{"id":29481,"date":"2023-07-21T14:16:33","date_gmt":"2023-07-21T12:16:33","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29481"},"modified":"2023-07-21T14:16:33","modified_gmt":"2023-07-21T12:16:33","slug":"escombrarte-obra-hondakina-arte-bihurturik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/escombrarte-obra-hondakina-arte-bihurturik\/","title":{"rendered":"\u201cEscombrarte\u201d, obra-hondakina arte bihurturik"},"content":{"rendered":"<p>\u201cEscombrarte\u201d eskulturako nazioarteko lehiaketa bat da, eraikuntzatik heldu diren material birziklatuekin egiten diren eskulturena eta <a href=\"https:\/\/arloshuertos.com\/informacion-legal\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>\u00c1ridos y Transportes Alberto Gil<\/strong><\/a> enpresak antolatzen duena, \u201cAR Los Huertos\u201d eraikuntza- eta eraiste-lanetako hondakinak birziklatzeko bere zentroaren bidez. Egun hauetan, hamabigarren edizioa abiarazi dute, eta bertan parte hartu ahal da 2023ko abuztuaren 31 bitartean.<\/p>\n<p>Helburua da sormena eta ingurumena zaintzea bultzatzea, birziklapenaren artearen bitartez. Bi ildo tematiko paralelo ditu, artelan guztiak bateratzen dituztenak: alde batetik, arte iraunkorrarena, eraikuntzako obretatik, eraiste-lanetakoetatik, eraberritze-lanetakoetatik heldu diren material birziklatuak erabiltzen dituena; eta, bestetik, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arazo handiekin konprometituta dagoen artearen tradizio historiko handia. Horrenbestez, erakusketaren sormen-indar handiari helarazten dituen mezuen indarra gehitu behar zaio.<\/p>\n<p>Uztailaren 1az geroztik, <a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\/jarduerak\/escombrarte\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitateak<\/strong><\/a> Atarrabiako Pilategira joaten den ororen esku jarri du lehiaketaren aurreko edizio guztietako artelanen hautaketa bat. Artelan horiek, eraikuntzako hondakinak erabilita, produktu berritzaileak eratzen dituzte, bizi berria hartu dutenak eta ekonomia zirkularra sustatu dutenak. Egun, birziklapenaren artea esaten dioguna da, hainbat artistak gauzatu zutena lehenago, besteak beste, Picassok eta Braquek.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29479 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/portada.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/portada.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/portada-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/portada-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Reyes Lobo proiektuaren antolatzailea eta sortzailea da. \u00c1ridos y Transportes Alberto Gil enpresako kidea da. Enpresa hori familia-enpresa bat da, Segoviakoa, eta garai batean agregakinak egiten eta garraiatzen aritzen zen, eraikuntzako material moduan. \u201cEnpresa ongi zihoan, baina eraikuntzaren arloko krisiarekin berehala ohartu ginen egokitu egin behar ginela eta birziklapenak, ingurumena zaintzeak eta material berriak sortzeak gure giltzarria izan behar zuela \u2013ekarri du gogora Reyesek\u2013. Hortaz, maletak egin eta Logro\u00f1ora bidaiatu genuen, makineriari eta birziklapenari buruzko biltzar batera. Eta hura gakoa izan zen gure proiekturako\u201d.<\/p>\n<p>2010ean, enpresa horrek eraikuntzako materialen birziklapen-planta bat jarri zuen abian. \u201cProiektuan sinesten genuen. Aukera asko ikusten genizkion, eta espero genuen gainerako enpresek eta publikoak ere, oro har, argi ikusiko zizkiotela. Ahalegin guztia egin genuen publizitatea egitean hedabideetan, udalak bisitatzean\u2026 Baina gure ahaleginek ez zuten eman espero genuen emaitza\u201d.<\/p>\n<p>Reyesek ondorioztatu zuen helarazi nahi zuten mezua ez zela barruraino sartzen ari, baina ez zen koldartu. Bere plantari begira jartzen zen bakoitzean, irudimenak hegan egiten zuen eta iristen zen materialak zenbat istorio konta zitzakeen pentsatzen zuen, zenbat esperientzia eta bizipen. Eta orduan, lehiaketa baterako deia egiteko ideia bururatu zitzaion.<\/p>\n<p>\u201cPentsatu nuen istorio haiek artearen bidez kontatu behar zirela. Eta badirudi 30 artista nire ondorio berberera iritsi zirela, haiek guztiek aurreneko urteko deialdian parte hartu baitzuten\u201d.<\/p>\n<p>Urte hartan, hain zuzen, Reyesek kartelez bete zuen hiria eta zarata egin zuzen sare sozialetan. Gero, edizio gehiago iritsi ziren eta parte-hartzaile gehiago, hainbat herrialdetatik etorriak, besteak beste, Frantziatik, Portugaldik eta Italiak, eta, beraz, lehiaketa nazioartekoa izatera igaro zen.<\/p>\n<p>\u201cProiektua gorpuzten joan zen. Artelanak toki desberdinetan erakusten hasi ginen, pertsona gehiagok eduki zezaten ikusteko aukera. Konturatu ginen, hiri-hondakinen birziklapena nahiko orokortua den gauza bat den moduan, dela hondakin horiek hurbilagokoak zaizkigulako, dela garbiagoak direlako, gero eraikuntzaren katean sartuko zen eta birrintzera bidaliko zen material bat biziberritzen ikusteak harritu egiten gaituela beti. Erakusketa <strong>Quintanar jauregian<\/strong> kokatu genuenean, hain zuzen, horri egin genion aipamena: hondakindegi batean hasi zenak jauregi batean amaitu zuen, eta hori ekonomia zirkularra denaren definizio ona da. Hemen beti zaintzen dugun ekonomia zirkularra, zehazki\u201d.<\/p>\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"iL7cwqODRZ\"><p><a href=\"https:\/\/palacioquintanar.com\/de-la-basura-a-la-peana\/9531\">DE LA BASURA A LA PEANA<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; clip: rect(1px, 1px, 1px, 1px);\" title=\"\u00abDE LA BASURA A LA PEANA\u00bb \u2014 Palacio Quintanar\" src=\"https:\/\/palacioquintanar.com\/de-la-basura-a-la-peana\/9531\/embed#?secret=HWfPofcYTa#?secret=iL7cwqODRZ\" data-secret=\"iL7cwqODRZ\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe><\/p>\n<p>Gero eta parte-hartzaile gehiago, erakusketak hainbat eta hainbat tokitan, oihartzuna hedabideetan\u2026 eta hala lehiaketaren hamargarren urteurrena iritsi arte. \u201cOrduan, aldaketa bat egin nahi izan genuen proiektuan eta bere espirituan, eta nazioarteko ospea duten Segoviako bi artistarekin jarri ginen harremanetan, Luis Moro eta Gonzalo Borondorekin, epaimahaikide izateko. Berehala eman ziguten baiezkoa, ikusi baitzuten hau bihotzeko proiektu bat dela, jarraikitasunekoa eta pertsonena. Bueno, izan ere, artearen, ingurumenaren eta hezkuntzaren arloko gainerako profesionalek ikusi dutena izan da, modu altruistan, \u201cEscombrarte\u201d lehiaketako epaimahaikide izan direnek, artelanen hautaketari balio erantsia emanez, beren ezagutzekin eta ongi egitearekin\u201d.<\/p>\n<p>Hortaz, hamargarren urteurrena inflexio-puntua izan zen \u201cEscombrarte\u201d erreferentziazko bihurtzeko, bai artistentzat, bai birziklapenarekin kontzientzia hartutako eta hartu gabeko publikoarentzat ere; inoiz hazteari utzi ez dion proiektua. Eskultura-tailerrak obra-hondakinekin, Segoviako Diputazioak eskainiak udaletan; haurrentzako tailerrak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Segoviako liburutegi publikoan; proiektu pilotuak institutuetan, non erakusketa baten muntaketa lantzen den obrak aztertzeraino eta bisita gidatua heziketa-komunitateko kideentzat; pieza artistiko klasikoak arte modernoarekin kontrastean bizi diren erakusketa baten muntaketa; erakusketak Arkitektoen Elkargoan, CENEAMen, Segoviako Diputazioan, Zaragozako Erakusketa Jauregian, Madrilgoan, Santiago de Compostelakoan; \u201cApadrina una escultura\u201d ekimena, \u201cEscombrarte\u201d lehiaketako artelanetako bat etxean, lantokian\u2026 urte batean edukitzeko aukera ematen duena; eta \u201cmaitasun handia eragiten digun ekimen bat\u201d, \u201cLa Cultura es la Cura\u201d, Eguberrietan Segoviako Ospitale Nagusian egin genuena.<\/p>\n<p>\u201cBirziklapenaren printzipioak modu naturalean barneratzen ari den komunitate bat sortzen ari garela jakitun gara. Arte-mota hau balioetsi edo aintzat hartzeko lan egiten jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen\u201d, amaitu du Reyesek.<\/p>\n<p>Hondakinak nola erabili, arte bihurtzeko gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakur ditzakezu post hauek:<\/p>\n<p><a title=\"Upcycling, kreatibitateren bitartez egindako superbirziklapena\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/upcycling-kreatibitateren-bitartez-egindako-superbirziklapena\/\" rel=\"bookmark\">Upcycling, kreatibitateren bitartez egindako superbirziklapena<\/a><\/p>\n<p><a title=\"Ontziak, historiaren isla\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/ontziak-historiaren-isla\/\" rel=\"bookmark\">Ontziak, historiaren isla<\/a><\/p>\n<p><a title=\"Upelen upa-oholak argidunak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/upelen-upa-oholak-argidunak\/\" rel=\"bookmark\">Upelen upa-oholak argidunak<\/a><\/p>\n<p><a title=\"Vik Muniz, arte-lan ezagunak haren ikuspuntutik berreginak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/vik-muniz-arte-lan-ezagunak-haren-ikuspuntutik-berreginak\/\" rel=\"bookmark\">Vik Muniz, arte-lan ezagunak haren ikuspuntutik berreginak<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hiri-hondakinen esparruan, herritarrek gero eta barneratuago daukate baztertzen edo botatzen den oro baliabide bihur daitekeela. Paperarekin paper birziklatua egiten da, ontziekin, plastiko berriak, gai organikoekin, konposta eta energia, eta abar. Baina, zer gertatzen da obra-hondakinekin eta eraikuntzako materialekin? \u201cEscombrarte\u201d eskulturako nazioarteko lehiaketa bat da, birziklapenaren artean oinarritutakoa, ekonomia zirkularraren oinarrietako batean. Lehiaketa harrigarria egiten zaigu biziberritzen diren obra eta material batzuei esker; hain zuzen, obra-hondakin huts bihurtu ondoren biziberritzen diren materialak.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29479,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3029,3108,7251,3110,3102,3970,3645,8229,8231,8712],"class_list":["post-29481","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-berrerabiltzea","tag-birziklapena","tag-ekonomia-zirkularra","tag-hondakinak","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-quintanar-jauregia"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29481","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29481"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29481\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29482,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29481\/revisions\/29482"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29479"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29481"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29481"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29481"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}