bertan uzten dira, urtxintxentzat babeslekuak izan baitaitezke, erresonantzia-kutxak okilentzat edo kumeak hazteko edo atseden hartzeko hutsuneak saguzarrentzat.<\/p>\n<p><strong>Dokumentazioa<\/strong><\/p>\n<p>Baina ekintza horiek guztiek ez lukete ezertarako balioko, ez balira modu sistematikoan erregistratuko eta ez balira aztertuko. Izan ere, hala eginda, ikusten eta sumatzen doazen beharren arabera jarduteko balio baitute.<\/p>\n<p>Hartara, Ornitolan enpresak, deskribatu diren instalazioetako askoren arduradunak, txostenak idazten ditu, eta hori bera egiten du Juan Tom\u00e1s Alcaldek, saguzarretan aditua den biologoak.<\/p>\n<p><strong>Dibulgazioa<\/strong><\/p>\n<p>Eta azkenik, egiten den guztia jendarteratzea zeinen garrantzitsua den jakitun da Mankomunitatea, ezagutzen ez dena ez baita maitatzen, ez eta zaintzen ere.<\/p>\n<p>Bai Mancoeduca ingurumen-heziketarako programak, bai eta sentsibilizazio-programak ere hainbat jarduera antolatu eta baliabide desberdinak sortzen dituzte, besteak beste, ekimen-mota horiek ezagutarazteko balio dutenak.<\/p>\n<p>Bi programa horien Youtubeko kanalean, adibidez, hegaztiei erantzunak jartzeko eta fauna identifikatzeko jarduerei buruzko bideoak ikus daitezke, eta bai argazki-tranpa teknikarekin lortutako irudiak ere.<\/p>\n<p>Beste alde batetik, urtero herritarren zientziako jarduerak egiten dira, hala nola floraren eta faunaren biomaratoiak. Ekimen horien bidez, herritar orok du espezie desberdinak identifikatzeko eta ezagutza partekatzeko bidea, mundu osoan lan egiten duten aplikazioei esker.<\/p>\n<p>Bisita gidatuak Areatzera, hazien gaineko ezagutzen trukea, sendabelarrei buruzko tailerrak, <em>Batnight<\/em> saguzarren gaua, paseoak baltsan ibaian, ibaien ertzak garbitzeko saioak\u2026 egiten diren jarduera ugarietako beste batzuk dira.<\/p>\n<p>Eta, horrez gain, baliabideak sortzen dira, ikasleek eta herritarrek, oro har, ezagutzen jarraitzeko aukera izan dezaten:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/view.genial.ly\/5936cc82408d848274caf08e\/interactive-content-especies-vegetales-parque-fluvial-euskera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Florari buruzko gida<\/strong><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/view.genial.ly\/591c21837224f1026c2bb722\/interactive-content-especies-animales-parque-fluvial-eus\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Faunari buruzko gida<\/strong><\/a><\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/areatzeko-resorteko-do-not-disturb-kartela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Intsektuen hotelari buruzko komunikazioa<\/a><\/strong><\/p>\n<p>Azken batean, Iru\u00f1erriko Ibai Parkea, Arga, Ultzama eta Elortz ibaien ertzetan kokatuta, pasealeku atsegin bat baino askoz ere gehiago da. 53 kilometroko korridore berde bat da, pertsonak, animaliak eta landareak elkarrekin bizi diren tokia, eta errespetuak premisa nagusia izan behar duen lekua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak. Mankomunitateak ahalegin handia egiten du ibai-parkearen eta bertako biztanleen egoera ona babesteko, hainbat ekintzaren bitartez. Ekintza horiek behatze hutsetik eta diagnostikoak egitetik kontserbazio, babes eta dibulgazioraino doaz. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29465,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[8166,8676,3706,8672,3102,4228,7760,3645,8229,8231,2859,8674],"class_list":["post-29467","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-arga-ibaia-2","tag-biodibertsitate-erakarleak","tag-biodibertsitatea-eu","tag-elortz-ibaia","tag-im","tag-ingurumena-eu","tag-irunerriko-ibai-parkea","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-ultzama-ibaia"],"aioseo_notices":[],"aioseo_head":"\n\t\t<!-- All in One SEO 4.9.8 - aioseo.com -->\n\t<meta name=\"description\" content=\"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.\" \/>\n\t<meta name=\"robots\" content=\"max-image-preview:large\" \/>\n\t<meta name=\"author\" content=\"Bakarne Atxukarro\"\/>\n\t<meta name=\"keywords\" content=\"arga ibaia,biodibertsitate-erakarleak,biodibertsitatea,elortz ibaia,im.,ingurumena,iru\u00f1erriko ibai parkea,iru\u00f1erriko mankomunitatea,mancomunidad de la comarca de pamplona,mcp,nafarroa,ultzama ibaia\" \/>\n\t<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/\" \/>\n\t<meta name=\"generator\" content=\"All in One SEO (AIOSEO) 4.9.8\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:site_name\" content=\"ecoblog mcp | Ecoblog de la MCP\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:title\" content=\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.\" \/>\n\t\t<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/\" \/>\n\t\t<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-07-17T06:00:32+00:00\" \/>\n\t\t<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2023-06-23T08:43:56+00:00\" \/>\n\t\t<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary\" \/>\n\t\t<meta name=\"twitter:title\" content=\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp\" \/>\n\t\t<meta name=\"twitter:description\" content=\"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.\" \/>\n\t\t<script type=\"application\/ld+json\" class=\"aioseo-schema\">\n\t\t\t{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#article\",\"name\":\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\\u00f1errian | ecoblog mcp\",\"headline\":\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\\u00f1errian\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/author\\\/bakarne-atxukarro\\\/#author\"},\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/#organization\"},\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/06\\\/Plano-Fluvial-Comarca-mayo-2023.jpg\",\"width\":1024,\"height\":768},\"datePublished\":\"2023-07-17T08:00:32+02:00\",\"dateModified\":\"2023-06-23T10:43:56+02:00\",\"inLanguage\":\"es-ES\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#webpage\"},\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#webpage\"},\"articleSection\":\"Gune publikoak, Arga Ibaia, Biodibertsitate-erakarleak, biodibertsitatea, Elortz Ibaia, IM., ingurumena, Iru\\u00f1erriko Ibai Parkea, Iru\\u00f1erriko Mankomunitatea, Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, MCP, Nafarroa, Ultzama Ibaia, Euskara\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#breadcrumblist\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r#listItem\",\"position\":1,\"name\":\"Inicio\",\"item\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\",\"nextItem\":{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/category\\\/gune-publikoak\\\/#listItem\",\"name\":\"Gune publikoak\"}},{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/category\\\/gune-publikoak\\\/#listItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gune publikoak\",\"item\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/category\\\/gune-publikoak\\\/\",\"nextItem\":{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#listItem\",\"name\":\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\\u00f1errian\"},\"previousItem\":{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r#listItem\",\"name\":\"Inicio\"}},{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#listItem\",\"position\":3,\"name\":\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\\u00f1errian\",\"previousItem\":{\"@type\":\"ListItem\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/category\\\/gune-publikoak\\\/#listItem\",\"name\":\"Gune publikoak\"}}]},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/#organization\",\"name\":\"Mancomunidad de la Comarca de Pamplona\",\"description\":\"Ecoblog de la MCP\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/author\\\/bakarne-atxukarro\\\/#author\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/author\\\/bakarne-atxukarro\\\/\",\"name\":\"Bakarne Atxukarro\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#authorImage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/f4b9403bd31cf157ab65a3e3b205fc6cfc87b0cd33c7691326d5ae2d59f4c2ae?s=96&d=mm&r=g\",\"width\":96,\"height\":96,\"caption\":\"Bakarne Atxukarro\"}},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#webpage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/\",\"name\":\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\\u00f1errian | ecoblog mcp\",\"description\":\"Iru\\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.\",\"inLanguage\":\"es-ES\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/#website\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#breadcrumblist\"},\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/author\\\/bakarne-atxukarro\\\/#author\"},\"creator\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/author\\\/bakarne-atxukarro\\\/#author\"},\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2023\\\/06\\\/Plano-Fluvial-Comarca-mayo-2023.jpg\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#mainImage\",\"width\":1024,\"height\":768},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\\\/#mainImage\"},\"datePublished\":\"2023-07-17T08:00:32+02:00\",\"dateModified\":\"2023-06-23T10:43:56+02:00\"},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/\",\"name\":\"ecoblog mcp\",\"alternateName\":\"ecoblog mcp\",\"description\":\"Ecoblog de la MCP\",\"inLanguage\":\"es-ES\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/ecoblog.mcp.es\\\/l4r\\\/#organization\"}}]}\n\t\t<\/script>\n\t\t<!-- All in One SEO -->\n\n","aioseo_head_json":{"title":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp","description":"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.","canonical_url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/","robots":"max-image-preview:large","keywords":"arga ibaia,biodibertsitate-erakarleak,biodibertsitatea,elortz ibaia,im.,ingurumena,iru\u00f1erriko ibai parkea,iru\u00f1erriko mankomunitatea,mancomunidad de la comarca de pamplona,mcp,nafarroa,ultzama ibaia","webmasterTools":{"miscellaneous":""},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#article","name":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp","headline":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian","author":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/author\/bakarne-atxukarro\/#author"},"publisher":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/#organization"},"image":{"@type":"ImageObject","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Plano-Fluvial-Comarca-mayo-2023.jpg","width":1024,"height":768},"datePublished":"2023-07-17T08:00:32+02:00","dateModified":"2023-06-23T10:43:56+02:00","inLanguage":"es-ES","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#webpage"},"isPartOf":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#webpage"},"articleSection":"Gune publikoak, Arga Ibaia, Biodibertsitate-erakarleak, biodibertsitatea, Elortz Ibaia, IM., ingurumena, Iru\u00f1erriko Ibai Parkea, Iru\u00f1erriko Mankomunitatea, Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, MCP, Nafarroa, Ultzama Ibaia, Euskara"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#breadcrumblist","itemListElement":[{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r#listItem","position":1,"name":"Inicio","item":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r","nextItem":{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/#listItem","name":"Gune publikoak"}},{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/#listItem","position":2,"name":"Gune publikoak","item":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/","nextItem":{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#listItem","name":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian"},"previousItem":{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r#listItem","name":"Inicio"}},{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#listItem","position":3,"name":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian","previousItem":{"@type":"ListItem","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/#listItem","name":"Gune publikoak"}}]},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/#organization","name":"Mancomunidad de la Comarca de Pamplona","description":"Ecoblog de la MCP","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/author\/bakarne-atxukarro\/#author","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/author\/bakarne-atxukarro\/","name":"Bakarne Atxukarro","image":{"@type":"ImageObject","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#authorImage","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/f4b9403bd31cf157ab65a3e3b205fc6cfc87b0cd33c7691326d5ae2d59f4c2ae?s=96&d=mm&r=g","width":96,"height":96,"caption":"Bakarne Atxukarro"}},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#webpage","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/","name":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp","description":"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.","inLanguage":"es-ES","isPartOf":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/#website"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#breadcrumblist"},"author":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/author\/bakarne-atxukarro\/#author"},"creator":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/author\/bakarne-atxukarro\/#author"},"image":{"@type":"ImageObject","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Plano-Fluvial-Comarca-mayo-2023.jpg","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#mainImage","width":1024,"height":768},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/#mainImage"},"datePublished":"2023-07-17T08:00:32+02:00","dateModified":"2023-06-23T10:43:56+02:00"},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/#website","url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/","name":"ecoblog mcp","alternateName":"ecoblog mcp","description":"Ecoblog de la MCP","inLanguage":"es-ES","publisher":{"@id":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/#organization"}}]},"og:locale":"es_ES","og:site_name":"ecoblog mcp | Ecoblog de la MCP","og:type":"article","og:title":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp","og:description":"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.","og:url":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/","article:published_time":"2023-07-17T06:00:32+00:00","article:modified_time":"2023-06-23T08:43:56+00:00","twitter:card":"summary","twitter:title":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian | ecoblog mcp","twitter:description":"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak."},"aioseo_meta_data":{"post_id":"29467","title":null,"description":"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak.","keywords":[],"keyphrases":{"focus":{"keyphrase":"","score":0,"analysis":{"keyphraseInTitle":{"score":0,"maxScore":9,"error":1}}},"additional":[]},"primary_term":null,"canonical_url":null,"og_title":null,"og_description":null,"og_object_type":"default","og_image_type":"default","og_image_url":null,"og_image_width":null,"og_image_height":null,"og_image_custom_url":null,"og_image_custom_fields":null,"og_video":"","og_custom_url":null,"og_article_section":null,"og_article_tags":[],"twitter_use_og":false,"twitter_card":"default","twitter_image_type":"default","twitter_image_url":null,"twitter_image_custom_url":null,"twitter_image_custom_fields":null,"twitter_title":null,"twitter_description":null,"schema":{"blockGraphs":[],"customGraphs":[],"default":{"data":{"Article":[],"Course":[],"Dataset":[],"FAQPage":[],"Movie":[],"Person":[],"Product":[],"ProductReview":[],"Car":[],"Recipe":[],"Service":[],"SoftwareApplication":[],"WebPage":[]},"graphName":"Article","isEnabled":true},"graphs":[]},"schema_type":"default","schema_type_options":null,"pillar_content":false,"robots_default":true,"robots_noindex":false,"robots_noarchive":false,"robots_nosnippet":false,"robots_nofollow":false,"robots_noimageindex":false,"robots_noodp":false,"robots_notranslate":false,"robots_max_snippet":"-1","robots_max_videopreview":"-1","robots_max_imagepreview":"large","priority":null,"frequency":"default","local_seo":null,"breadcrumb_settings":null,"limit_modified_date":false,"ai":null,"created":"2023-06-23 08:16:32","updated":"2025-06-05 05:44:05","seo_analyzer_scan_date":null},"aioseo_breadcrumb":"<div class=\"aioseo-breadcrumbs\"><span class=\"aioseo-breadcrumb\">\n\t\t\t<a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\" title=\"Inicio\">Inicio<\/a>\n\t\t<\/span><span class=\"aioseo-breadcrumb-separator\">&raquo;<\/span><span class=\"aioseo-breadcrumb\">\n\t\t\t<a href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/\" title=\"Gune publikoak\">Gune publikoak<\/a>\n\t\t<\/span><span class=\"aioseo-breadcrumb-separator\">&raquo;<\/span><span class=\"aioseo-breadcrumb\">\n\t\t\tBiodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian\n\t\t<\/span><\/div>","aioseo_breadcrumb_json":[{"label":"Inicio","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r"},{"label":"Gune publikoak","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/category\/gune-publikoak\/"},{"label":"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/"}],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29467","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29467"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29467\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29468,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29467\/revisions\/29468"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29465"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29467"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29467"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29467"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}